Legazpia- Zumarraga
near Mantxola, País Vasco (España)
Viewed 17 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Legazpitik Zumarragara joan naiz Arriaundieta eta bere inguruko mendiak igoaz.
Legazpiko tren geltoklitik abittu naiz eta Alde Zaharreko hainbat lekutik pasa ondoren Laubide auzune aldera jo dut. Domingo Agirre ikastetxe publikoa pasa ondoren, Legazpiko kaletik atera eta baserrietarako bidea hartu dut.
Urtaza-zaharra parke ondotik pasata Berokimuño muinora iritsi naiz. Belazea itxita zegoenez, harritarte batetik sartu naiz eta ttonttorrera iritsi.
Ondoren porlanezko pistatik "Lakiola kanpina" zegoen tokiraino jarraitu dut, aurreraxeago Larramuño tontorrera daraman gurdibidea hartuz.
Larramuño menditik Kortaburu mendiraino jaitsi naiz pista zabal batetik, gero gurdibide zabal batetik berriro porlanezko pistaraino bueltatu naizelarik. Bidea oso garbi zegoen.
Goraxeago, Lakiolaundi baserri ondoan iturritik ura hartu dut. Pista Lakiolaerdikoa baserriraino igo eta han ezkerretara doan ondarrarrizko pista jarraitu dut lepora igo arte. Lepoan eskuinera jo det Irupagoeta igotzeko. Berriro lepora bueltatu, ataka pasa eta bidezidorretik aurrera jarraitu dut, ezkerretan ataka batekin topo egin arte. Ataka pasata Arriaundieta igo dut. Bertatik alde guztietara daukagun ikusmira ikaragarria da.
Bidezidorrera bueltatu eta aurrera jarraituz Kurutzeaga mendirta iritsi naiz. Bide osoa desegin det atzera Irupagoetara itzuli arte. Bertan dagoen ataka igaro eta hasieran bidezidiorra dena, laster pista zabal batean bihurtuko da.
Pista hori jarraituta Otsazulueta igaroko dugu. Gasaren bidea erakusten duten posteak jarraituko dittugu, malda handi bat jaitsi ondoren eskubitara abiatzen den gurdibide bat hartu arte.
Gurdibide hau, dirudienez, ez dugu jende gehiegik igarotzen eta, aukeran, ibilgarria egon arren, nahiko zikina dago. Horrela da errepidera iristen garen arte.
Errepidea Zumarragara aldera jarraituko dugu eta Alcampo supermerkatuaren parkinaren amaiera aldera, eskuinera joko dugu trenbidearen kontra Zumarragaraino daramagun bidegorria hartzeko.
Egin aurretik uste nuena baino polittagoa eta interesgarrigoa egin zait ibilbidea.

Waypoints
Intersection
1,217 ft
Errepidea
Gasaren tuboak utzi eta errepiderainoko gurdibidea ibilgarria dago, bai, baino nahi baino zikinagoa.
You can add a comment or review this trail
Comments