LIZARRAGA AUZOA
near Ondarre, País Vasco (España)
Viewed 80 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
HERRIKO PLAZA
Bera guztia da ikusgai. Gipuzkoak duen plazarik politenetarikoa, bertan euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigu. Udaletxea, Bizkalatza eta EGoenaga etxeak dira horren erakusle. Errukizko Amaren parrokiak ere mereziko luke beste aipamen bat. XVI. mendean jasotzen hasitakoa, ez du egungo itxurarik izango XIX. mendera arte. Oso sinplea da, apaingarririk gabea, sarreran azaltzen den barroko erako ate-aurrea izan ezik. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII.m.) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa. Herriko plazatik Lizarraga auzora Kalebarrenetik joango gara, eta asfaltatutako errepidea hartuz, Udala baserritik pasatuko gara.
UGARTETORRE-TXANBOLINBERRI
UGARTETORRE. Baserri honen lehen aipamena 1391. urtekoa da. Baina, XVII. mendekoa den jauregi honek, ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita. TXANBOLINBERRI. Esan dezagun, erreka inguruan kokatzen zela Ugarte-errota, ondoren Txanbolin baserria bezala ere ezagutua. Gaur, ostera, antzinako Txanbolin-errota desagertuta, goian ikus daiteke etxe berria.
LARREBARREN ERROTA-ARANBURU BASERRIA
-LARREBARREN. Aspalditik geldik dagoen errota honetatik argindarra sortzen zen 20ren bat baserriri 1941etik 1958ra. -ARANBURU. Alde batera, ostera, Aranburu baserria ere ikus daiteke, 1910ean zaharberritua, harlanduzko bi arkurekin.1391ekoa da baserri honen lehen aipamena.
LASKURAIN ITURRIA ETA ERROTA
-LASKURAIN IITURRIA. Oso estimatua izan da betidanik, eta gaur ere ur ederra dario, eta "agua cristalina verde" esaten zioten maristek hemengo urari. Eta 400 bat laguni edaten ematen zien iturriak". -LASKURAIN ERROTA. Lehen aipamena 1586koa da. Bi errotape dituen errota bat da, sorgin-zulo bezala ezagutzen den erreka zokoan kokatuta dagoena. Dagoeneko hondatuta dagoen errota bat da, nahiz eta bertan egon garai bateko errotarriak. Gora jaraituko dugu, trenbideko tunela zeharkatuz, San Martzial aldera.
LASKURAIN BASERRIAK (HANDI ETA TXIKIA)
Gure bidetik ezker aldean geratzen bada ere, posible da sartu-irten bat egitea: -LASKURAINANDI. Eraldatuta ikusten badugu ere Laskurainandia, oraindik-orain XVI. mendeko zutabeen jabe den baserria da.Antzuolako baserri zaharrenetakoa da, bere lehen aipamena 1307koa baita. Inguruan, erreka zokoan, hil omen zuten 1867an Gipuzkoako azken hartza. -LASKURAINTXIKI. Bidetik aparte geratzen da, XVII. mendean eraikita badago ere, zaharragoa izan daiteke. Hemendik San Martzial aldera jarraituko dugu asfaltatutako errepidetik .
ITURRIETA
Lizarragako errekaren ertzen dago Iturrieta, Akiñabei baserri azpian. Bertan bi iturri daude: bata, Bareñok bere garaian erositakoa, izan ere helburua baitzen botilatan etxerako ura saltzeko bezala erabiltzea, eta, bestea, berriz, Laskuraintxikikoa den iturria. Garai batean hemendik zetorren Antzuolako etxebizitzetara ura ere, eta orain Aitzaga baserri parean dagoen ur-biltegira iristen zen ura. Labur bilduta, auzo hau oso urtsua da.
AKINIBAI BASERRIA ETA ERROTA
-AKINIBAI. Baserri honen lehen aipamena 1629koa da. -ERROTA. Errota izatez gain, baserri ugarietara (Azkarate, Elutze, Jauregi,...) ematen zuen argindarra.
SAN MARTZIAL ERMITA-ITURBEANDIA ETA TXIKIA
-SAN MARTZIAL. XIX. mendera arte bertako zaindaria Santa Katalina izan bazen ere, ondoren San Martzial izango da. Ateondoa bada interesgarriena (XVI. mendeko ate eta leihoz hornituta) ikusgarri da ere barruko Barruan ere Santiagori eskainitako irudiak daude, batik bat "Pikunitxako eskolaua" deitzen zaiona. Honez gain, bertako jaietan ateratzen den kofradeen pitzarra ere interesgarria da, nahiz eta berau maiordomoaren etxean gorde. Urtero ateratzen da San Martzial egunean, eta gazta eta ardoa bedeinkatu. gangaren lanketa, besteak beste basurde-buruez apandurik dagoelako. -ITURBEANDIA. Antzuolako baserri zaharrenetakoa (lehen aipamena 1307koa da), XVIII. mendeko baserri armarridun eta arkoduna honek, aurre aldeaz gain interesgarria ere du ipar aldeko horma landua, XVI. mendekotzat jotzen dena. -ITURBETXIKIA. Goian, berriz, eraberritutako Iturbe-Txiki ere ikus daiteke (XIX. mendekoa).
ARANGUREN BASERRIA
1391ekoa da bere lehen aipamena. Etxe azpian XVI. mendekotzat jo daitezkeen etxearen horma eta ate zorrotza ikus daitezke. Hemendik, goiko pistara salto egingo dugu, Lamariano baserrietara.
LAMARIANOKO ITURRIA
Lizarraga auzoa ei da iturburuen artean ugariena, eta ur eman handikoa. Horren lekuko ere bada Lamarianoko iturria, ur guztian, agorraldi handienean ere, ura ematen duena. Bertatik ere hasten da Uzarragaraino doan elizbidea, oinez ere egin daitekeena. Guk, baina, behera joko dugu, Lamarianogañekora.
LAMARIANOAK: GAÑEKOA ETA AZPIKOA
XVI. eta XVII. mendekoak, azpiko baserriak barruan duen teilatu egitura oso bitxia da.
LIZARRITURRI BASERRIA
XV. mendekotzat jo daiteke. Ingurua ikusi eta gero, baserri honen izena nondik nora datorren konturatuko gara. Garai bateko armarriaren kopia egun Donostian dago, Lizarriturri izeneko etxean, Frantzia hiribidean.
GOENAGA BASERRIA
Antzuolako baserri zaharrenetakoa, 1307an aipatzen da. Upaitegiko saeterak ditu aipagai.
GOITIA
Baserri zaharra, 1391eko aipamenarekin. Hemendik asfaltatutako errepidea jarraituko dugu, Zumaeta baserriak eta San Martzial inguruko paisaiak begiratuz.
JAUREGI (BIDEGURUTZEA)
XV. mendekoa da lehen aipamena. Hemen hasten da Iraetara eramango gaituen bidea.
IRAETA: ITURRIA ETA BASERRIA.
1391ekoa da bere lehen aipamena. XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren baserri eraikuntzetan arkitekto tituludunak parte hartzen, eta baserri hau bergararra zen Alejo de Mirandak diseinatu omen zuen.Esan, bertakoa zela ere Antzuolako parrokiaren erretaula berrirako dirua eman zuen Francisco de Iraeta e Ibarra, Mexikon gizon ospetsua izatera iritsi zena.
AZKARATE
Historia handiko baserria ere dugu, eta lekuko baserri ostean aurkitzen den XVI. mendeko arkodun atea. Bere lehen aipamena, baina, 1489koa da. Etxe aurrean armarri berria du jarrita. Bitxia era bada bertan bizi izatea oraindik ere Azkaratetarrak.Bertatik hasten da ere Uzarragara doan antzinako elizbidea, San Martzialetik datorrena.
UZARRAGA
Antzuolako lehen parrokia izandakoa, gaur egun egoera tamalgarrian dago, izan ere azpiko lur mugimenduen erruz jausteko zorian aurkitzen da.Une honetan Errukizko Amaren parrokian daude bertako erretaula eta gainontzeko elementu artistikoak, besteak beste Jeronimo de Larreak XVII. mendean egindako erretaula eta Urrutiko marfilezko gurutzea, berau ere XVII. mendekoa, Filipinetan egindakoa, eta Mexikotik Urrutiko seme batek bidalitakoa.
LAUSAGARRETA
1391ekoa da bere lehen aipamena. Bere inguruan bi karobi ikus daitezke. Bat, baserri azpian dagoena eta, bestea, Elutsa baserria zegoen inguruan, Uzarragako bide zaharra jarraituz. Lausagarreta baserriko etxe azpian aurkitzen da lehendabiziko karobia, hau da, karea egiteko labea.Elutsan dagoenarekin bat egiteko, Lausagarretatik Uzarragara zihoan bide zaharra jarraitu beharra dago zelaitik gora, izan ere gaur egoera tamalgarrian dago bidea.Biak egoera fisiko txarrean badaude ere, ondo ikus daitezke karobiaren zati desberdinak (ataka, gangak).
TRENBIDEA
1889an inauguratu bazen ere, Zumarragan, 1971eko otsailaren 28an, eguerdiko 11:37etan, azken bidaiari ekin zion "Vascongados" trenak. 1893ko uztailaren 14ean, Antzuolan, Uzarragako geltokian izandako istripua ere ospetsua izan zen, heriotz eta guzti.
ARIZMENDI
Antzinakoa da bere lehen aipamena, 1307koa. 1391ean ere jendea bizi zen bertan. Egun hutsik dago. Herrigunea gertu dago.
SAN JOSEPE KALEA
Uzarragako bidegurutzetik San Josepe aldera joko dugu, eta hemendik herriko plazara.
You can add a comment or review this trail
Comments