LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Ondarroatik Aspiltzara Tontorramendi, Armentza eta Madalenan zehar
near Ondarroa, País Vasco (España)
Viewed 55 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide atsegina da, erraza eta toki interesgarriak ikusteko aukerea. Ondarroa eta Amalloa-Larruskain arteko mendietan ibiliko gara, baserrialde eder batean (Iremategi, Elordi, Armentza, Amalloa…), ikuspegi zabalak Bizkaiko, Gipuzkoako eta kostaldeko mendietara, Artibairen inguru politak... eta betiko modura, saminez, kanpotik ekarritako pinudiak eta basoaren ustiaketak eragindako lur astinduak.
Bide gehiena mendi-bidez (pistaz) ibilten da, eta Ondarroako autobus sarriak aukera emoten dabe eroso egiteko, Azpiltzan bertan geltokia dago eta.
BIDEAN IKUSIKO DOGUNA
- Maalako kurutzea
- (Sarna)pozua
Tradizinoak dino ze, pozu honetan zapi bat busti eta narrua txarto dagoan tokian igurtzi ezkero, sendatu egiten dala, baina trapua pozu ondoko adar baten eskegi behar ei da. Ubegia toki bitxia da. Udan ez dau urik eukiten, baina bertan ikusiko dozuz larrua osatzera joandakoak lagatako zapiak, narruko gatxak sendatzeko lagata.
- Madalena (Maala) baseleizea
XVI. mendean egondakoa ei da, baina ikusten dan gehiena barriagoa da. Eleiza zaharrago baten tokian eregi eben, kontizu, itxura erromanikoa daukalako iparraldeko horman dagoan irudiak, gizonezko batenak. Arku zorroztun atea dauka. Antxina baseleizea zaintzen eban emakumea (freila) bertan bizi zan lez, freilaren etxea eleizeari dautsola dago. Barruan Madalalenaren irudi bat eta Marta eta Lazaroren kuadro bat dagoz. Madalenako erromeria ospetsua izan da oraintsu arteko euskaldunen artean.
- Ondarroako munarria, Amalloan,
Berriatua Ondarroa barruan egon zan aldikoa kontizu. Amalloa-Larruskain, Markina-Xemeingoa da.
-Baserriak
Hainbat baserri dagoz bidean, asko harako kortetan sorturikoak. Hona hemen ibilbidean nabarmenduak: Iremategi Zaharra, Iremategi Barria, Mokao, Elordi (Gipuzkoako Mizkia auzunean), Armentza (Gipuzkoako Mizkia auzunean), Iturriño, Arantzadi)
-Aspiltzako burdiolea, gaur egoitza turistikoa.
Burdinolea eta errotea 1538ko auzi batean dagoz aitatuta. XVI.aren erdialdean eregi eben, eta bikotxa zan, hau da, gabi (mailu handia) eta hauspo bi eukazan; horregaitik biltegi oso handia eukan. XVII.ean Europan egon zan burdingintzearen krisialdian, bailaran bizirik iraun eben hamabietatik bat da, eta hondino beharrean ebilen XIX.mendean. 1921ean etxebizitza bat egin eben biltegian, baina urte askotan abandonaturik egon eta gero, guztiz hondaturik egoan 1993rako, eta 1995-1996 bitartean berregin eben.
INFORMAZINO OSAGARRIA
GAURKO ONDARROA ETA EUSKALDUNAK
XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.
Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.
Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.
Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.
Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala batez be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.
Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaiera —euskaldunen berbetea—baztertuta, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan, hau da, espainiarrak euskaldunakaz jokatu daben modura.
Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana ondarrutarren berbetatik. Izan be, hizkuntza kontuetan euskaldunak beti itsukeria itzela erakutsi daroe, berbarako, hiztun gehienetatik urrun dagozan ereduak aukeratuta; holan egin dabe euskara batuagaz, eta holan egin dabe bizkaiera estandarragaz. Ostera, aukeratzea euken Añibarrok Gueroco Guero liburuan erabiltako aditz-paradigmea, bizkaieraren hiztun gehienetatik hurren dagoana, baina, jakina, ez Eben egin.
Zelangura be, ezin ukatu geinke, gainera, fonetismo ugariak dirala bide, bizkaiera estandarra urrun samar dagoana edonongo bizkai-hiztunetatik, baina are urrunago dago, arean be, gizpuzkeraren ereduko euskara batua. Bere eragin eta ezagutza handia eskolaren jarduera suntsitzailearen ondorioa da, espainierarena izan dan legez. Batua sortu zanean diglosia moduko bat proposatu zan: batua goiko hizkuntza-funtzioetarako, euskalkia enparau funtzioetarako. Ez da holan egin, engainua izan da: batua funtzio guztietarako, eta eskola mailua. Hizkuntza-zentsura komunikabide garrantzitsuetan. Botere-lehian, eliteak bardintsuak dira nongura, bertokoak eta espainiarrak izan. Zertarako gura dogu independentzia?
Bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari hatan be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo gura daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura, berbetea) eta estatua identifikatuta, eredu bakarretara jotzen daben lez, berbetetan be bakarra maite dabe.
Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.
ONDARROAN ZER IKUSI
- Uri zaharra.
- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.
Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.
- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).
- Likona torrea (Erdi Arokoa)
- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)
- Zubi zaharra
- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)
- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).
XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.
- Kaia, hondartza eta pasealekua
- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.
http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx
Ondarroako argazkiak hemen: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa

Waypoints
Waypoint
182 ft
Amaiera
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 9:02 4 mar 2023
Hora Fin: 12:17 4 mar 2023
Distancia recorrida: 11,6km (03:15)
Tiempo en movimiento: 03:05
Velocidad media: 3,57 km/h
Vel. en Mov.: 3,76 km/h
Velocidad Máxima: 7,97 km/h
Altura Mínima: -13 m
Altura Máxima: 380 m
Velocidad Ascenso: 351,6 m/h
Velocidad Descenso: 371,4 m/h
Ganancia Altitud: 529 m
Pérdida Altitud: 484 m
Tiempo Ascenso: 01:30
Tiempo Descenso: 01:18
Waypoint
1,105 ft
Armentza
Waypoint
1,009 ft
Elordi baserria
Waypoint
1,235 ft
Gaztainondoak
Waypoint
34 ft
Hasiera
You can add a comment or review this trail
Comments