Activity

LEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE)

Download

Trail photos

Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE)

Author

Trail stats

Distance
9.08 mi
Elevation gain
2,694 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,694 ft
Max elevation
3,621 ft
TrailRank 
52 4.7
Min elevation
1,795 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 25 minutes
Time
4 hours 34 minutes
Coordinates
2478
Uploaded
August 19, 2023
Recorded
August 2023
  • Rating

  •   4.7 1 review
Be the first to clap
1 comment
Share

near Ilarduia, País Vasco (España)

Viewed 40 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE)-ARTZANEGI-ARBARAIN-OLANO-LEZEA (LA LEZE)

Itinerary description

La Lezeko (Lezea) aparkalekuan hasten da ibilbide zirkularra. Hasteko, Artzanegiko lepora joango gara, eta inguruko gainetatik pasatuz erraz iritsiko gara Illarragorri-Arbarain edo Hirumugarrieta bezala ere ezagutzen den gainera, hau da, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroak bat egiten duten tontorrera. Hemendik jaisten hasiko gara, Olano gainetatik pasatuz. Ondoren, harripilak jarraituz La Lezera itzuliko gara, bertako haizuloa bisitatuz eta bide batez ospe handia duen La Leze gaztandegian, gazta erosiz. Ibilbideak duen zailtasun bakarra Olanotik La lezera egiten den harkaitzaren jatsiera da, lasai hartu eta hainbatetan kontuz ere ibili beharrekoa. Bitxia da aurrez aurre dugun harkaitza igo eta gero, nola aldatzen den paisaia: harkaitzetatik, zelai eta basoetara (eta alderantziz) pasatzen garelako ibilbidean zehar. Polita, benetan.

Waypoints

PictographInformation point Altitude 1,800 ft
Photo ofLA LEZE (LEZEA, ILARDUIA)

LA LEZE (LEZEA, ILARDUIA)

Lezeako (Ilarduia) aparkalekuan gaude. Gure helburua, hasteko, Artzanegiko lepora joatea da. Bidea, La Leze gaztandegiaren paretik doa. Bueltan erosiko dugu gazna.

PictographIntersection Altitude 1,839 ft
Photo ofARTZANEGIKO LEPOA (PR A 3011) Photo ofARTZANEGIKO LEPOA (PR A 3011)

ARTZANEGIKO LEPOA (PR A 3011)

Atxipi gaina bistan dugula, gora hartuko dugu bidea. Lasai, ibilbidearen malda gogorrenak hauek direlako. Hala ere, kontuan izan, Artzanegiko lepora joan aurretik, zertxobait desbideratuko garela goi aldean, Artzanegiko tontorrera joateko.

PictographIntersection Altitude 2,938 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Helburua Artzanegi gainera joatea da. Ondoren itzuliko gara lepo honetara.

PictographSummit Altitude 3,089 ft
Photo ofARTZANEGI (981) Photo ofARTZANEGI (981)

ARTZANEGI (981)

Gaina sekulako behatokia da. Ondoren, lepora itzuliko gara.

PictographMountain pass Altitude 2,964 ft
Photo ofARTZANEGIKO LEPOA

ARTZANEGIKO LEPOA

Alde batera laga dugun bidearekin bat egiten dugu hemen. Zelai ederrean Atxipi gainera goaz. Hala ere, momentu batean desbideratuko gara, izan ere tontorra zertxobait aparte gelditzen delako.

PictographSummit Altitude 2,974 ft
Photo ofAITXIPI (955) Photo ofAITXIPI (955) Photo ofAITXIPI (955)

AITXIPI (955)

Tontortxo honek ere behatoki aparta du. Gainetik bueltan, ekarritako bidea hartuko dugu berriro. Behin berriro bidea hartuta, Apota gainera joango gara pista jarraituz.

PictographIntersection Altitude 3,049 ft
Photo ofAPOTARA

APOTARA

Berriro itzuli gara ekarritako bidera. Pista jarraituz Apota lepora joango gara, hemendik Albeniz tontorrera joateko.

PictographIntersection Altitude 3,047 ft
Photo ofAPOTA LEPOA (SAROIA) Photo ofAPOTA LEPOA (SAROIA)

APOTA LEPOA (SAROIA)

Bat batean Apotako saroiarekin (eta harkaitzarekin) bat egingo dugu. Hemendik gertu dago Albeniz izeneko gaina. Saroi zelaia edo bazka lekua ondoan duen borda da. Ardien bazkalekua, bereziki etxolaren ingurukoa. Saroia biribilean mugatutako lurra da, erdian harri bat duena (haustarri deitua), eta artaldearen babeslekua izaten zen. Lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan zen. Jatorriz, saroiak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren[

PictographSummit Altitude 3,170 ft
Photo ofALBENIZ (1011)

ALBENIZ (1011)

Atzean Umandia eta Aratz.

PictographIntersection Altitude 3,019 ft
Photo ofUMANDIA (BIDEGURUTZEA) Photo ofUMANDIA (BIDEGURUTZEA)

UMANDIA (BIDEGURUTZEA)

Aurrez aurre dugu Umandia mendia. Behetik gora doan pista hartuko dugu, nahiz eta gero jaisten hasi. Kilometro batzuetan bidelaguna izango dugu mendi pista hau.

PictographMountain pass Altitude 3,307 ft
Photo ofSALEAN LEPOA Photo ofSALEAN LEPOA

SALEAN LEPOA

Lepoa (Salean) hartuta, bat egingo dugu PR hori eta zuri seinaleekin, bariante bat edo beste eginda, ez ditugu lagako Arbarain gainera iritsi arte.

PictographInformation point Altitude 3,122 ft
Photo ofZUTIKO SEINALEA Photo ofZUTIKO SEINALEA

ZUTIKO SEINALEA

Arbarain aldera hartu behar dugu, PR-a jarraituz.

PictographIntersection Altitude 3,060 ft
Photo ofAGINARAN (BIDEGURUTZEA. ERNE¡)

AGINARAN (BIDEGURUTZEA. ERNE¡)

Urdalurko PR-a hartu behar dugu, zuzen zuzen eramango gaituena Arbarain gainera.

PictographSummit Altitude 3,612 ft
Photo ofILLARRAGORRI-ARBARAIN (HIRUMUGARRIETA) Photo ofILLARRAGORRI-ARBARAIN (HIRUMUGARRIETA) Photo ofILLARRAGORRI-ARBARAIN (HIRUMUGARRIETA)

ILLARRAGORRI-ARBARAIN (HIRUMUGARRIETA)

Illarragorri edo Irumuga mendia Altzania mendilerroan dagoen mendi arabarra da. Bertan bat egiten dute Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdeek. Arbarain ere deitua, Aguraingo Kuadrillako Asparrena, Goierriko Zegama eta Sakanako Ziordia bereizten ditu. Hemen norabidea aldatuko dugu. Pr-aren seinaleak lagako ditugu eta goitik behera hasiko gara, La Leze aldera.

PictographWaypoint Altitude 3,528 ft
Photo ofZUTIKO SEINALEA (ERNE!)

ZUTIKO SEINALEA (ERNE!)

Goitik behera hartuko dugu pista, La Leze aldera, baina tartean Olano gainak ere igoko ditugu.

PictographWaypoint Altitude 3,202 ft
Photo ofALKARZADATA Photo ofALKARZADATA

ALKARZADATA

Zelai ederretik zeharka ari gara Olano gainetara hurbiltzen.

PictographSummit Altitude 3,304 ft
Photo ofOLANOKO AITZ-TXIKIA (1036) Photo ofOLANOKO AITZ-TXIKIA (1036)

OLANOKO AITZ-TXIKIA (1036)

Zeharka berriro, Olanoko haitzaundira joango gara. Erne bidean topatuko diren harripilak. Gora eramango gaituzte.

PictographSummit Altitude 3,398 ft
Photo ofOLANOKO HAITZANDI (1183) Photo ofOLANOKO HAITZANDI (1183)

OLANOKO HAITZANDI (1183)

Gain hau hartuta, goitik behera hasiko gara, harripilak jarraituz, baina kontuz, ibilbide ezberdinenak ere badaudelako, ustez.

PictographPanorama Altitude 3,137 ft
Photo ofLA LEZE SOKOGUNEA

LA LEZE SOKOGUNEA

Tontor honetatik antzematen da La lezeko sokogunearen sarrera, basoz inguraturik, eta Artzanegi erreka harkaitzetatik bidea topatu nahian. Hemendik aurrera erne ibiliko gara; izan ere bide ezberdinetako harripilak nonnahi topatuko ditugu, eta orientatzeko track-a ondo etorriko zaigu.

PictographIntersection Altitude 2,869 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (ERNE!)

BIDEGURUTZEA (ERNE!)

Esan bezala, bide anitz agertuko dira han eta hemen, beraz lasai hartu. Behera goaz eta bidea ez da onenetakoa, harkaitza da eta harri koxkor labankor ugari.

PictographWaypoint Altitude 2,155 ft
Photo ofBIDEA (UR TUTUA) Photo ofBIDEA (UR TUTUA) Photo ofBIDEA (UR TUTUA)

BIDEA (UR TUTUA)

Kontuz ibiliko gara jaisten, bidea ez da erosoa. Hala ere bidean kate batzuk topatuko ditugu bidea errazteko.

PictographCave Altitude 1,987 ft
Photo ofFAILA (GOTORLEKU) Photo ofFAILA (GOTORLEKU)

FAILA (GOTORLEKU)

Larrondo deritzan harkaitzaren haustura honek badirudi faila bat adierazten duela. Abereen gotorlekua ere bada!!! Dagoeneko behean gaude, baina ezin hemendik alde egin 1) La Leze edo Leze zuloa ikusi gabe eta 2) Gazta erosi gabe.

PictographInformation point Altitude 1,809 ft
Photo ofINFORMAZIOA Photo ofINFORMAZIOA

INFORMAZIOA

Hementxe La Leze (Lezea) buruz jakin beharrekoa. Gertu dugu bertatik datorren iturri ur ederra ere!!! Leze zulora goaz.

PictographCave Altitude 1,837 ft
Photo ofLEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE) Photo ofLEZEA (LA LEZE)

LEZEA (LA LEZE)

Lezea (La Leze gazteleraz) Arabako Egino herrian (Asparrena) dagoen haitzuloa edo leizea da, Ilarduiatik gertu. Haitzuloa ezohikoa da, sarrera eta irteera duela, Altzaniako mendilerroa iparretik hegora guztiz zeharkatzen baitu. Olano (1.082 m) eta Albeiz (1.012 m) mendiak kobazuloaren goiko aldean daude. Haitzuloan barrena, Artzanegi erreka jarraituz, mendilerroa aldez alde zeharkatzea kirol abenturako jarduera gisa inguru hartan eskaintzen den aukeretako bat da; eskaladako materiala behar da horretarako. Kobazuloaren inguruetan, eskalada eskola dago (Wikipedia). Behin ingurua ikusita, aparkalekura itzuliko gara.

Comments  (1)

  • ealtzu Sep 27, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    Muy bonita ruta😊

You can or this trail