Activity

LEGORRETA - TOLOSA

Download

Trail photos

Photo ofLEGORRETA - TOLOSA Photo ofLEGORRETA - TOLOSA Photo ofLEGORRETA - TOLOSA

Author

Trail stats

Distance
11.9 mi
Elevation gain
2,448 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,585 ft
Max elevation
2,396 ft
TrailRank 
45
Min elevation
149 ft
Trail type
One Way
Time
4 hours 5 minutes
Coordinates
2331
Uploaded
November 5, 2022
Recorded
October 2022
Share

near San Migel, País Vasco (España)

Viewed 72 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofLEGORRETA - TOLOSA Photo ofLEGORRETA - TOLOSA Photo ofLEGORRETA - TOLOSA

Itinerary description

2022 - 10 - 28

Legorretako tren geltokitik abiatuta 4 ordu inguruko ibilbide bat duzu hau.

Koateko auzotik barrena eta hainbat bidegurutze pasata "Itzaieta"ko tontorrera iritsiko gara. Zorionez tontor honetar erraz iritsi daiteke bidea garbi baitago.

Ez zitzaidan gauza bera gertatu ibilbidean aurrera joan ahala jarraian dauzkan "Arrasaetako tontorra " eta " Bizkarretako gaina"rekin. baso guztia erabat zikina bait zeuzkaten eta saiatu arren ez bainuen iristea lortu. Ez du saiatzerik merezi.

Santa Marinara daraman errepidera atera eta metro batzuetara, Salarriagako lepoan, eskuinera gora abiatzen den pista hartuko dugu. basoan gora joango gara "Jangoain" tontorrera iritsi arte.

Gero, Santutxutik Alkdabara doan pistara jaitsiko gara eta bertara iritsitakoan, Intxurre aldera abiatzen den pista jarraituko dugu. Pistan bide dezente egin eta gero, bapatean, gure eskuinera gora igoko den bidezidorra hartuko dugu. Bidezidorrak Intxurre tontorraren azpian utziko gaitu.

Basoan aurrera jarraituta, oso urruti joan gabe, lehenxeago utzia genuen pista hartuko dugu berriro eta Aldabamendira iritsiko gara.

Pista hori gero eta zabalagoa egingo zaigu eta Labarrekietan dauden antenen paretik aurrera porlanezkoa bihurtuk ozaigu. Horrela jarraitu behar dugu, pista utzi gabe, mendian gainez gain Miralekuko tontorrera iritsi arte.

Pistaz Aldaba Txikira jaitsiko gara. Aspaldi batean bazen Isastegi sagardoregiaren azpian abiatzen zen bidezidor bat eta Benta Haundi biden dagoen trenzubi azpira jaisten zena. gaur egun, bide hori itxia dago eta errepidez jetxi besterik ez daukagu.

Ni neroni beherago dagoen bihurgune batetik beherantz abiatzen den bidetik jaisten saiatu nintzen baina alferrikakoa izan zen.

Handik gutxira ezkerretara desbideratzen zen bidea hartu eta Bideaurreta baserri ondotik zertxobait laburtu nuen baina ia ez du merezi ere egiten. Pazientziaz errepidetik jetxi eta kitto!

Benta Haunditik Tolosara errepidearen albotik datorren espaloitik etorri nintzen.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 377 ft
Photo of01 - Legorreta Photo of01 - Legorreta

01 - Legorreta

BIDEGORRIA

PictographIntersection Altitude 400 ft
Photo of02 - Eskuinera

02 - Eskuinera

Bidegorria utzi eta Petrinea baserrira daramagun bidea hartuko dugu. Deposituraino eramango gaitun pista jarraituko dugu. Ondoren, Sagasti eta belarditik barrena doan bidezidorretik Koroate auzoko baserrietara iritsiko gara.

PictographWaypoint Altitude 794 ft
Photo of03 - Koroate Photo of03 - Koroate

03 - Koroate

Hemen auzoko errepidera aterako gara. Errepidea behera jarraituko dugu bihurgune itxi batean bidegurutzera iritsi arte.

PictographIntersection Altitude 751 ft
Photo of04 - Bidegurutzea Photo of04 - Bidegurutzea

04 - Bidegurutzea

Erditik gora doan pista hartuko dugu. Itzaieta mendiaren magaletik igotzen hasiko gara.

PictographIntersection Altitude 0 ft

05 - EZKERRERA

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo of06 - Ezkerretarara Photo of06 - Ezkerretarara

06 - Ezkerretarara

Itzaieta mendiaren atzeko lepora aterako gara bidegurutze honetan. Tontorrera joateko ezkerretatik joko dugu.

PictographIntersection Altitude 0 ft

07 - Ezkerretara tontorrera

Pistak bere horretan tontorreraino eramango gaituen arren, nik hori ez nekien eta pare honetan zuzen gora igo nintzen.

PictographSummit Altitude 1,696 ft
Photo of08 - ITZAIETA Photo of08 - ITZAIETA Photo of08 - ITZAIETA

08 - ITZAIETA

516 metroko garaiera. Nik buzoirik ez nuen aurkitu. Poste geodesiko bakarrik.

PictographIntersection Altitude 1,719 ft
Photo of09 - Salarriagako lepoa

09 - Salarriagako lepoa

524 m Pistan eskuinera hartu

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo of10 - JANGOAIN Photo of10 - JANGOAIN

10 - JANGOAIN

614 m

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo of11 - Eskuinera bidezidorretik

11 - Eskuinera bidezidorretik

PictographSummit Altitude 2,431 ft
Photo of12 - INTXURRE Photo of12 - INTXURRE Photo of12 - INTXURRE

12 - INTXURRE

743 m. Wikipediatik hartuta: Iruntxur (tokiko euskaran, Intxur edota Intxurre ahoskatua) Murumendiko mendilerroan dagoen Gipuzkoako mendi bat da. Iruntxurren Burdin Aroko gaztelu zahar edo herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte. 2000ko uztailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2]. Iruntxurrekoa Bigarren Burdin Arokoa da. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste sei baino ez dira aurkitu (Buruntza, Basagain, Murugain, Munoaundi, Murumendi eta Muru). Gainera, modu sistematikoan indusi den bakarra da (Basagain kenduta). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi da. Bestalde, aro horretako arrastoak ondo kontserbatuta daudela egiaztatu da. Iruntxurreko gaztelu zahar edo kastroa Iruntxurreko gaztelu zaharra Albiztur eta Tolosa arteko mugan dago, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doan eta Aldaba eta Salubita errekak banatzen dituen mendi-lerro baten goialdean, Oria ibaiko arroaren eskuineko isurialdean. Ondasunaren oina Intxur eta Aldaba gainek osatzen duten mendi-lerroaren goialdean eta hego isurialdean dago. Bere garaiera 600 metrotatik 738 metrotara aldatzen da, hartzen dugun puntuaren arabera. Herrixkak, osotara, 10 ha inguru hartzen ditu. "Esparru/herrixka gotortu" honen ezaugarririk nabariena harresia da. Harresiak gunea inguratu eta mugatzen du, zirkulu erdiko eremu bat sortuta. Herrixka defendatzeko horma lodiak edo harresiak eraiki ziren. Horien lodiera aldakorra da: bi metro eta erdi leku batzuetan eta hiru metro beste batzuetan. Bere egituran hargin-horma paralelo bi sumatzen dira, eta bien arteko tartea zenbait materialez beteta dago (harriez, lurrez...). Harresien barruan herrixkako etxetxoen aztarnak daude. Industean ikusi denez, eraikin horiek nolabait laukiluze itxurako oina daukate. Hori guneko harri naturalean nabaritzen da, zimenduak egiteko harria moztean egindako aztarnetan. Herrixka eraikitzeko adoba eta egurra erabili ziren. Zutabeak desagertu dira, baina horiek zeuden zuloak gure egunetara iritsi dira. Eraikin bakoitzak bere sutondoa zeukan, suak gorritutako lurrak eta ikatz-hondakinek erakusten dutenez. Bestalde, harri naturalean beste zulo batzuk daude, mutur batean zirkulu-erdiko forma dutenak. Badirudi euria biltzeko erabiltzen zirela. Material arkeologikoak ikusita, eta karbono-14 analisiaren emaitzak kontuan izanda, lekua, kulturaren aldetik, Bigarren Burdin Arokoa da.

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo of13 - Aldabamendi Photo of13 - Aldabamendi

13 - Aldabamendi

736 m.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo of14 - MUGARRIAK

14 - MUGARRIAK

Tolosa eta Alegi

PictographSummit Altitude 1,854 ft

15 - MIRALEKU

569 m

PictographWaypoint Altitude 470 ft
Photo of16 - EZ ATERA BIDETIK

16 - EZ ATERA BIDETIK

BIDEA

PictographWaypoint Altitude 236 ft

17 - Tolosa

BIDEGORRIA

Comments

    You can or this trail