Activity

LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan

Download

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan

Author

Trail stats

Distance
5.38 mi
Elevation gain
433 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
433 ft
Max elevation
670 ft
TrailRank 
54
Min elevation
252 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 30 minutes
Coordinates
425
Uploaded
April 8, 2023
Recorded
April 2023
Be the first to clap
Share

near Markina, País Vasco (España)

Viewed 52 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan Photo ofLEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urko bidean eta inguruko munoetan

Itinerary description

Urko ibaiaren bidea, zinez polita, markinarren ohiturazko pasealekua da, eta jakina, baira Etxabarrikoena be. Ohitura hori ondo ulertzen da osteratxu hori ezagutzen dozunean.

Geuk Barinagaraino luzatuko dogu, zatitxo batean errepidez errepidez ibili behar badogu be, merezi dauen zirkular bat egitearren. Halan, ibarraren gaineko munoetan zehar bihurtuko gara abiatu garan tokira, Markinara, eta aukerea eukiko dogu bai bazter natural ederrez gozatzeko bai ibarraren eta inguruko mendien (Kalamua, urko, Baldako Txuntxurra, Urregarai) gaineko ikuspegi zoragarriak ikusteko.

Bidean ikusi barik laga ezin diranak:


MARKINA-XEMEIN
Uri zahar benetan ederra eta interesgarria. Astirik badozu, hona hemen uriko etxeak ikusteko neure gidatxua: Markina-Xemein ibilbide arkitektonikoa
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832


ANSOTEGIKO JAUREGIA, ERROTEA, BURDINOLA (XVII-XVIII)
Gaur egun taberna, jatetxea, hoteltxua


IBARGUENGO GARAIA
XVI.mendekoa da, bikaina, ondo kontserbatua. Gaur egun zutunik gitxik dirauen arren, behinola Euskal Herrian milaka garai egon ziran. XVII.mendean hasi zan garaien gainbehera, artoa zabaltzeagaz batera. Artoa ez da gariaren antzera lehortzen, eta garaiak ez ziran behar barrietara egokitu. Baserriaren goialdean hasi ziran artoa sikatzen, garaiak, ostera eten barik aldats behera.


MUNIBE JAUREGIA
Munibe Peña Florida Kondearen jabetza izan zan, eta lursail zabala dauka bere hormak inguraturik. Zoritxarrez, ezin da bisitatu, baina bere hormen ondoik ibiliko gara, eta apur bat ikusteko aukerea izango da.

Estilo eklektikoko landa-guneko jauregia da (erromantizismo-neoklasikoa). XX. mendearen hasieran eregia, eredu herreratarrari (herreriano) jarraituz, baina barrokoko hainbat elementu sarturik.

Jauregia 65 hektareatako landetxeak inguratzen dau. 1992an sutea jazo zan, eta eraikinaren zati handia erre zala, XVIII. mendeko euskal liburutegiko fondo batzuk galdu ziran, zinez garrantzitsuak.



INFORMAZINO OSAGARRIA


ETXEBARRIA
Muy poco es lo que se sabe sobre los orígenes de la anteiglesia de Etxebarria. Al parecer, y hacia finales del siglo XIV, el señor de Barroeta fundó la parroquia de San Andrés en el terreno de su propiedad, conocido como Kartagoitia. Desde la Edad Media ha sido una de las vías obligadas de tránsito hacia Gipuzkoa.

Destaca la iglesia barroca de San Andrés Apóstol, que cuenta con un llamativo retablo barroco. Cerca está el palacio Patrokua, que tiene un bello escudo de armas perteneciente a la familia de los Barroeta.

Asimismo, merece la pena visitar el palacio, el molino y la ferrería de Ansotegui (XVII-XVIII).


MARKINA-XEMEIN
Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.

Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.

Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.

Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.

Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 309 ft
Photo of004 Photo of004

004

PictographWaypoint Altitude 293 ft
Photo ofAntsotegi torrea Photo ofAntsotegi torrea

Antsotegi torrea

PictographWaypoint Altitude 600 ft
Photo ofBarendagoikoa Photo ofBarendagoikoa Photo ofBarendagoikoa

Barendagoikoa

PictographWaypoint Altitude 377 ft
Photo ofErrepidean

Errepidean

PictographWaypoint Altitude 410 ft
Photo ofIbarguengo garaia

Ibarguengo garaia

PictographWaypoint Altitude 575 ft
Photo ofIturraran Photo ofIturraran Photo ofIturraran

Iturraran

PictographWaypoint Altitude 333 ft
Photo ofJauregiaren ingurumaria Photo ofJauregiaren ingurumaria Photo ofJauregiaren ingurumaria

Jauregiaren ingurumaria

PictographWaypoint Altitude 353 ft

Munibe jauregia

PictographWaypoint Altitude 291 ft
Photo ofUrko Ibaia Photo ofUrko Ibaia Photo ofUrko Ibaia

Urko Ibaia

PictographWaypoint Altitude 280 ft
Photo ofUrko ibaiaren bidea Photo ofUrko ibaiaren bidea Photo ofUrko ibaiaren bidea

Urko ibaiaren bidea

Comments

    You can or this trail