LOIOLA-IZAZPI-ANTIGUA-ZUMARRAGA
near Salbe, País Vasco (España)
Viewed 130 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
PAGOTXETA LEPOA
Loiolatik Pagotxera igoeran egiten da. Hemen gaudela, Antigua, Izazpi aldera hartuko dugu, seinaleak jarraituz.
ARANTZETAKOGAINA
Hemen Izazpi aldera joko dugu. Beraz, dakartzagun seinaleak alde batera utziko ditugu.
IZAZPI (971)
Osteko hegaletik jaitsiko gara leporaino. Kontuz jaitsierarekin, batez ere buztita eta lokaztuta baldin badago bidea.
ANTIGUAKO ERMITA
Jorge Oteitzak "euskal ermiten katedrala" bezala izendatu zuen ermita hau. Eta egiari zor, ez zuen gezurrik esan. Hartu lasai, ikusgarria da eta!
EITZAKO PILOTA-LEKUA
Hementxe banatzen da Hiru Tenpluen ibilbidea, eta Legazpi aldera jotzen du. Gu geu, Zumarragara goaz, tren eta bus geltokira.
ITZIAR (JORGE OTEITZA)
Jorge Oteitzaren eskultura, poliedroz osatua; lau metro garai eta bost metro luze dituena. Sei tonako pisuaz, eta hiru milimetro lodiko xaflaz eginda dago. Eskulturak Oteizaren emaztearen izena du, Itziar Carreño baitzen, eta 1959ko proiektu baten arabera eraikia dago. Oteizak berak esan zuen bezala, eskulturaren alde eta hutsuneek sortarazten duten argi-itzalen jokoa da nabarmentzekoa, tontor eta sakonguneekin; Gipuzkoako paisaia adierazten digu, herri, haran eta ibaiekin. Monumentala den arren, arintasun eta lebitazio sentsazioa ere ematen du.
TREN-BUS GELTOKIA
Batetik bestera joateko zerbitzuak egon badaude. Ibilbide hau egiteko hemen aparkatu dugu kotxea eta Lurraldebus autobusa hartu dugu Loiolara joateko (Zumarragatik Loiolara, 50 minutu eta 2,75 euro). Oso zerbitzu bikaina iruditu zitzaigun gaur bezalako irteerak (zirkularrak ez direnak) egiteko. Trena ere hor dago...
You can add a comment or review this trail
Comments