LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amorotoko bideak - 2 (PR-BI 143 deshomologatua)
near Urrutia, País Vasco (España)
Viewed 60 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
PR-BI 144 ibilbidea oso egokia da Amoroto inguruko ibar erdi ezkutuak ezagutzeko. Ibilbide erraza da, guztia baso-bidez (pista), batzuetan asfaltatuak. Ibilbide atsegina.
Halanda be 2. aukera honek (PR zaharraren aukera nagusiak), arazo bat dauka amaieran, Amoroto atzean itxi eta Irarreta baserritik behera Atxurra auzunera jasten garanean. Izan be, Bidea ia galduta dago, landaraz beterik, eta ez da sasirik falta. Halanda be, lorratza galtzen ez badogu, ez dago arazo handirik Atxurrara heltzeko (2022-10-10), deserosoa bada be.
1 aukerak, ostera, Kastillo errekatik igo edo jatsiz, ez dauka arazo hori, eta gomendau egiten deutsut, gainera, beste ibar bat ezagutuko dozu.
Ibilbidean, jakina, Bizkaian ohikoa dan modura, alboetan, pinudiak eta eukaliptoak eukiko dozuz bidearen zati handi baten.
Guztiagaitik be, gustura ibilten da pinudian zehar, eta bide zati polita da errekearen ibarrean zehar doana. Ikuspegiak be merezi dabe, alde batean Illuntzar, ezkerretara Bedartzandi, iparraldean Otoio eta itsasoa.
1. Zulueta errekearen albotik urtengo dogu asfalturiko baso-bide batez. Gero, Izalatxo erreka politaren ondotik ibiliko gara, batzutan haltzak eta haretxak alboetan, eta laster sekuoiak ezkerraldean.
2. Ibarra itxi eta gora joko dogu baso-bide zabalez, pinudian zehar, eroso, harik eta goiko lepora heldu arte.
3. Lepoan bat egingo dogu Aulestiko errepide estuagaz, eta Odiaga auzunean zehar lagundu egingo deusku Amorotoraino.
4. Amorototik hilerriaren ondoko baso-bide asfaltatutik helduko gara Irarreta baserriraino.
5. Baserriaren eskumatik urten eta ibarrerantz jatsi barik, zuzen joko dogu sortalderantz. Nonork ipinitako seinale batek segurtatuko deusku ondo goazala. Erromara bat (langa) zeharkatuta, behera egingo dau bideak, harik eta aurrekoa bezalako beste seinale batek eskumatara joteko agindu (hegoalderantz). Ez dogu horretarako bide argirik ikusiko, baina adi ibiliz, tentuz, gitxi gorabehera susmatzen dan sasi-bide batetik, aurrera egitea lortuko dogu, sasi batzuk goitituta. Gero baso-bide zahar erdi galdu batzuetatik helduko gara baso-bide zabal argi batera, eta handik Atxurra auzunera.
Azken batean, ibilaldi atsegina eta inguru interesgarri baten, Zulueta errekearen aldean interes ekologikoa daukana, Lamiñen koba-sistemaren urez elikatzen dalako.
Eta zer ez esan Lamiñak koba-sistemaren gainean, sistema karstiko konplexua dan aldetik berezko balioa daukana, eta are gehiago, bertan Euskal Herriko Paleolitikoko aztarnategirik garrantzitsuenetariko bat dago eta.
Amorotoko beste ibilbideak:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-amorotoko-bideak-a-aukerea-pr-bi-143-deshomologatua-120611093
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-amorotoko-bideak-3-atxurratik-aulestiko-lurretan-zehar-130927532
INFORMAZINO OSAGARRIA
AMOROTO
Erdi Arokoa izan arren, baina XVIII. mendean herrigunea barritu eben. Bistan dago ilustrazinoaren ikutua etxe partikular zein publikoetan: horma sendoen gainean eregita dagoz baserriak, eta sarreretan arkupe itzelak daikiez. Udaletxea bera be, ordukoa da.
Baserri batzuk egitura barrokoari jarraituz arku bat edo bi daukiez. XVIII. eta XIX. mendeko idazkunak dagoz baserri batzuetan. Iturraran Bekoan inskripzino hau dago arkuen sarreraren gainean: "Eguiten badoc bierra jango doc ogia". Euskeraz dagoan idazkun bakanetakoa da, eta bitxia bada be, etxearen ostean dago.
Idarreta baserria Urrutia auzoan dago. 1754an eregi eben. Estilo barrokokoa da eta atari itzela dauka arku painelatu banagaz. Arkuen erdian zutabe lodia eta eskultura moltsoa dagoz.
San Martin parrokia, XVI.eko gotiko-errenazentista bazan be, XVIII. mendean barritu eben. Zutabez egindako tenplu neoklasikoa da.
Zulueta errekaren ertzean, ohikoa ez dan sekuoia basoa dago. Osterantzean, Zuluetak eta Leak bat egiten daben lekuan, babestutako hainbat espezie bizi da: bisoia, Martin arrantzalea, errekako karramarroa...
LAMIÑEN (LAMIÑAK) KOBA-SISTEMA ETA ELEXPURUKO (MERELUDI) POLJEA
Sistema hau Mereludiko poljean (Elexpuru) hasten da. Poljean erreka bi dagoz, lua aspira amiltzen diranak, argiena Elexpuruko baserritik hur. Handik aurrera urak Atxarre (267 m) eta Gaztelukoatxa (183 m) zeharkatzen dituz, baina lur azpiko bidearen gehiena ezezaguna da. Sistemaren urterarik garrantzitsuenak Lamiñen sistemako kobak eta Arrakala ubegia dira.
Galerietan 4 km-tik gora luze da, eta Zulueta errekan dauka ubegia, Atxurrako kobatik 100m ingurura, iparralderantz.
Sistemaren gunerik malena goiko ahoa da, ze errepide ondoan dagoan lez, zakartegitzat erabili izan dabe, grafitiak egiteko tokia, eta zati batzuk be apurtu dituez. Halan da guztiz be, sistema orokorrean ondo kontserbatzen da.
Koben izenak (“Armiñako kobak”) nahastuta dagoz aspalditik:

- Armiña, errepide ondoan dagoana, eta sistemaren goiko ahoa da (beste izan batzuk Armiña I, Armiña II, Armiña V ); Armiña III; Armiña IV; Armiña V
- Atxurra, Atxurra kobearen behekoa ahoa da, Armiñako aztarnategi ospetsua.
ATXURRA
Euskal Herriko Paleolitikoko grabatuen santutegirik garrantzitsuena da, eta saguzaharren bizitoki garrantzitsuenetariko bat be bada.
Atxurra labar-artearen goiko mailan dago. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak be identifikau dira. Grabatu teknikagaz eginak dagoz, eta batzuetan baita pintura baltzez be. Irudi batzuk handiak dira, zaldiak esate baterako, eta beste batzuk txikiak. Artearen ezaugarriak Madeleine aldi erdi edo berantiarrari jagokoz, hau da, orain dala 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu barik). Ezaugarri honeen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak plano bitan irudikatzea, eta ulea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita be, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituana.
ABITTAGA
Maila arkeologiko batzuk daukaz: Madalen Arokoak (Goi Paleolitikoa), Epipaleolitikoa, Neolitikoa, Brontze Aroa, Burdin Aroa. Hormetan zeinu paleolitikoko zeinuak antzemon dira, baina ikertu barik dagoz.
Abitako saguzarrak galtzen dagoan espezie batekoak dira eta horrek garrantzia biologiko handia ematen deutso kobeari. Gainera, 1999an idorotako galeria berriak ospea emon deutse. Galeria nagusiak 15 metroko garaiera dau bere punturik altuenean.
GOIKOLAU KOBEA
Poljetik hurrean dago, baina Lamiñen sistematik kanpo.
Goi Madalen Aroa, Brontze, Burdin Aroa, Erromatar Aldia. Lurperaketak agertu dira, Erromatar Behe Inperiokoak (IV-V). Labar-artea be idoro dabe, estilo eskematikokoa. Animalienak Palelotikokoak izan daitekez, eta animaliak ez diranak Brotze Berankorretik Erromatar Aldia artekoak.

Waypoints
Waypoint
634 ft
1 aukerea
Waypoint
414 ft
2 aukerea 2
Waypoint
393 ft
Basabide zaharra, sasiak
Waypoint
323 ft
Basabidea argitzen doa
Waypoint
426 ft
Bide argi bako ingurua
Waypoint
435 ft
Erne! eskumatara (Atxurra seinalea)
Waypoint
45 ft
Errotabarri
Waypoint
166 ft
Kastillo errekea
Waypoint
295 ft
Pepetxo
Waypoint
338 ft
Sekuellak
Waypoint
39 ft
Zerellako errotea
You can add a comment or review this trail
Comments