Legutio -Larragorri-Aiaogana-Esnauritzagana-Motxotegi-Presazelai-Mekoleta-Astikurutz elurzuloa-Otxandio
near Legutio, País Vasco (España)
Viewed 40 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide erraza, erosoa, ederra, ikuspegi historikotik interesgarria eta nahiko ezezaguna (gutxienez Donostialdeko jendearentzat). Autobusez etorri gara Legutiora. Talde ugaria garenez errepide bazterretik abiatu beharrean itzulitxo bat eman dugu urtegira iristeko. Urtegia gurutzatu eta eskuinera jo dugu pista batera. Bertan 50 bat minutu egin ditugu baina ez dagoenz asfaltatua nahiko atsegina da bertan ibiltzea.
07. bidegunean basoan sartu gara (52 min). Ingurua oso-oso atsegina eta ederra da, plazer hutsa da bertan aurrera egitea.
Larragorri izeneko parajean 1.936-1.937-ko borroketako oroitarri bat dago. (1 h 15 min). Inguruetan borrokaldi haietako lubakiak ikus daitezke oraindik.
Ondoren Aiaogana, Esnauritzagana eta Motxotegi tontorrak bisitatu ditugu.
Otxandiotik gertu Presazelai izeneko atseden-leku bikaina dago. Ez da, inondik ere, leku txarra bazkari bat egiteko.
16. bidegunean, zuzenean Otxandiora joan beharrean, Mekoleta auzora jo dugu, handik galtzadan gora Astikurutzeko elurzuloa bisitatzeko. (4 h 20 min).
Esan beharrik ez dago, Otxandio herri eder eta interesgarria da inguruko edertasunagatik eta bere interes historikoarengatik. Bisita eta egonaldia merezi duen herria.
Ezin aipatu gabe utzi zein euskara gutxi entzuten den kale eta tabernetan. Benetan atsekabegarri eta mingarria.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments