Activity

Lezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea )

Download

Trail photos

Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea ) Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea ) Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea )

Author

Trail stats

Distance
9.15 mi
Elevation gain
2,382 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,382 ft
Max elevation
1,768 ft
TrailRank 
56
Min elevation
-51 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 57 minutes
Time
4 hours 51 minutes
Coordinates
2612
Uploaded
January 20, 2023
Recorded
January 2023
Share

near Lezo, País Vasco (España)

Viewed 405 times, downloaded 40 times

Trail photos

Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea ) Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea ) Photo ofLezo - Jaizkibel - Lezo ( mendi lasterketaren ibilbidea )

Itinerary description

Lezo Jaizkibel mendi lasterketaren tracka hartu eta jarrairu dugu ia-ia bere osotasunean. Tontorrak igotzeko bakarrik atera gara zertxobait lasterketaren bidetik.

Baso politetatik barrena egiten da igoeraren zatirik handiena.

Mukitar eta Zauska mendiak igo bezain lais bideak pittin bat beherako joera hartzen du Jaizkibeleko antenen parean jartzen garen bitartean.

Parera iritsitakoan aldapa benetan pikoa igo beharra dago. Ez da xamurra izan behar lasterketaren erritmoak eta nekeak kontutan izanda aldapa hau igotzea.

Jaizkibeleko tontorretik lezora bide guztia beheraka da, tartetxo gutxi batzuk kenduta.

Buelta ederra gaurkoa, bai halajaina.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 211 ft
Photo ofLezo

Lezo

https://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/gure-herriak/lezo.html Lezo, begirada batean Lezoko Hirigune Historikoak arte handia du. Plaza karratuaren ondoan dauden elementuei erreparatuz, balio arkitektoniko eta artistiko handiko gauzak aurkituko ditugu. Ezin daiteke alde batera utzi Gurutze Sainduaren irudi gotikoari egin behar zaion bisita. Kristo Sainduaren basilikan dago. Basilika eraikin erlijiosoa da. Hasieran ermita txikia besterik ez zen, baina XVI. mendearen amaieran ustezko mirariarengatik irudiarekiko debozioa Euskadin zehar hedatuz joan zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian oraingo basilika errenazentista eraikitzen hasi zen. Irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat. San Juan Batailatzailearen Parrokia ere bisita daiteke. Parrokiaren idatzizko lehenengo aipamena 1399. urtekoa da. Hirigune Historikoaren bestelako alderdi nabarmenak honako hauek lirateke: XVI. mendeko eraikinak, armarridun etxeak eta XVII. mendeko Udaletxea, besteak beste. Hirigune zaharrak kontraste argia ageri du Jaizkibel mendiaren ondoan. Natura aprobetxatuz, ibilbide ugari egin daiteke. Hala, bi koloretako paisaiaz gozatu ahal izango dugu: batetik, mendien berdea, eta bestetik, Kantauri itsasoaren urdina. Egin daitekeen ibilbideetariko bat Lezon hasiko litzateke eta Jaizkibel mendia zeharkatuz, Hondarribiaraino iritsiko litzateke. Gainera, Lezok balio handiko baserri ugari du, hala nola Olatzar, Borda, Minkura, Bordatxo, Darieta-zar "Daita", Miura, Iribarren, Gaintza, Apaiziartza, Itzua bekoa, San Juan Iturria, Itxue, Galardi, Arpire-enea, Maisu Cristobal-enea, Susana-enea, Sagu-enea, Jamot-enea, Mandasayania, Pikandia-enea, Paskual-enea, Kuartela, Mariya-enea, Txerrimuno, Zabala-etxea, Andreone.

PictographWaypoint Altitude 226 ft
Photo ofEraikina

Eraikina

Ez dut honen inguruko inongo informaziorik aurkitu.

PictographWaypoint Altitude 866 ft
Photo ofBidegunea Photo ofBidegunea

Bidegunea

Baso polit batean zehar egingo dugu igoera.

PictographSummit Altitude 1,036 ft
Photo ofMukitar Photo ofMukitar Photo ofMukitar

Mukitar

317 m.-ko altuera du. https://www.euskadi.eus/poblado-protohistorico-de-mukitar/lezo/camino-de-santiago/web01-a2donjak/es/ Aztarna arkeologikoak Historiaurrean, Jaizkibel mendiaren ingurua giza taldeek populatu zuten, eta bertan utzi zuten arrastoa. Alde batetik, Paleolitoko zenbait material aurkitu dira mendilerroko hainbat puntutan. Bestalde, Kalkolitikoaren (duela 6.000 urte) eta Burdin Aroaren (K. a. C), hau da, gizakiak inguru horretan duen presentzia luzearen erakusgarri. Zehazki, Mukitar izenarekin ezagutzen den tokian, bi garai desberdinetako aztarnak aurkitu dira. Paleolitoko silexezko pieza ugari aurkitu dira, eta, bestetik, Euskal Herria erromatar estatuan sartu aurreko azken mendeetako kokaleku baten hondakinak. Gaur egun larreak dituen lautada bat da, oinplano angeluzuzenekoa (160mx60m), mugatuta dagoena eta, era berean, alde luzeetan bi harkaitz-azaleratzek modu naturalean babesten dutena. Itxitura txikiak egiteko harrizko eta ur-jauziko bloke handiak metatu dira, altuera txikiko hormak eratzen dituztenak (gaur egun ez dira 50 cm baino gehiago nabarmentzen). Aztarnategiaren kokapenak Pasaiako badiaren, Aiako Harriaren, Igeldoren eta barnealdeko mendien gaineko panoramika handi eta estrategikoa eskaintzen du. Esparruaren barruan, zenbait harpe harritsu nabarmentzen dira, aztarnategia iparraldetik ixten duen azaleratzean jartzen direnak eta hegoalderantz irekitzen direnak; horrela, itsasotik datozen haizeetatik babestuta geratzen dira. Egindako indusketetan aurkitutako aztarnek erakusten digutenez, Burdin Aroan leku horretan finkatu zirenek aterpe natural horiek baliatu zituzten beren etxeak eta gelak jartzeko. Erromatarren aurreko kokaleku txiki bat Mukitarreko herrixka protohistoriko txikia harribitxi txiki bat da Euskal Herrian, itsasotik gertuen dagoen Burdin Aroko kokaleku harresitua baita. Gertutasun horrek azaltzen du, beharbada, garai hartako buztinezko ontzien aztarnak agertu izana, baina baita beste batzuk ere, lurraldea Erromatar Inperioan integratu ondoren Euskal Herrian zabaltzen hasiko direnen antzekoak. Litekeena da II. eta I. mendeen inguruan bizitzea. C, Gipuzkoako kostaldea jada erromanizazio-prozesuan zeuden Europako eskualdeekin harremanetan hasiko den une historikoa. Aztarnategi hori aurkitzeak adierazten du Kantauriko kostaldearen zati hori sartu aurretik merkataritza-trukeak egin zirela. Bestalde, Mukitarreko biztanleek mendilerroaren ekialdeko harrespiletan (Jaizkibel IV eta V, Hondarribia) erraustutako hildakoen gorpuzkiak lurperatu zituztela ziurtatzerik ez dagoen arren, sinesgarria da herrixkaren eta hileta-monumentu horien artean loturaren bat dagoela.

PictographSummit Altitude 1,069 ft
Photo ofZaskuna Photo ofZaskuna Photo ofZaskuna

Zaskuna

332 m.-ko altuera du.

PictographIntersection Altitude 802 ft
Photo ofEzkerretara gora

Ezkerretara gora

Erne puntu honetan, konturatu gabe aurrera jrraitzea erraza baita.

PictographIntersection Altitude 813 ft
Photo ofEzkerretata aldapan gora Photo ofEzkerretata aldapan gora Photo ofEzkerretata aldapan gora

Ezkerretata aldapan gora

Bihurgunean ezkerretara bidezidorra hartuko dugu, tontorreraino esfortzu pixka batekin eramango gaituena.

PictographSummit Altitude 1,505 ft
Photo ofJaizkibelerako aldapa Photo ofJaizkibelerako aldapa Photo ofJaizkibelerako aldapa

Jaizkibelerako aldapa

Aldapa benetan pikoa eta batere motza ez dena. Patxadaz hartu eta pixkanaka gora ondo iristen da. Puntu pare batetan trepada motx bat egin beharra dago. Erreparo pixka batekin ez dute arriskurik.

PictographSummit Altitude 1,762 ft
Photo ofJaizkibel - gailurra Photo ofJaizkibel - gailurra Photo ofJaizkibel - gailurra

Jaizkibel - gailurra

543 m.-ko altuera du. Ikuspegi bikaina Txingudiko badia aldera. Zoragarria.

PictographWaypoint Altitude 1,403 ft
Photo ofDorrea ( Xangaxi ) Photo ofDorrea ( Xangaxi ) Photo ofDorrea ( Xangaxi )

Dorrea ( Xangaxi )

https://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/gure-herriak/lezo/jaizkibel-mendiko-dorreak.html Jaizkibel mendiko dorreak Jaizkibel mendiko dorreak dira XIX. mendean zehar inguru hartan bizi izan zen gerra jarduera-ren erakusgarri nagusiak. Sei dorre eraiki ziren Jaizkibel mendikatearen gailurreko lerro guztian zehar, eta horietatik bosten aztarnak ikus daitezke gaur egun. Dorre horietako hiru Lezoko uda-lerrian daude eta Monumentu Multzo gisa katalogatuta daude. Haietatik hegoaldera begiratuta Irun-Pasaia korridore guztia ikusten da, eta iparraldera begiratuta, berriz, Jaizkibel mendiaren hegalak, itsasalderako jaitsieran. Azken Karlistaldian (1872-1876) eraikiak izan ziren, izan ere, tropa karlisten ekintza militarrek Irun mehatxatu bezain laster, bere Udalak hainbat defentsa lan eraikitzea eskatu zion Gober-nuari. 1873ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez, Irungo defentsa-lanak egiteko baimena eman zen, betiere, ingeniari militarren kidegoaren jarraibideen arabera egin behar baziren. Dorre guztien oina hexagonalada,aldeko 3,3 eta 3, 5 m arteko neurrikoa, Guadalupetik hurbile-nekoa izan ezik, zeinak baitu oin laukia. Bi solairu eta terraza bateko garaiera zuten guztiek. Gaur egun hare harrizko horma perimetralak bakarrik gordetzen dira, eta barne aldea erabat hutsik dute. Beheko soilairuan zirrikitu angelu zuzen batzuk zituzten, dorrearen barnealdea aireztatzeko eta behaketarako baliatzen zirenak. Kanpoaldean oinarri bat zuten, dorrea bera baino zabalxeagoa, eta zorutiko garaiera zoruaren gorabeheren araberakoa zuena. Dorrerako sarbidea ez zegoen behe solairuan, lehenengoan baizik, eta hala behar izanez gero ken edo ezkuta zitekeen eskailera batetik igotzen zen bertara, sarbidea zailagoa izan zedin. Solairu horretan, bestalde, bizpahiru zirrikitu zeuden alde ba-koitzean. Terraza fatxadaren aldean apur bat aurreratua da, hiru hegal edo irtenunez eutsia poligonoaren alde bakoitzean eta beste batez erpin banatan. Hegal horietako bakoitzak zulo zirkular antzeko bana du, euri urak bertatik husteko.

PictographWaypoint Altitude 1,107 ft
Photo ofBigarren dorrea Photo ofBigarren dorrea Photo ofBigarren dorrea

Bigarren dorrea

PictographWaypoint Altitude 913 ft
Photo ofLehenengo dorrea Photo ofLehenengo dorrea

Lehenengo dorrea

PictographSummit Altitude 863 ft
Photo ofMenditxiki Photo ofMenditxiki Photo ofMenditxiki

Menditxiki

274-ko altuera

PictographIntersection Altitude 534 ft
Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara

Eskubitara

Estela albotik pasako gara eta 2 metrotara eskubitara hartuko dugu bidezidorretik, pista ezkerretara utzita. Erne ibili behar gara ze, pixka bat beherago, eskubitara hartu behar dugu nabarmenegia ez dagoen bidezidorra hartuta.

Comments

    You can or this trail