Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3

Author

Trail stats

Distance
6.02 mi
Elevation gain
988 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
988 ft
Max elevation
799 ft
TrailRank 
40
Min elevation
-11 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 10 minutes
Coordinates
476
Uploaded
January 31, 2020
Recorded
January 2020
Be the first to clap
Share

near Ondarroa, País Vasco (España)

Viewed 306 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3 Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroatik Urkiagan zehar - 3

Itinerary description

Itzuli laburra, eta Ondarroa aldean egin leiteken politenetariko bat. Arean be, Urkiagaren inguruak eta paisaiak ederrak dira, bai eta Urkiaga eta Ikatz auzunearen arteko bazterrak be.


1 AUKEREA
Ondarroatik Gardotzara eta handik gora bide nagusitik (mendi-hegalean ezkerreratara) urten barik.

Urkiagan, Itsaso aldera jasteko, azken baserriaren ondotik igaro eta landa erdian gagozenean ezkerretara jo dogu, albotik hasten dan basabiderantz. Bide-banaketa hori ez da lurrean igartzen, ez dago igarten bidekurutzerik, eta horregaitik seinale bat jarri dot.

Gero, Ikatz auzunea atzean utzi eta Ondarroara etortzeko Kaminazpira jasten dan bidezidorra hobetsiko dogu.


2 AUKEREA
Ondarroatik Gardotzara eta handik gora laster bide nagusia itxi eta eskumatara hasten dan bideari ekingo deutsagu.

Urkiagan, Itsaso aldera jasteko, azken baserriaren ondotik igaro eta landa erdian gagozenean zuzen segituko dogu aurrera, bedarrean igarten diran auto lorratzai jarraituz.

Gero, Ikatz auzunea atzean utzi eta Ondarroara etortzeko kanposantu aldera etorriko gara, eleizaren ondotik igarotzeko, baina ez zuzen, herriko goiko kaleetan osteratxu bat eginda baino.


3 AUKEREA
3 aukerearen ezaugarririk behinena ibilaldiaren lehenengo zatia egiteko moduan datza. Lekeitioko errepidean egingo dogu aurrera, osteratxu atsegin baten labarrak ikusten. Atxazpi inguru ederraz gozatuko gara. Gero zuzen abiatuko gara Urkiagarantz; horrela, Ikatz eta Urkiagaren arteko bidearen zati bat ez dogu ikusiko, baina Atxazpi eta labarren ikuspegiak merezi dau. Zelangura be, ibilbidea alderantziz gauzatuko dogu.

Urkiagara ailegatzeko, gorantz gatozala, 1 aukerearen bidea hobetsiko dogu, hots, alboko basabidea, baina gurago badogu, bardin egin geinke zuzen gora, landan zehar, auto-lorratzai jarraituz, 2 aukeran bezala: seinalea jarri dot horretarako.

Jatsiera Gardotzara egingo dogu, 1 aukeran bezala, baina kontrara.


ONDARROA

HISTORIA

Artibai ibaiaren ahoan dago, eta inguruan dana hondartzak ziranez, hortik izena, hondar-ahoa. Ondarroa uribildua 1327an sortu eban Maria Díaz Haroko Bizkaiko Jaurerriko Andereak. Ordurako sendi arrantzale batzuk bertan bizi ziran. Izan be, Andere Harokoak uri-gutuna emon eutsan demografiagaitik eta interes ekonomikoakaitik, Gipuzkoagaz hartu-emonak indartzearren.

Hiru kaleok osatu eben uria 1480an: Kaleandik, Goiko kaleak (Txomin Agirre) eta Iparkaleak.

Eleiza XV.mendean amaitu eben. Zubia 1335erako eregia egoan (XIV). Egurrezkoa izan zan XVIII.eko erdialdera arte. Txalupak zubian bertan eta eleizaren azpiko oinarrian lotzen zituen, baita Nasa kalean eta Iparkalean be.

Zubia bidesariak kobratzeko tokia zan, itsasadarra zeharkatzeagatik, pertsona nahi abereak izan, bai eta itsasadarrean gora egiteagaitik be.

Txalupa batzuk burdina eroaten eben gorago dagoen Errenteria auzoraino, ibai ertzetan egoazan burdinoletan lantzeko. Itzuli eran, burdinolen ekoizpena, gero egurra eta beste gai batzuk ekartzen zituen. Zergak ordaintzen ziran karga eta hustuketagaitik: errenteria.

Likona sendiak, oinaztarrak, Mendexatik urten behar izan izan eban ganboatar eta oinaztarren arteko guda luzean, eta handik 1414an Ondarroara etorri ziran. Berton Likona torrea eregi eben. Merkataritzako jaun-etorrien nagusi egin ziran.

Santa Klara arrantzaleen kofradia XVI. mendearen amaieran eregi eben zubi zaharraren alboan. Beste kofradia bat egon da, San Pedro, XX. mendearen hasikeran arrantzale talde batek arrazoe politikoakaitik sortua, ez egoazalako ados kofradia zaharraren erabagiakaz. 1922an etxea eregi eben Artibai ganean. San Pedro kofradiak 1927a ante iraun eban.

Ondarroa sute handi bik erre dabe, lehenengoa 1473an, bigarrena 1792an, azken hori Konbentzioaren gerran, frantsesek eragindako zigorragaitik. Zigorra Gipuzkoako aldun nagusiek eskatu eutsen frantsesai, bizkaitarrak frantsesen kontra Gipuzkoara egindako inbasinoagatik.

Antxina, arrantzearen salmentak apalak ziran, arrantza batik bat bizi-iraupenezkoa zan ezkero. Balearen ehizak garrantzia eukan, uriaren harmarriak erakusten dauen lez.

XIX. mendearen erdialdean aldaketa errimeak jazo ziran. 1848an Berriz-Ondarroa errepidea egin zan, eta 1857an zubi barria, zaharraren alboan, eta holan, errepidea Mutriku eta Debarantz luzatu eben. Ondarroak bere isolamendu geografikotik urten eban. XIX.eko 60ko hamarkadan Lekeitioko errepidea egin zan. Aldi bertsuan arrantzea, portua, azpiegiturak indartu ziran, eta herria zabaltzen, handitzen hasi zan, batez be itsasoari eta padurai kendutako eremuaren bidez.

Mendearen amaieran, italiar enpresa batzuk agertu ziran, arraina gatzetan kontserbatzeari emonak. Bertokoak be, onurak ikusita, fabrika txikiak sortu zituen. Horrek guztiak bultzada handia emon eutsan arrantzeari. Txalupak be aldatu ziran: baporeen ordez motordunak, eta handitu egin ziran. 1932an arrasteko arrantzea sartu zan, arrantzale askoren protesten artean. Ondarroa arraste-arrantzeari gogo-bihotzez lotu jakon.


GAURKO ONDARROA ETA EUSKALDUNAK

XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.

Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.

Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.

Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.

Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala batez be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.

Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaiera —euskaldunen berbetea—baztertuta, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan, hau da, espainiarrak euskaldunakaz jokatu daben modura.

Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana ondarrutarren berbetatik. Izan be, hizkuntza kontuetan euskaldunak beti itsukeria itzela erakutsi daroe, berbarako, hiztun gehienetatik urrun dagozan ereduak aukeratuta; holan egin dabe euskara batuagaz, eta holan egin dabe bizkaiera estandarragaz. Ostera, aukeratzea euken Añibarrok Gueroco Guero liburuan erabiltako aditz-paradigmea, bizkaieraren hiztun gehienetatik hurren dagoana, baina, jakina, ez Eben egin.

Zelangura be, ezin ukatu geinke, gainera, fonetismo ugariak dirala bide, bizkaiera estandarra urrun samar dagoana edonongo bizkai-hiztunetatik, baina are urrunago dago, arean be, gizpuzkeraren ereduko euskara batua. Bere eragin eta ezagutza handia eskolaren jarduera suntsitzailearen ondorioa da, espainierarena izan dan legez. Batua sortu zanean diglosia moduko bat proposatu zan: batua goiko hizkuntza-funtzioetarako, euskalkia enparau funtzioetarako. Ez da holan egin, engainua izan da: batua funtzio guztietarako, eta eskola mailua. Hizkuntza-zentsura komunikabide garrantzitsuetan. Botere-lehian, eliteak bardintsuak dira nongura, bertokoak eta espainiarrak izan. Zertarako gura dogu independentzia?

Bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari hatan be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo gura daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura, berbetea) eta estatua identifikatuta, eredu bakarretara jotzen daben lez, berbetetan be bakarra maite dabe.

Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.


ONDARROAN ZER IKUSI

- Uri zaharra.

- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.

Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.

- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).

- Likona torrea (Erdi Arokoa)

- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)

- Zubi zaharra

- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)

- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).

XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.

- Kaia, hondartza eta pasealekua

- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.


http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx

Ondarroako argazkiak hemen: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa

Waypoints

PictographWaypoint Altitude -11 ft

0000031

PictographWaypoint Altitude 732 ft

1 eta 2 aukerak

PictographWaypoint Altitude 149 ft

1 eta 2 aukeren banaketea

PictographWaypoint Altitude 31 ft
Photo ofArtibaiko zubitik

Artibaiko zubitik

PictographWaypoint Altitude 268 ft
Photo ofAtxaspi Photo ofAtxaspi

Atxaspi

PictographWaypoint Altitude 306 ft

Bide zarratua

PictographWaypoint Altitude 560 ft

Bidekurutzea: 2 eta 3 aukerak

PictographWaypoint Altitude 720 ft

Gardotxarantz

PictographWaypoint Altitude 509 ft
Photo ofMunarria Photo ofMunarria Photo ofMunarria

Munarria

PictographWaypoint Altitude 753 ft
Photo ofUrkiagatik itsasorantz Photo ofUrkiagatik itsasorantz Photo ofUrkiagatik itsasorantz

Urkiagatik itsasorantz

Comments

    You can or this trail