LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Urriola ibarra, Gerrika eta Motrollu
near Aulesti, País Vasco (España)
Viewed 61 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Motrollu eta Gerrikaren inguruak ezagutzeko ibilbide ederra, eta Lea-Artibai eta Bizkaiko mendien ikuspegi zabalaz gozatzeko aukerea, nahi-ta, betiko modura, pinu asko, eukaliptoak eta, mendiko beharrakaitik, mendi-hegal astinduak be ez diran falta, batez be Motrulluko txuntxurretik behera. Bizkaiko Diputazionoak nahikoa dauka otsoak hiltzeagaz, natura berreskuratzeko esfortzuaren ordez.
Urrioala Ibarra ezagutuko dogu, hondino erreka olgetaria daukana, bere jausoitxuakaz, eta hainbat tokitan ibai ertzeko baso zugatz askotarikoa bizirik. Horregaitik bakarrik bisitea merezi dau, hain dira urriak bertoko basoaren guneak.
Gerrika auzunea, nire ustez, Bizkaiko ederrenetariko bat da, ederrena ez bada, Oiz eta Urregarai-Bedartzandi arteko muno batean, balkoi pare bakoa. Baserri sendo-politak ez eze, Bizkaiko harribitxi bat dauka, Santa Luzia baseleizea, azterren aurre-erromanikoak eta Erdi Arokoak daukaz barruan eta inguruan.
Bide ia guztia mendibide zabalez egingo dogu, pistez. Hasieran, auzuneen arteko estrata baten harrizko behegaina zapaltzen da, gero ohiko pistak. Zatirik zatarrena Motrollutik jatsi eta beheko lepotik Aulestirantz doan mendibide zabala, sarritan eukalipto artean doana.
GERRIKA AUZUNEA ETA SANTA LUZIA BASELEIZA
Bidean ez daukagun arren, hurrean dago. Zoritxarrez, etxe bati dautsola dago, eta kanpotik ez deusku gauza handirik erakusten. Beharbada etxeren batean giltza eskatu geinke.
Iturriza historigileak esan eban Ziortzako eleiza baino lehenagokoa izan leitekela, baina 1960an barritu eben, ondo barritu be: Terrazoa jarri eben beheko terrakotazko harlauzen ordez.
Gaurko baseleiza neoklasikoa dan arren, indusketak erakutsi dabe aurre-erromaniko baten tokian dagoala. Halan, nabarmentzeko modukoa da hondino antxinako eleizaren arrastoa ikusi ahal dogula: leiho aurre-erromanikoa, X-XI. mendeetakoa. 1986an idoro eben, eta eleiza barruan dago gordeta. Aurre-erromaniko gitxi dago Bizkaian, eta sarritan, oraingoan bezala, eraikuntza barriagoetan iraun daben leihoak izaten dira.
Eleizaren inguruan Erdi Aroko hilobiak idoro ditue, erromanikoak, antza danez, Ziortzako klaustroan eta Bilboko Museo Arkeologikoan jasota dagozanak. Behe Erdi Aroko ateburu bat be badago, jatorriz, hilobi baten harlauza.
Indusketetan X-XI.mendeetako eleiza baten aztarnak atera ditue argira, baita ortusantua be, non zulodun harlauzak –inguru honetan berezkoa ei dana− eta harrizko hilobia, seguruenik herriko nagusi batena. Badagoz VIII. eta IX.mendeetako hilobiak be, eta harrian egindako ulertzen ez diran zulo batzuk. Hezurdurak be agertu dira. Batek eraztuna eukan eta brontzezko uztai bat.
Garautegi bat be idoro dabe, komunala, Bizkaiko zaharrena, X. eta XI.mendeen artekoa, seguruenik eleizari ordaintzen jagon hamarrekoa gordetzeko.
AULESTI
Jatorrizko izena, antxinako eleizatearena, Murelaga da. Parrokiaren inguruko kaleari Aulesti eritxen, eta 1979an erabagi eben Aulesti izen ofiziala hartzea.
Murelaga elizatea XIII. mendean sortu zan. Laster banderizoen gudua etorriko zan, eta halan, Aulestia torretxea oinaztarren aldekoa izan zan.
Herri nekazaria zan arren, burdinolak garrantzia handia euki dabe historian zehar, halakoa non herriaren jarduera ekonomikoa eta juridikoa kontrolatu izan dabe. Zerbitzu- eta botere-gune bihurturik, uribildu egin behar izan zan behar eban lurraldea era antolamendua eskuratzeko.
Ziortzako Kolejiatak, jabetza handiak izanik, sarritan bere mendeko baserritarrak behartzen zituan eleizkizunak Kolejiatan egitera, nahiz eta parrokia askoz hurrago euki. Halan, Amoroto, Ajangiz, Berriatu, Gizaburuaga, Lekeitio, Lumo, Murelaga eta beste baserri batzuk, Ziortzara joan behar izaten eben eleizkizunetara, esate baterako, hileta eta bateoetara. Horrek batzutan eragiten zituan enbarazuak, gastuak, errentak ordaintzeko ezintasunak tentsio-bide izan ziran mendeetan zehar, onez edo lege-gizonen bidez konpontzen ziranak.
Ziortzako Kolejiataz ganera, beste baso eta mendien jabe batzuk be baegoazan, konteak eta markesak tarteko. Azken errenta-biltzailea Mortarako Markesa.
ZER IKUSI
Lea-Artibaiko paisaia eta baserri ederrak ez dira galdu behar, jakina, baina uriguneak, bere kale bakarragaz, badau enkantu eta eraikuntza interesgarririk. Plazan eleizaz ganera, eraikuntza errenazentista bi dagoz, eta udaletxe handia eta etxe zahar batzuk.
- SAN JOSE BATEATZAILEAREN PARROKIA
1580 aldean hasitako eleiza errenazentista da, XVII.mendea arte eregiten ibili baziran be. Errenazimenduan Euskal Herrian oso errotuta egoan tipologia dau, bolumen handiko saloi baten modukoa, zutabe-eleiza izena jagokona. Nahiko estilo errenazentista garbia dau, Bizkaiko alerik homogeneoenetariko bat antza.
Erretaula rokoko dauka, 1754an egina, eta aitamen berezia merezi ei dau estilo horretako Bizkaikoen artean.
- IBAÑEZ DE ALDEKOAREN JAUREGIA
Torre baten ganean eregia, XVI-XVII.mendeen artean. Errenazentista da.
- PEDRO DE IBAÑEZ DE AULESTIAREN TORRETXEA
Herriari izena emon eutson eraikuntzea. Pedro Ibañez de Aulestiak 1456an berreregi eban, gudu banderizoetan ermandadeak erre ebelako.
- BESELEIZAK
Baseleiza asko dagoz, baina Urregarai mendi totorrekoa nabarmenduko dogu, Santa Eufemia. Bertan erromeria ospatzen da irailaren erdialdean.
- KOBAK
Asko dagoz Aulestiren inguruan: Kobaburu, Txantxane, Lezate Kobie, Zuluka…
ILLUNTZAR MENDIA ETA BURDIN AROKO BIZKAIAREN KONKISTA
Aulestiren iparraldean Illuntzar mendia dago, eta mendiaren txuntxurrean erromatar kanpamentu baten aztarnak idoro dira, Bizkaia mendepean hartu eben aldikoak, hau da, Burdin Aroaren amaierakoak. Honetaz gehiago irakurtzeko ikusi Wikiloc-eko “LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Illuntzar, Bizkaiaren erromatar konkistearen bila” (https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-illuntzar-bizkaiaren-erromatar-konkistearen-bila-69919598).

Waypoints
Waypoint
656 ft
Bidezidorra sasitzan galtzen da
Waypoint
1,524 ft
Parriolaburu 465m
Waypoint
1,281 ft
Santa Luzia baseleiza
Waypoint
603 ft
Urriola ibarra
You can add a comment or review this trail
Comments