LEABURU-ERROIZPE-ENUKOTEGIKO LEPOA-GAZTELU-LEABURU
near Leaburu, País Vasco (España)
Viewed 67 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkular honekin izan ditugu bi huts: Erroizpe azpian dauden harkaitz-pitzadurak ezin izan ditugu ikusi eta ezta Mina-Txuri izeneko meatokia ere. Uko ekin diegu bata eta besteari. Arrazoia da bidea ez dela batere erosoa (ustez) udan, sastraka eta garo ugariekin bidea ia itxita dago. Leaburutik hasitako ibilbidea zuzenean jotzen du Erroizpe edo Laarte gainera. Lasai egiten den igoera da. Hemendik gaudela, gainez gaineko zeharkaldia egiten da, Almitxuri (tumuloa dago), Gazteluaitz eta Arburu gailurretatik pasatuz eta Enukotegiko lepora iritsiz. Hemen, Gaztelu herri aldera joko dugu, Pagamutegi etxola politatik pasatuz. Behin Gaztelun gaudela Leaburura joango gara (2,9 kilometro), frontoi ostetik hasten den kanposantuko bidea hartuz. Hau hartuta, jarraitu besterik ez dugu bidea, hasteko asfaltatuta, gero mendi bidea bihurtzen dena. Ingurua polita da, eta inguruko herri eta auzoak oso ezezagunak dira gu bezala, beste eskualde batetik gatozenontzat. Agian hau izan liteke aitzaiki on bat Erroizpe gaina (eta ingurua) ezagutzeko.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments