Activity

I4. Darieta erreka

Download

Trail photos

Photo ofI4. Darieta erreka Photo ofI4. Darieta erreka Photo ofI4. Darieta erreka

Author

Trail stats

Distance
3.16 mi
Elevation gain
282 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
282 ft
Max elevation
231 ft
TrailRank 
29
Min elevation
-3 ft
Trail type
Loop
Moving time
57 minutes
Time
one hour 6 minutes
Coordinates
852
Uploaded
January 11, 2022
Recorded
January 2022
Be the first to clap
Share

near Gabierrota, País Vasco (España)

Viewed 19 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofI4. Darieta erreka Photo ofI4. Darieta erreka Photo ofI4. Darieta erreka

Itinerary description

Darieta (Daita) erreka txiki txiki bat da. Darietazar baserri inguruan sortu eta Papresa papeleraren azpian izkutatzen zaigu.

Gabiria erreka berriz, gaur egun esan dezakegu ez dela existitzen. Bere garaian, Gabiria baserria, Gabiriako etxeberria, Agerre zaharra eta ur deposituek inguratzen zuten, baina azpiegiturak direla eta betelanek erabat aldatu zuten ingurua.

Ibilbidearen hasiera Errenteriako Gabierrota auzoan hasiko dugu. Papelera aldera joateko, errepidea jarraitu beharrean, Oiartzun ibaiaren aldameneko paseoan zehar joango gera. Papelera iritsitakoan, zubiaren parean, barrura sartuko gera eta enpresaren barrutik pasatzen den errepidea hartuko dugu. Berehala errepidea utzi eta pistan jarraituko dugu, Daita errekaren aldamenetik. Ezkerrerantz hartu eta Darietazar baserrira iritsiko gara.

Aurrera jarraitu eta bidegurutzean eskuitara hartuko dugu. Hurrengo bidegurutzean, eta ibilbidea zerbait luzatzearren eskuitara hartu eta Gabiria baserrira inguratuko gara; bidean, Daita errekaren bailaratxoa ikusiko dugu. Berriro itzuliko gara goiko errepidera, bide paraleloa jarraituz. Miura baserriaren parean, eskuitara hartu eta Agerre Zaharra baserriko bidegurutzera iritsiko gera. Aurrera jarraituz, subestazioa ezkerretan utzita, Salbatore izeneko etxe aurretik pasa eta pista jarraituz, Lintzirin aldean aterako gera. Salbatore izenak gogorazten digu garai batean inguru horretan ermita bat zegoela, Oiartzungo lurretan.

Errepidea jarraituz berehala iritsiko gara abiapuntura.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 197 ft

Gabierrota

PictographIntersection Altitude 13 ft

Eskuitara

PictographWaypoint Altitude 54 ft
Photo ofDarieta erreka

Darieta erreka

PictographIntersection Altitude 66 ft

Ezkerreta

PictographWaypoint Altitude 224 ft
Photo ofDarietazar baserria

Darietazar baserria

PictographIntersection Altitude 226 ft

Eskuitara

PictographIntersection Altitude 216 ft

Eskuitara

PictographWaypoint Altitude 162 ft
Photo ofDarieta bailaratxoa

Darieta bailaratxoa

PictographIntersection Altitude 150 ft

Gabiria baserria. Ezkerretara

PictographIntersection Altitude 211 ft

Miura baserria. Eskuitara

PictographIntersection Altitude 208 ft

Agerre zaharra baserria. Zuzen joan

PictographWaypoint Altitude 211 ft
Photo ofErreka zegoen bailaratxoa

Erreka zegoen bailaratxoa

PictographIntersection Altitude 19 ft

Eskuitara

Comments

    You can or this trail