Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira

Author

Trail stats

Distance
5.72 mi
Elevation gain
1,339 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,339 ft
Max elevation
1,292 ft
TrailRank 
39
Min elevation
-7 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 28 minutes
Coordinates
2458
Uploaded
July 16, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Ondarroa, País Vasco (España)

Viewed 23 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Tontorramendi - 5. Ondarroatik Gorozikara eta artez Allerira

Itinerary description

Beste osteratxu bat Ondarroako mendietan, erraza, atsegina, ikuspegi zabalak daukazana, hala Lea-Artibai eta Bizkaia aldera, zelan Gipuzkoa eta Bizkaiko golkorantz. Inguruko ibilbide ezagunakaz konparatuta, barriz, aldaera interesgarri bat dauka: Gorozikatik Ondarroara Allerin zehar jasteko bide nahiko ezezaguna.

Ondarroatik Iremategi baserrietara joko dogu, bide eder batetik gora. Mokao baserriaren lepoan, Gorozikara barik, norabidea aldatu eta Tontorramendira helduko gara. Handik Bizkaiko eta Gipuzkoako mendien ikuspegia, eta Bizkaiko golkoko kostaldearen ikuspegi zabala sortalderantz.

Tontorramenditik Gorozikara jatsiko gara, aurretik Kondebasoko korta zeharkatuta. Gorozika auzunean badagoz ikusteko moduko etxeak, eleizea hareen artean. Baina auzunean sartu eran kaminoa itxi eta Ubilla baserrira joko dogu, eta bertan hartuko dogu artez Alleri eta Ondarroara, pinudian zehar, eroango gaituzan bidea.


INFORMAZINO OSAGARRIA

GOROZIKA
Nekazari-gune hau Erdi Aroan sortu zan, XII-XIV. mendeetan. Baserri moltso bakanetakoa da Bizkaian, herri-gotikoaren estiloko eraikinakatik. Zaharrenak XVI.aren amaierakoak dira: San Juan baseleiza eta Antzone eta Goxizko baserria.

-San Juan baseleizak ojiba-atea dauka aurrealdean, eta kareharrizko harri landu ederrez egin eben.

-Antzone baserriak ojiba-atea dauka atzealdean kortara sartzeko, errenazimendu gotikoaren erakusgarri.

-Goxizko baserriak ojiba-atea dauka atzeko horman.

-Bizkua baserriak ataburuan harlanduzko arku bikotxa dauka, XVIII.ekoa.


KORTAK ETA KORTARRIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak borobil handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.


“BIZKAIKO” GOLKOA, “EUSKALDUNEN” GOLKOA
“bizkaiko” golkoa izenak “euskaldunen” golkoa esan gura dau, “vizcaíno” iza n dalako Errenazimendutik Aurrera, erdaldunak euskaldunak izentatzeko era. "euskaldun" esateko "vascón" erabiliko eben Errenazimendua baino lehen. Horra hor euskaldunak eta kantabriarrak birpopulaturiko Burgosko Merindadeak, non hainbat herriren izenak horixe adierazoten deuskuen: Vasconcelos, Villavascones, Vascuñana...

Errenazimenduan, barriz, "vizcaino" zabaldu zan "euskaldun" esateko. Holantxe darabil Cervantesek Quijoten Azpeitiko euskaldu bati jagokola, holantxe La Celestinaren bigarren parte apokrifoan, “Perutxu” deritxon morroi euskaldun bati jagokola (leloren kanta ospetsuaren lekukoa), holantxe Gaztelako Erresumak Valladolizko Kantzelaritzan "sala de Vizcaya" izentau ebanian euskaldunen kaparetasuna ikerteko. Eta hortik "golfo de Vizcaya", hau da, Euskaldunen Golkoa.

"vasco", “euskaldun” esateko, XIX. mendea arte ez zan Hegoaldean agertu, edo beharbada apur bat lehenago, eta ordurako erabilpen luze samarra eukita egoan Frantzia aldean. Antza, jatorria Frantzian dauka, Euskal Herriaren iparraldean be bai, bertan lekukoak dagozalako, Espainian baina askoz lehenago, baita euskal literaturan be. Gogoratu Bernat Etchepareren "baskoak oro".


ONDARROA. GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK
XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.

Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.

Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.

Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.

Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala batez be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.

Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaiera —euskaldunen berbetea—baztertuta, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan, hau da, espainiarrak euskaldunakaz jokatu daben modura.

Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana ondarrutarren berbetatik. Izan be, hizkuntza kontuetan euskaldunak beti itsukeria itzela erakutsi daroe, berbarako, hiztun gehienetatik urrun dagozan ereduak aukeratuta; holan egin dabe euskara batuagaz, eta holan egin dabe bizkaiera estandarragaz. Ostera, aukeratzea euken Añibarrok Gueroco Guero liburuan erabiltako aditz-paradigmea, bizkaieraren hiztun gehienetatik hurren dagoana, baina, jakina, ez Eben egin.

Zelangura be, ezin ukatu geinke, gainera, fonetismo ugariak dirala bide, bizkaiera estandarra urrun samar dagoana edonongo bizkai-hiztunetatik, baina are urrunago dago, arean be, gizpuzkeraren ereduko euskara batua. Bere eragin eta ezagutza handia eskolaren jarduera suntsitzailearen ondorioa da, espainierarena izan dan legez. Batua sortu zanean diglosia moduko bat proposatu zan: batua goiko hizkuntza-funtzioetarako, euskalkia enparau funtzioetarako. Ez da holan egin, engainua izan da: batua funtzio guztietarako, eta eskola mailua. Hizkuntza-zentsura komunikabide garrantzitsuetan. Botere-lehian, eliteak bardintsuak dira nongura, bertokoak eta espainiarrak izan. Zertarako gura dogu independentzia?

Bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari hatan be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo gura daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura, berbetea) eta estatua identifikatuta, eredu bakarretara jotzen daben lez, berbetetan be bakarra maite dabe.

Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.

Waypoints

PictographBridge Altitude 13 ft
Photo of01 ibilbidearen urteera

01 ibilbidearen urteera

PictographWaypoint Altitude 475 ft
Photo of02 Iremategiko bidean gora

02 Iremategiko bidean gora

PictographWaypoint Altitude 743 ft
Photo of03 Ondarroa eta Iremategi aldea

03 Ondarroa eta Iremategi aldea

PictographWaypoint Altitude 784 ft
Photo of04 Mokao baserriaren lepoa

04 Mokao baserriaren lepoa

PictographWaypoint Altitude 818 ft
Photo of05 Gorozika eta Lea-Artibaiko mendiak

05 Gorozika eta Lea-Artibaiko mendiak

PictographSummit Altitude 1,268 ft
Photo of06 Tontorramendi

06 Tontorramendi

PictographWaypoint Altitude 1,017 ft
Photo of07 Kondebasoko kortea

07 Kondebasoko kortea

PictographWaypoint Altitude 684 ft
Photo of08 Gorozika Photo of08 Gorozika Photo of08 Gorozika

08 Gorozika

PictographWaypoint Altitude 736 ft

09 Ubilla

PictographWaypoint Altitude 524 ft
Photo of10 Alleriko mendi-hegalean

10 Alleriko mendi-hegalean

PictographWaypoint Altitude 150 ft

11 Alleri

PictographWaypoint Altitude 47 ft
Photo of12 Alleriko padurak

12 Alleriko padurak

PictographBridge Altitude 12 ft

13 Ibilbidearen amaiera


Nombre: Segmento: 1
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 9:26 16 jul 2023
Hora Fin: 11:58 16 jul 2023
Distancia recorrida: 9,4km (02:31)
Tiempo en movimiento: 02:16
Velocidad media: 3,7 km/h
Vel. en Mov.: 4,11 km/h
Velocidad Máxima: 7,94 km/h
Altura Mínima: 0 m
Altura Máxima: 392 m
Velocidad Ascenso: 434 m/h
Velocidad Descenso: 487,9 m/h
Ganancia Altitud: 458 m
Pérdida Altitud: 467 m
Tiempo Ascenso: 01:03
Tiempo Descenso: 00:57

Comments

    You can or this trail