Lekeitio - Otoio - Ogella zirkularra
near Lekeitio, País Vasco (España)
Viewed 2809 times, downloaded 143 times
Trail photos
Itinerary description
Tontorrak, igoera ordenean:
- Talaiako gaina (242 m)
- Kurutzebaltza (322 m)
- Otoio (396 m)
- Samalarrinaga (236 m)
- Espillaburu (211 m)
- Larraburuetako tontorra (274 m)
- Garaiarte (287 m)
Ibilbideko beste puntu aipagarriak, Lekeitioko Talaia, Ogella hondartza eta Artika edo Zatika auzoa.
Ibilbidearen zailtasuna ertain modura jarri dut, bigarren mailako tontorretara heltzea nahiko zaila delako. Bidean iturriak dauden arren, urik ez zeukaten ibilbidea egin zenean.
Ibilbide honek GR 123 eta PR-BI 145arekin egiten du bat hein handi baten.
Waypoints
Lekeitioko talaia
Baleak ikuskatzeko antzinako gunea. Eraikin bat dago bertan eta euskal kosta osoko ikuspegi harrigarria dago bertatik
Begiralekua
Atsedengune eta kostako behatokia. Ogellako ikuspegi ederra dago bertatik.
Espillaburu (211 m)
Tontorrean ez dago aparteko ezer, ehiza postu batez gain. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13757
Garaiarte (287 m)
Ispasterko Artika auzo gainean dagoen tontorra. Otoioko antenaz gain, ez da gauza larregi ikusten tontorretik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13756
Kurutzebaltza (322 m)
Talaia eta Otoio arteko tontorra. Ez dago bide oso argirik tontorrera, baina bertatik itsasoa bikain ikusten da. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13755
Larraburuetako tontorra (274 m)
Artika eta Elexalde artean dagoen Ispasterko tontorra. Ez dago biderik eta tontor inguruak sasiz beteta daude eta ez dago inolako ikuspegirik. Lasai asko ekidin daitekeen tontorra. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13767
Otoioko begiralekua
Otoiotik ikuspegirik ez dagoen arren, ondotik itsasoa ondo ikusten da.
Otoio (396 m)
Ibilbideko tontor nagusia, Bizkaiko ekialdeko kostako ikur ezagunenetakoa. Ez dago ikuspegirik tontorretik, nahiz eta interpretazio-mahaia egon. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/461#
Samalarrinaga (236 m)
Tontorra non dagoen esatea ere zail dago. Ez dago ikuspegirik, ezta beste ia ezer. Guztiz anekdotikoa. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13769#main
Talaia (242 m)
Bideak gurutzatzen duen tontorra. Lekeitioko talaiatik datorkio izena. Lekeitioko Azkue ikastolaren forma duen gutunontzia du. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/5133
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Una pena que no esté marcado, sobre todo al final, la bajada un poco liosa