LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendin, Artzerainerrekan eta mizkian zehar, iremategitik jaisteko
near Ondarroa, País Vasco (España)
Viewed 106 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Ondarroatik Artzerainerrekan (Artzainerreka) eta Mizkian zehar igoko dogu Tontorramendira, batez be igoteko arrunta ez dan Artzerainerreka-Mizkia arteko bidea ezagutzearren.
Artzerainerreka ibar estu, bakarti eta polita ez eze, bada errota zahar askoren hiltegia da; inguruko erroten Ibarra dala esan geinke. Baina erdaraino bakarrik ikusiko dogu Ibarra, beharbada alderik ederrena, goikoa hurrengo baterako itxita.
Lea-Artibaiko inguru honek eskaintzen deuskuzan ikuspegi zabalak gozauko doguz: Bizkaiko Golkoa eta itsas ertzeko Gipuzkoako mendiak, Bizkaikoak, baserrialdeko auzuneak, baserriak. Korta izandako lursail baten ondotik igaroko gara, orain dala urte gitxi arte hoindio zerutik igarten zan kortea, beran ingurumari borobila, Konde Korta, baina pinuak bota eta gero ingurumaria galdu dauena, belardi zabala baino ez ixteko.
Ibilbide gehiena mendi-bide zabalez (pistaz) jorratuko dogu, zatiren baten bidezidor laburrez, Tontorramendiren azken aldatsaren hasieran eta Iremategitik behera. Erosoa izango da, Tontorramendira igoteko bide zabalari ixten deutsagunean izan ezik, hor, zati labur baten, motorrak egindako bidexka pikea aukeratu dogulako. Baina gura izan ezkero, bide zabala itxi barik segi daiteke tontorreraino, handik hirurehun bat metrotara ezkerreko adarra harturik.
Iremategitik Ondarroara jasteko zuzen doan bidezidor polita aukeratuko dogu. Beste aukera bat daukagu: baserri ondoko bidezidorra hartu barik (seinalea dago) Santa Kruz baseleizaraino joko genuke (luzeagoa), handik Burgoa baserrira eta Akilla ondotik Ondarroaraino. Bidea ez da Irematigokoa bezain polita, baina Ondarroako eta Saturrarango hatxetako (EzkilantxarrI) ikuspegiak merezi dau. Gainera, Burgoa baserrian kortarri batek zutunik dirau, harribitxi bat.
INFORMAZINO OSAGARRIA
KORTAK EDO SAROIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben.
Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daikeguz gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun. Ganera, bertan gagozala igarri ez arren, zerutik korta izandako toki asko atzemoten dira, borobil handiak, kortak mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan sarritan denetariko landarak sartu diran.
Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).
BIZKAIKO GOLKOA
Gauza jakina da "vasco" berbak, erdaldunak asmatuak, esagura etnikoa izan dauela bere historia laburrean zehar, “euskaldun” adierazoteko hatan be. Antza, jatorria Frantzian dauka, Inparraldean be bai, Iparraldean lekukoak dagozalako Espainian baina askoz lehenago, baita euskal literaturan be. Gogoratu Bernat Etchepareren "baskoak oro".
"euskaldun" esateko "vascón" erabiliko eben Errenazimendua baino lehen. Horra hor euskaldunak eta kantabriarrak birpopulaturiko Burgosko Merindadeak, non hainbat herriren izenak horixe adierazoten deuskuen: Vasconcelos, Villavascones, Vascuñana...
Errenazimenduan, barriz, "vizcaino" zabaldu zan "euskaldun" esateko. Holantxe darabil Cervantesek Quijoten Azpeitiko euskaldu bati jagokola, holantxe La Celestinaren bigarren parte apokrifoan, “Perutxu” deritxon morroi euskaldun bati jagokola (leloren kanta ospetsuaren lekukoa), holantxe Gaztelako Erresumak Valladolizko Kantzelaritzan "sala de Vizcaya" izentau ebanian euskaldunen kaparetasuna ikerteko. Eta hortik "golfo de Vizcaya", hau da, Euskaldunen Golkoa.
ONDARROA GAUR EGUN
XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.
Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.
Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.
Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.
Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala batez be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.
Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaiera —euskaldunen berbetea—baztertuta, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan, hau da, espainiarrak euskaldunakaz jokatu daben modura.
Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana ondarrutarren berbetatik. Izan be, hizkuntza kontuetan euskaldunak beti itsukeria itzela erakutsi daroe, berbarako, hiztun gehienetatik urrun dagozan ereduak aukeratuta; holan egin dabe euskara batuagaz, eta holan egin dabe bizkaiera estandarragaz. Ostera, aukeratzea euken Añibarrok Gueroco Guero liburuan erabiltako aditz-paradigmea, bizkaieraren hiztun gehienetatik hurren dagoana, baina, jakina, ez Eben egin.
Zelangura be, ezin ukatu geinke, gainera, fonetismo ugariak dirala bide, bizkaiera estandarra urrun samar dagoana edonongo bizkai-hiztunetatik, baina are urrunago dago, arean be, gizpuzkeraren ereduko euskara batua. Bere eragin eta ezagutza handia eskolaren jarduera suntsitzailearen ondorioa da, espainierarena izan dan legez. Batua sortu zanean diglosia moduko bat proposatu zan: batua goiko hizkuntza-funtzioetarako, euskalkia enparau funtzioetarako. Ez da holan egin, engainua izan da: batua funtzio guztietarako, eta eskola mailua. Hizkuntza-zentsura komunikabide garrantzitsuetan. Botere-lehian, eliteak bardintsuak dira nongura, bertokoak eta espainiarrak izan. Zertarako gura dogu independentzia?
Bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari hatan be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo gura daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura, berbetea) eta estatua identifikatuta, eredu bakarretara jotzen daben lez, berbetetan be bakarra maite dabe.
Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.
ONDARROAN ZER IKUSI
- Uri zaharra.
- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.
Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.
- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).
- Likona torrea (Erdi Arokoa)
- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)
- Zubi zaharra
- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)
- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).
XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.
- Kaia, hondartza eta pasealekua
- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.
http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx
Ondarroako argazkiak hemen: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa

Waypoints
Waypoint
53 ft
0026
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 9:20 11 mar 2023
Hora Fin: 12:03 11 mar 2023
Distancia recorrida: 11km (02:42)
Tiempo en movimiento: 02:34
Velocidad media: 4,06 km/h
Vel. en Mov.: 4,27 km/h
Velocidad Máxima: 7,93 km/h
Altura Mínima: -3 m
Altura Máxima: 383 m
Velocidad Ascenso: 352 m/h
Velocidad Descenso: 416,8 m/h
Ganancia Altitud: 439 m
Pérdida Altitud: 438 m
Tiempo Ascenso: 01:15
Tiempo Descenso: 01:03
Waypoint
607 ft
Burgoako kortarria
Burgoako kortarria
Waypoint
98 ft
Errotabarri Goikoa errotea XVIII
Errotabarri Goikoa errotea XVIII
Waypoint
229 ft
Errotazar errotea
You can add a comment or review this trail
Comments