Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko

Author

Trail stats

Distance
8.19 mi
Elevation gain
2,031 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,031 ft
Max elevation
1,284 ft
TrailRank 
51
Min elevation
-15 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 19 minutes
Coordinates
3545
Uploaded
July 8, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Ondarroa, País Vasco (España)

Viewed 58 times, downloaded 10 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi eta Artzerainerreka ostera be, eta betiko

Itinerary description

Osteratxu hau sarritan ibilitako inguruetan egina da, baina, halandabe, beti merezi dau, oso inguru polita da, batez be Iremategiko bidean, Tontorramendin, ikuspegi zabalakaitik, Elordiko lkandetan, eta jakina, inguruko harri-bitxian, Artzerainerrekan (Artzainerrekan), non, ibai ertzeko basoaz gainera, hainbat bolu edo errotaren hondarrak ikusiko doguzan, ibar estu, bakarti, zarradagarri (zirraragarri), amultsuan. Gainera, ibilbidea ezaguna dan arren, beti sartzen dogu aldaketatxuren bat.

Ondarroatik Iremategiko bidean gora urtengo dogu. Iremategiko baserriak atzean itxita, Gorozikatik hurrean gagozala, Kondebasoko kortatik hur, bide nagusia itxiko dogu Tontorramendira joteko (azken zatia bidezidorra).

Kondebasoko kortea lehenengo abeltzaintzearen azken hondar bat da. Gaur egun bere zirkulu Itzela desagertuta dagoan arren, hondino ikusi ahal da lehenagoko zerutiko argazkietan. Leidu behean korten gaineko esplikazinoa eta Ikusi zerutik egindako argazkia, kortearen borobila.

Tontorramendiko txuntxurretik (tontorretik) mendi-hegian zehar segiduko dogu, azken puntaraino. Azken puntatik behera aldats pike eta deserosoa dagoan lez, aurreko lepotxuan aukerea daukazu ezkerretik modu erosoan jasteko. Gero Elordiko zelai ederrera heldu eta zeharkatuko dogu Armetxarantz.

Armentxan lotuko gaiakoz beheranzko bideari, Artzerainerrekara heltzeko. Artzerainerreka ibar estua eta luzea da, oso bakartia, eta bolu edo errota asko daukez errekearen ertzean, bai eta ibaiertzeko zugatz ugari be, batez be lehenengo erdian

Gero Artzerainerrekatik behera jo eta Ondarroa eta Mutriku arteko kaminora helduko gara, eta handik Santurrarango hondartzearen ondotik Ondarroaraino, Saturraran aldean Eskilantxarri hatx moltso ederra ikusita.


INFORMAZINO OSAGARRIA

KORTAK ETA KORTARRIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.


ONDARROA

GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK

XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.

Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.

Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.

Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.

Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala inondik be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.

Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaierari —euskaldunen berbeteari—diglosiaren mailarik narrasena ixten deutsela, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan.

Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana herritarren berbetatik, berton eta nongura, batez be fonetismo ugariak eraginda, baina are urrunago dagoz, hatan be, euskara batua eta gizpuzkerak. Eta gainera, bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari aren be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo nahi daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura-berbetea) eta estatua identifikatu eta eredu bakarretara dakarzan lez, berbetetan be bakarra dau maite.

Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.


ONDARROAN ZER IKUSI

- Uri zaharra.

- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.

Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.

- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).

- Likona torrea (Erdi Arokoa)

- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)

- Zubi zaharra

- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)

- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).

XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.

- Kaia, hondartza eta pasealekua

- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.

Waypoints

PictographBridge Altitude 8 ft
Photo of01 Zubi Zaharra, urtera

01 Zubi Zaharra, urtera

PictographWaypoint Altitude 377 ft
Photo of02 Iremategiko bidean Photo of02 Iremategiko bidean Photo of02 Iremategiko bidean

02 Iremategiko bidean

PictographWaypoint Altitude 201 ft
Photo of03 Iremako baserriak Photo of03 Iremako baserriak

03 Iremako baserriak

PictographWaypoint Altitude 685 ft
Photo of04 Gorozika

04 Gorozika

PictographWaypoint Altitude 1,011 ft
Photo of05 Kondebasoko kortea

05 Kondebasoko kortea

PictographSummit Altitude 1,268 ft
Photo of06 Tontorramendi Photo of06 Tontorramendi Photo of06 Tontorramendi

06 Tontorramendi

PictographWaypoint Altitude 1,148 ft

07 Hemendik ezkerretik jatsiera erraza

PictographWaypoint Altitude 1,148 ft

08 Aldats pikea

PictographWaypoint Altitude 970 ft
Photo of09 Elordi Photo of09 Elordi Photo of09 Elordi

09 Elordi

PictographWaypoint Altitude 1,108 ft
Photo of10 Armentxa Photo of10 Armentxa

10 Armentxa

PictographWaypoint Altitude 418 ft
Photo of11 Artzainerreka Photo of11 Artzainerreka Photo of11 Artzainerreka

11 Artzainerreka

PictographWaypoint Altitude 263 ft
Photo of12 Goizenengo errotea Photo of12 Goizenengo errotea

12 Goizenengo errotea

PictographWaypoint Altitude 229 ft
Photo of13 Atxukarro errotea Photo of13 Atxukarro errotea

13 Atxukarro errotea

PictographWaypoint Altitude 218 ft
Photo of14 Zelaikoa errotea

14 Zelaikoa errotea

PictographWaypoint Altitude 229 ft

15 Errotazar errotea

PictographWaypoint Altitude 168 ft
Photo of16 Goizekoa errotea XIX Photo of16 Goizekoa errotea XIX

16 Goizekoa errotea XIX

PictographWaypoint Altitude 131 ft
Photo of17 Txartxa errotea eta karobia

17 Txartxa errotea eta karobia

PictographWaypoint Altitude 106 ft
Photo of18 Amieta errotea XX Photo of18 Amieta errotea XX

18 Amieta errotea XX

PictographWaypoint Altitude 73 ft
Photo of19 Mijoa aldeko baserriak

19 Mijoa aldeko baserriak

PictographWaypoint Altitude 73 ft
Photo of20 Errotabarri bekoa errotea

20 Errotabarri bekoa errotea

PictographWaypoint Altitude 98 ft

21 Errotabarri Goikoa errotea

PictographWaypoint Altitude 56 ft
Photo of22 Isasi Goikoa errotea XVIII

22 Isasi Goikoa errotea XVIII

PictographWaypoint Altitude 2 ft
Photo of23 Eskilantxarri

23 Eskilantxarri

PictographWaypoint Altitude 26 ft
Photo of24 Eskilantxarri-Saturraran

24 Eskilantxarri-Saturraran

PictographBridge Altitude 13 ft
Photo of25 Ondarroako Zubi Zaharra Photo of25 Ondarroako Zubi Zaharra

25 Ondarroako Zubi Zaharra

Comments

    You can or this trail