I5.1. Lambarren erreka: Jaizkibel, Arluze, Pelukotorria, Trapada
near Fanderia, País Vasco (España)
Viewed 21 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidearen hasiera Errenteriako Lartzabal auzoan egingo dugu; errepide bazterrean ikus dezakegu nola elkartzen den Lanbarren erreka Oiartzun ibaiarekin. Lintzirin aldera hartuko dugu. Errotonda pasa ondoren, antzemango diogu errekak gure eskuinean jarraitzen duela. Kamioi aparkalekura iritsita, ezkerretara hartuko dugu. Segituan Ingleseko erreka txikia dago eta bertan lurperatzen da. Gorago, errepidea hau utzi eta gainetik doana hartuko dugu. Puntu honetan Lintzirin erreka nondik datorren ikusten da eta bertan nola desagertzen den.
Goiko pista zabalera atera eta eskuinera hartuko dugu GI-3632 errepidera iritsi arte. Hemen, bi aukera leudeke, bata errepidean eskuinera hartu eta Sagasti industrialdera iristean, bertara sartu eta eskuinera utziz, gorantz doan pista hartu harrobi izandakoara iritsi arte; bainan errepideak bazterbiderik ez du eta arriskutsua da. Bigarren aukera, hemendik doa track-a, errepidea gurutzatu eta Urruleku baserria eskuinera utziez, bidea jarraitu, beti eskuinera eginez Harrobira heldu arte. Hau Zubitxo errekaren isuria da baina seguruagoa da.
Hemen gorantz hartuko dugu pista eta berehala topo egingo dugu lehen errekarekin: Makarraztegi izango den adarra. Ondoren Amezti errekako bi adar, Batxillerbordako beste bi adar, Juanmartindegi eta Harriandi. Elortegi jatetxean, gorantz doan pista hartuko dugu eta 3. Dorrera iritsi arte aldaparik ez dugu falta izango.
Behin Dorrera iritsita, GR-121 jarraituko dugu, baina berehala hau utzi eta mendiaren bizkarretik joaten ahaleginduko gara. Antenak gure ezkerretara utziz iritsiko gara punturik garaienera: Jaizkibel edo Ailerru mendia (545m). Bertan daude ere San Henrike gotorlekuaren aztarnak.
Gure isurialdeari jarraitzeko, atzera metro batzuek egin behar ditugu. Erdiko antenaraino itzuli eta han bidezidor bat aurkitu behar da, beherantz, Suebakian dagoena. Bidexka oso zanpatua dago eta hau jarraitzeko ez dago arazorik. Pista zabalera iritsitakoan eskuinera hartu eta berehala ezkerrera hartu ondoren, alarguntza etxera aterako gara.
Hemendik behera Gaintxurizketako errotondara bidea jarraitu. Orain metro desatseginak egin behar dira, errotondan errepideak gurutzatu eta Erain ikastetxera doan errepidea hartu. Ikastetxea ezkerretara utzi eta Usategieta baserria eta ondoren jatetxera iritsiko gara. Usategietako gaina, muino txiki bat da baina jatetxearen lur partikularrean dago. Inguru honetan antzematen da Azur errekaren adar bat nola sortzen.
AP1, gaineko zubitik gurutzatu eta berehala hormigoizko pista utzi eta eskuitara hartuko dugu. Pista benetan oso lokaztuta dago. Harkaitz lepora aterako gara; hemen Goi-Tentsioko dorrea dago. Ezkerretara, Arkaleko lehen tontorrera igo gaitezke: Mugakoharria (265m).
Berriz lepora itzuli eta hego aldera eginez, lehen Arluze (230m) eta ondoren Pelukotorria (229m) igoko ditugu, sasia nagusi den lekuan. Ibilbidea jarraitzeko, onena berriro lepora itzultzea da eta pistan zehar Miakazarra baserrira ateratzea; bidean ikus ditzakegu Azur erreka elikatzen duten beste adar zenbait. GI-3632 errepidea gurutzatu eta aurrean dugun trapada media dugu hurrengo helburu. Pistak hartzen joan beti eskuinera eta gora; Tiro zelaiko hesira iristean, hau jarraituz gailurrera iritsi: Trapada (181m). Hego aldera jaitsi, bidexkak jarraituz eta pistara ateratzean mendebaldera hartu. Berehala hormigoizko pistan gara, Aritzabalo etxe inguruan. Gurutzatu eta bidea jarraituz Arragua auzo osoa zeharkatu ondoren, anbulatorio aldamenean bukatuko dugu, berriro Lanbarren errekarekin topo eginez, justu errotonda azpian gorde aurretik.

Waypoints
Waypoint
349 ft
Ameztiko erreka 1
Waypoint
1,765 ft
Antenak
Waypoint
513 ft
Arriandiko erreka
Waypoint
504 ft
Azur erreka
Waypoint
0 ft
Batxilerbordako erreka 1
Waypoint
515 ft
Batxilerbordako erreka 2
Waypoint
1,760 ft
Behera
Waypoint
1,192 ft
Behera1
Waypoint
535 ft
Azur erreka adarra
Intersection
421 ft
Eskuinera6
Intersection
377 ft
Eskuinera10
Intersection
113 ft
Eskuinera1
Intersection
146 ft
Eskuinera2
Intersection
308 ft
Eskuinera3
Intersection
911 ft
Eskuinera4
Intersection
712 ft
Eskuinera5
Intersection
531 ft
Eskuinera7
Intersection
428 ft
Eskuinera8
Intersection
443 ft
Eskuinera9
Intersection
200 ft
Ezkerrera1
Intersection
32 ft
Ezkerrera2
Intersection
197 ft
Ezkerrera3
Intersection
516 ft
Ezkerrera4
Intersection
1,034 ft
Ezkerrera5
Intersection
725 ft
Ezkerrera6
Intersection
276 ft
Ezkerrera7
Intersection
170 ft
GI3632 gurutzatu
Intersection
1,468 ft
GR121 utzi
Waypoint
485 ft
Juanmartindegiko erreka
Waypoint
0 ft
Ameztiko erreka2
Waypoint
67 ft
Lintzirin erreka. Goiko errepidea hartu
Waypoint
399 ft
Makarraztegiko Erreka
Waypoint
451 ft
Miakazar. Bidea gurutzatu
Waypoint
850 ft
Pista eskuinera
Intersection
759 ft
Harkaitz lepo. Zuzen
Intersection
989 ft
Zuzen behera
You can add a comment or review this trail
Comments