LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Olabemendi, Kaltzakorta, Artzerainerreka (Artzainerreka) Ondarroatik
near Ondarroa, País Vasco (España)
Viewed 48 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek, inguruko gehienen antzera, argi-ilunak daukaz; argiak, batez be, Artzerainerreka (Artzainerreka) eta Artibai-Mutriku aldeko mendi berden ikuspegiak, baita, neurri apalean, Olabemendiaren tontor bakartia be, pinu artean dagoan arren; ilunak, betiko lez, bertoko zugatzen falta eta baso-lanak eragindako lur astinduak. Zatirik txarrena Olabe errekatik gora Olabemendiko hegiraino doan aldats pikea da.
Iluntasun horren salbuespena da zenbait tokitako ibai-ertzeko landareria, Ondarroatik Orubixa arteko bidean eta, batez be, Artzerainerrekakoa.
Halandabe, merezi dau, aukera ona da Lea-Artibaiko eta Mutrikuko inguruak ezagutzeko, ibilbide askoren bariantea, eta halan, baita konbinatzeko modukoa, eta jakina, gure zerrendan txuntxur (tontor) apal bi jasotzeko aukerea be.
Halan, nire ustez, ibilbidearen tokirik ederrak dira, Orubixa baino lehenagoko leku batzuk, Olabemendiaren txuntxurreko inguruak eta, batez be, Armentxatik behera, Artzerainerreka. Artzerainerreka (Artzainerreka) ibar estu, bakarti zoragarria da, hondino goiko aldean baso ederra daukana, eta bolu edo errota askoren lekua izan da (ikusi waiipointak).
IBILBIDEA
Ia ibilbide osoa bide zabalez doa, salbuespen bigaz:
- Olabemendiaren hegira heltzeko bide zabala itxi eta eskumatara egin behar da; zati horretan bidea baso-lanak hondatu daben lez, bide barik heldu behar da goiko hegiko burinezko hesiaraino (ez da luzea), eta handik hesi ondotik segi txuntxur (tontor) alderaino; hegi ondoan beheragotik datorren bidexka moduko bat idoroko dogu. Txuntxurraren inguruan bidexkak dagoz.
- Kaltzakorta mendira heltzeko, bide zabala itxita, dagozan bide-arrastoetatik egokiena hartu beharko dogu txuntxurrera heltzeko.
INFORMAZINO OSAGARRIA
“KALTZAKORTA” ETA KORTAK
“Kaltzakorta” baserri baten izena da, eta handik Markina-Berriatua eta Ondarroa arrunta dan abizen bat, Euskal Herrian oso normala dalako abizenak baserrien izenetatik etortea. Eta nondik datoz Kaltzakorta, Kortazar, Kortabarria, Alkorta, Kortajarena… baserrien izenak? Kortetatik jakina. Eta zer ziran kortak? XIX.a oso aurreratuta egon arte abeltzaintzak eukazan arloak, espainieraz “sell”, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan “saroi”, “sarobe”…
Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben.
Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).
Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daikeguz gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, Ondarro gainean, berbarako, Burgoa baserrian, Mutrikun, barriz, Olazko Lete baserrian. Gainera, bertan gagozala igarri ez arren, zerutik korta izandako toki asko atzemoten dira, borobil handiak, kortak mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan sarritan denetariko landarak sartu diran.
ONDARROA
GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK
XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.
Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.
Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.
Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.
Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala inondik be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.
Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaierari —euskaldunen berbeteari—diglosiaren mailarik narrasena ixten deutsela, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan.
Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana herritarren berbetatik, berton eta nongura, batez be fonetismo ugariak eraginda, baina are urrunago dagoz, hatan be, euskara batua eta gizpuzkerak. Eta gainera, bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari aren be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo nahi daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura-berbetea) eta estatua identifikatu eta eredu bakarretara dakarzan lez, berbetetan be bakarra dau maite.
Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.
ONDARROAN ZER IKUSI
- Uri zaharra.
- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.
Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.
- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).
- Likona torrea (Erdi Arokoa)
- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)
- Zubi zaharra
- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)
- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).
XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.
- Kaia, hondartza eta pasealekua
- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.

Waypoints
Waypoint
10 ft
01 Zubibarrixe hasiera
Waypoint
620 ft
04 Erne! Bide barik hesia arte
Waypoint
1,157 ft
06 Ahal dan modura
Waypoint
229 ft
13 Errotazar errotea
Waypoint
106 ft
16 Amieta errotea XX
Waypoint
98 ft
18 Errotabarri Goikoa errotea XVIII
You can add a comment or review this trail
Comments