Lizarreta eta Arbil Itziarretik zirkularra
near Itziar, País Vasco (España)
Viewed 281 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
Artutzungo lepoa
Bertan borda bat eta putzu bat daude eskuinetara eta metro gutxi batzuk aurrerago dagoen bidegurutzean egurrezko bideseinale bertikal bat. Lizarretara joateko ezkerretara jo behar da (geroago Arbilera joateko zuzen jo behar da Debaruntz). Puntu honetatik aurrera bidea estutu egiten da eta aldapa zertxobait handitzen da. Pinu eta Eukaliptoen artetik lehenengo eta ondoren pagoen artetik segituan iritsiko gara Lizarretako gainera.
Lizarretako gailurra
Gailurra ez da bereziki polita zuhaitz ugarik nolabait narrastu egiten baitute, hala ere bertatik ikuspegi ederra dago (Gaintxipixa, Garailutz, Sosote, , Andutz eta saltsamendi, Oiz, Anboto, Hirukurutzeta,Karakate…ikus daitezke). Arbilera abiatzeko berriro Artutzuneko lepora jeitsi behar da igo garen bide beretik eta behin lepora iritsitakoan bertan Debarako noranzkoa hartu behar da. Puntu honetatik aurrea apenas aldaparik gabe hainbat pinudi gurutzatu behar dira eta hauetan dauden hainbat ateza zeharkatu behar dira.
Pinutegitik irteera eta zelai zabalak.
Azken pinutegitik irtetean zelai zabal eta ederrak daude aurrez aurre eta Arbileko gailurra. Hemen txarrantxaren albotik jarraitu behar da eta metro gutxiren bueltan beste ateza metaliko bat topatuko dugu. Hau baino metro gutxi gorago abereentzako borda bat hainbat pagoren babesean.
Ateza metalikoa eta abere borda
Zuzen zuzen bordaren ondotik pasa eta zelaian gora eginez segituan dago Arbileko gaina (gailurrean metalezko hegazkin bat du)
Arbil gailurra
Behin gailurrera igo ondoren aurretik pasa dugun bordaren alboko ateza metalikora jeitsi behar da. Eta puntu honetan lehengo bidetik itzuli beharrean azpian ikusten den Pagatza baserriruntz jeitsi behar da.
Bidegurutzea
Baserria pasa ondoren bidegurutze bat dago, honetan eskuinetara jo behar da.
Bidegurutzea
Porlanezko bidean beheruntz egin ondoren bidegurutze berri bat topatuko dugu,hemen bide nagusitik zuzen jarraitu behar da eskuinetara ateratzen den bideari kasurik egin Gabe Ondoren tartetxo batetan aldapa gora egin behar da eta gainaldera gerturatzean beste bidegurutze bat topatuko dugu.
Bidegurutzea
Honetan eskuineko bidetik jarraitu behar da eta segituan Itziarko poligonara iristiko gara.
You can add a comment or review this trail
Comments