IBILBIDE HISTORIKOAK. Oizko sortaldeko trikuharriak
near Gerea, País Vasco (España)
Viewed 84 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Trabakuatik Oizera igotea ibilbide nahiko ezaguna da, jakina, baina gitxik baliatzen dabe Oizko sortaldeko trikuharriak ezagutzeko, eta horixe da ibilbide honen helburu nagusia.
Hona hemen megalitook, idoroko doguzan hurrenkeran:
- Probazelaiburuko II trikuharria. Tumulua oso nabarmena da, nahiz ez dan harri koskorrik igarten; argiro ikusiko dogu trikuharriaren erdiko ganberaren aztarna, zulo bihurturik.
- Probazelaiburuko I trikuharria. Lurrazalean ez dago aztarna ikusteko modukorik. Eskerrak seinale batek tokia erakusten deuskun.
- Ituzuriganako trikuharria. Hegiko pinudian dago. Trikuharriaren harri batzuk bistan dagoz, esate baterako, alboetako harlauza bi; halan, hiru trikuharrietatik agirikoena da.
Hegiko pinudiaren ertzean munarri zahar bat dago, kurutzea daukana, bitxia, gitxi geratzen dira eta.
Trabakutik Zengotitagana arteko aldatsa errimea da, batez be bigarren zatian. Sasoian biziro ondo ez bazagoz, ordaindu egingo dozu, behin eta barriro geldituz arnasa eta bihotzaren erritmoa moteltzeko. Jasteko be ez da makala izango.
Horregaitik, lurra ezo badago edo belaunak zaindu gura badozuz, aukera dozu beste toki batetik jasteko, ibilbide honetan proposaturikoa hatan be, nahi-ta horrek be ordain dongea eskatu: 1.500 metro inguru errepidez ibili behar Trabakuara bihurtzeko.

Waypoints
Waypoint
1,329 ft
0000251
Waypoint
1,336 ft
0000257
Izena: Segment: 1
Hasiera-ordua: 10:06 2020(e)ko eka. 23(a)
Amaiera-ordua: 14:00 2020(e)ko eka. 23(a)
Ibilitako distantzia: 13,7km (03:53)
Denbora mugitzen: 03:25
Batezbesteko abiadura: 3,53 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,01 km/h
Gehineko abiadura: 7,89 km/h
Gutxienezko Altuera: 404 m
Gehienezko Altuera: 1025 m
Igoera abiadura: 445 m/h
Jaitsiera abiadura: 455,8 m/h
Altitude irabazia: 756 m
Altitude-galera: 775 m
Igoera-denbora: 01:41
Jaitsiera-denbora: 01:42
Waypoint
2,631 ft
Pagadia
You can add a comment or review this trail
Comments