Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar

Author

Trail stats

Distance
7.4 mi
Elevation gain
1,522 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,522 ft
Max elevation
1,263 ft
TrailRank 
41
Min elevation
-29 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 3 minutes
Coordinates
579
Uploaded
January 9, 2021
Recorded
January 2021
Be the first to clap
Share

near Ondarroa, País Vasco (España)

Viewed 161 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 10. Olabemendin zehar

Itinerary description

Ibilbide hau interesgarria da, aukerea emoten deuskulako inguru honetan gitxi ibilitako mendi-alde bat ezagutzeko, eta ganera, Burgoako kortarria, Santa Kurutze baseleiza eta kurutzebidea. Jakina, Lea-Artibaiko eta Gipuzkoa aldeko ikuspegi zabal baizen ederrak be eskintzen deuskuz, bai eta ohiko baso-triskantza itzelak be, pinua atara beharrak lagatako lur astinduak.

Gehienetan baso-bide zabalez ibiliko gara, Olabemendiaren inguruan izan ezean, bertan pinu arteko bidexka batek lagunduko deusku eta. Hauxe da, hatan be, ingururik bakartiena.

Oharra. ING-ren raster mapan Olabemendi “Orobio mendia” da, baina “Olabemendi” TopoEuskalherria mapan, ondoko Olabe baserriaren izenagaz.


BIDEKO HONEEI ERREPARAU EIEZU

-SANTA KU(R)UTZ
XVIII. mendearen hasieran aitaturik dago, 1706ko urtarrilaren baten ermitaren maiordomua izentau ebelako. Inoiz serorak euki ebazan eta geroago eremitauak.

1828ko agiri baten dinoe Kurutz ermitak bere ondasunak eukazala: ondoko serora-etxea, larrea eta txara zan lurralde bat, eta beste zatitxo bat Doistuganekoen inguruan. 1865 urtean baseleiza barriztu eben. Orduko zehaztasunetan dinoe Kristoren irudia erdian eta albo banatan San Antolin eta Santa Luziaren irudiak egozala.

- Kurutzebidea (kalbarioa)
Baseleizatik Ondarroaraino kurutzebidea dago; kurutz bideko harrizko kurutzeak 1898 urtean hasi eta 1902 bitartean amaitu ziran. Gehienak hondaturik dagoz.

Iturria: Augustin Zubikarai, Juan Fernandez Egiguren, Ondarroa baserri giroan, Gaubeka Irarkola – Gernika, 1985


-KURUTZEBIDEKO PAGADITXU
Santa Kuruetzetik Burgoa baserrira bitartean, pago eta arte gitxi batzuen artean igaroko gara, mendiotako gure zugatzen azken lekuko triste baizen arroak. Ez leuke aitamenik merezi gure mendiotan jatorrizko basoa salbuespena ez balitz.


-BURGOAKO KORTARRIA
Ondarroara aldats pike baten jatsi aurretik Burgoa baserriaren ondotik igaroko dogu. Baserri honen atzeko larran kortarri bat ikusi deikegu, zutunik dairauen azkenetariko bat.

XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben.

Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daikeguz gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun. Ganera, bertan gagozala igarri ez arren, zerutik korta izandako toki asko atzemoten dira, borobil handiak, kortak mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan sarritan denetariko landarak sartu diran.


AKILLA
Aldats pikearen azken zatiari ekin aurretik Akilla munoa ikuskiko dogu esker aldean, Ondarroatik ikusita, punta zorrotza. Interesgarria da munoaren izena.

Izen horrek, hurrean, ez dauka zer ikusirik txalopearen zati ezagun bategaz, bizkaieraren “akulu” eta “akila” berbakaz baino. Tresna baten amaierako “puntea” da esangura, edo ganadua gobernatzeko erabilten dan tresna, “akulu” (ezten-haga, pertika, zia), gipuzkeran “akuilu”.

ONDARROA

HISTORIA

Artibai ibaiaren ahoan dago, eta inguruan dana hondartzak ziranez, hortik izena, hondar-ahoa. Ondarroa uribildua 1327an sortu eban Maria Díaz Haroko Bizkaiko Jaurerriko Andereak. Ordurako sendi arrantzale batzuk bertan bizi ziran. Izan be, Andere Harokoak uri-gutuna emon eutsan demografiagaitik eta interes ekonomikoakaitik, Gipuzkoagaz hartu-emonak indartzearren.

Hiru kaleok osatu eben uria 1480an: Kaleandik, Goiko kaleak (Txomin Agirre) eta Iparkaleak.

Eleiza XV.mendean amaitu eben. Zubia 1335erako eregia egoan (XIV). Egurrezkoa izan zan XVIII.eko erdialdera arte. Txalupak zubian bertan eta eleizaren azpiko oinarrian lotzen zituen, baita Nasa kalean eta Iparkalean be.

Zubia bidesariak kobratzeko tokia zan, itsasadarra zeharkatzeagatik, pertsona nahi abereak izan, bai eta itsasadarrean gora egiteagaitik be.

Txalupa batzuk burdina eroaten eben gorago dagoen Errenteria auzoraino, ibai ertzetan egoazan burdinoletan lantzeko. Itzuli eran, burdinolen ekoizpena, gero egurra eta beste gai batzuk ekartzen zituen. Zergak ordaintzen ziran karga eta hustuketagaitik: errenteria.

Likona sendiak, oinaztarrak, Mendexatik urten behar izan izan eban ganboatar eta oinaztarren arteko guda luzean, eta handik 1414an Ondarroara etorri ziran. Berton Likona torrea eregi eben. Merkataritzako jaun-etorrien nagusi egin ziran.

Santa Klara arrantzaleen kofradia XVI. mendearen amaieran eregi eben zubi zaharraren alboan. Beste kofradia bat egon da, San Pedro, XX. mendearen hasikeran arrantzale talde batek arrazoe politikoakaitik sortua, ez egoazalako ados kofradia zaharraren erabagiakaz. 1922an etxea eregi eben Artibai ganean. San Pedro kofradiak 1927a ante iraun eban.

Ondarroa sute handi bik erre dabe, lehenengoa 1473an, bigarrena 1792an, azken hori Konbentzioaren gerran, frantsesek eragindako zigorragaitik. Zigorra Gipuzkoako aldun nagusiek eskatu eutsen frantsesai, bizkaitarrak frantsesen kontra Gipuzkoara egindako inbasinoagatik.

Antxina, arrantzearen salmentak apalak ziran, arrantza batik bat bizi-iraupenezkoa zan ezkero. Balearen ehizak garrantzia eukan, uriaren harmarriak erakusten dauen lez.

XIX. mendearen erdialdean aldaketa errimeak jazo ziran. 1848an Berriz-Ondarroa errepidea egin zan, eta 1857an zubi barria, zaharraren alboan, eta holan, errepidea Mutriku eta Debarantz luzatu eben. Ondarroak bere isolamendu geografikotik urten eban. XIX.eko 60ko hamarkadan Lekeitioko errepidea egin zan. Aldi bertsuan arrantzea, portua, azpiegiturak indartu ziran, eta herria zabaltzen, handitzen hasi zan, batez be itsasoari eta padurai kendutako eremuaren bidez.

Mendearen amaieran, italiar enpresa batzuk agertu ziran, arraina gatzetan kontserbatzeari emonak. Bertokoak be, onurak ikusita, fabrika txikiak sortu zituen. Horrek guztiak bultzada handia emon eutsan arrantzeari. Txalupak be aldatu ziran: baporeen ordez motordunak, eta handitu egin ziran. 1932an arrasteko arrantzea sartu zan, arrantzale askoren protesten artean. Ondarroa arraste-arrantzeari gogo-bihotzez lotu jakon.


GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK

XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.

Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.

Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.

Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.

Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala inondik be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.

Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaierari —euskaldunen berbeteari—diglosiaren mailarik narrasena ixten deutsela, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan.

Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana herritarren berbetatik, berton eta nongura, batez be fonetismo ugariak eraginda, baina are urrunago dagoz, hatan be, euskara batua eta gizpuzkerak. Eta gainera, bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari aren be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo nahi daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura-berbetea) eta estatua identifikatu eta eredu bakarretara dakarzan lez, berbetetan be bakarra dau maite.

Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.


ONDARROAN ZER IKUSI

- Uri zaharra.

- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.

Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.

- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).

- Likona torrea (Erdi Arokoa)

- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)

- Zubi zaharra

- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)

- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).

XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.

- Kaia, hondartza eta pasealekua

- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.


https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 498 ft
Photo ofAkilla

Akilla

PictographWaypoint Altitude 689 ft

Burgoako artaditxua

PictographWaypoint Altitude 607 ft
Photo ofBurgoako kortarria Photo ofBurgoako kortarria Photo ofBurgoako kortarria

Burgoako kortarria

Burgoako kortarria

PictographWaypoint Altitude 884 ft
Photo ofBurgoako pagaditxua

Burgoako pagaditxua

PictographWaypoint Altitude 754 ft
Photo ofKurutzebidea Photo ofKurutzebidea

Kurutzebidea

PictographWaypoint Altitude 815 ft
Photo ofOlabemendi Photo ofOlabemendi Photo ofOlabemendi

Olabemendi

PictographWaypoint Altitude 924 ft
Photo ofSanta Kurutz Photo ofSanta Kurutz

Santa Kurutz

PictographWaypoint Altitude 1,264 ft
Photo ofTontorranendi Photo ofTontorranendi Photo ofTontorranendi

Tontorranendi

Comments

    You can or this trail