Activity

Lunada zirkularra, 12 gailur

Download

Trail photos

Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur

Author

Trail stats

Distance
17.46 mi
Elevation gain
6,342 ft
Technical difficulty
Experts only
Elevation loss
6,342 ft
Max elevation
5,492 ft
TrailRank 
44
Min elevation
3,141 ft
Trail type
Loop
Time
7 hours 52 minutes
Coordinates
1351
Uploaded
September 7, 2022
Recorded
September 2022
Be the first to clap
Share

near Valcaba, Cantabria (España)

Viewed 60 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur Photo ofLunada zirkularra, 12 gailur

Itinerary description

KONTUZ!
Cubada Pequeñatik El Bernachorako jaitsieran (Curro lepotik) ez dago biderik. Hainbat track bilatu nituen (https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/castro-valnera-y-cubada-grande-36134010 https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/vuelta-al-bernacho-67719446 eta besteren bat), baina guztia otez eta bestelako zuhaixkaz estalita zegoen. Oso zaila zen aurrera egitea.

Inguru honetan abeltzaintza abandonatzen doan heinean larreak eta basoak zuhaixkaz betetzen doazen sentsazioa daukat. Horrela bada, urte pare baten bide hau ezinezkoa izango da.

Agian udaberrian, elurra erretiratu bezain laster, landaretza gutxiago egongo da eta erosoagoa izango da. Bestela, antzeko ibilbide bat aukeratzea hobe dela uste dut, https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/5-cimas-por-lunada-la-imunia-pena-lusa-pico-de-la-miel-castro-valnera-cubada-grande-82965572 adibidez. Gure bidearen abantaila da lepo gehienetan haranera jaitsi eta zirkularra laburtzeko aukera dagoela.

Mendira gero eta jende gehiago omen doa eta masifikazioak arazoak eragiten ditu, baina aldi berean lau leku famatuetatik kanpo dauden bide tradizionalak desagertzen ari dira. Naturak probetxua aterako balu, sikiera! Hori ere ez daukat batere argi...

Beno, abisua bota eta kexatu ostean, deskribapena:

Lunada inguratzen duten mendi nagusien zeharkaldia, 12 tontor igota

Picón del Frailera igotzen gailurraurre argi batetik pasatu ginen (maparen baten Alto de la Grajera izena dauka), 4-5 metroko gailentasunekoa. Horrekin 13 lirateke. Bideak beste hainbat tontor egiteko aukera ere eskaintzen du, argienak Peña Lusako bi gailur sekundarioak, Picón del Fraileko benetako gailurra, Brena, Torcaverosa, Alto de los Dojos eta Curro.

Zatirik handiena belardi edo bide eta bidexka argietatik doa. Zatiren bat haitz artetik da (Peña Lusan, batez ere) eta Curro lepo inguruan sasitzatik. Zailtasun maximoa jendea "ikaratzeko" jarri diot, han harrapatuta ez geratzeko. Ez dago zertan aditua izan hau egiteko.


Hasiera-ordua: 10:34 2022(e)ko ira. 6(a)
Amaiera-ordua: 18:27 2022(e)ko ira. 6(a)
Ibilitako distantzia: 28,1 km (07:52)
Denbora mugitzen: 06:09
Batezbesteko abiadura: 3,57 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,56 km/h
Gehineko abiadura: 15,52 km/h
Gutxienezko Altuera: 957 m
Gehienezko Altuera: 1674 m
Igoera abiadura: 482,1 m/h
Jaitsiera abiadura: −616,9 m/h
Altitude irabazia: 2119 m
Altitude-galera: -2123 m
Igoera-denbora: 04:23
Jaitsiera-denbora: 03:26

Waypoints

PictographSummit Altitude 4,817 ft
Photo ofLa Inmunia / La Rasa Photo ofLa Inmunia / La Rasa

La Inmunia / La Rasa

PictographSummit Altitude 4,719 ft
Photo ofValdecarneros

Valdecarneros

PictographSummit Altitude 4,602 ft
Photo ofLa Trasmaquera Photo ofLa Trasmaquera

La Trasmaquera

PictographWaypoint Altitude 4,532 ft

Haitza hasi

Hau da bide osoan haitzetik ibili behar den zati gutxietakoa

PictographWaypoint Altitude 4,740 ft

Bide erosoagoa

PictographSummit Altitude 4,986 ft
Photo ofPeña Lusa

Peña Lusa

Ekialde eta mendebaldera gailurrarre nabarmen bi dauzka, baina ez genituen igo. Adi gailurretik jaisteko bidean! Jaisten hasi eta gutxira malda oso handiko kanal batetik jaitsi behar da, belarra oso hazita zeukana

PictographWaypoint Altitude 4,230 ft

Bide zabala

Hemen bide zabala hartzen da. Gorago, Becerril jaistean, bidea ote eta txilar artean galtzen da eta ezeroso samarra da (zerikusirik ez Cubada Pequeñatik jaisten denarekin)

PictographSummit Altitude 5,160 ft
Photo ofPicón del Fraile gailurraurrea Photo ofPicón del Fraile gailurraurrea Photo ofPicón del Fraile gailurraurrea

Picón del Fraile gailurraurrea

Antza denez, punturik altuena radarraren hesiaren ondoan dagoen haitza da: https://www.mendikat.net/com/mount/1537 Guk zuzen igotzeko zail ikusi genuen eta bidearen bila denbora ez galtzeko hemen geratu ginen (aurretik bide luzea geneukan eta)

PictographWaypoint Altitude 4,546 ft

Bidea utzi/hartu

Lunada mendatetik Picón del Frailera igotzeko ez dago biderik, ezta zailtasunik ere. Inguru honetan belarrezko malda gogorra da guztia, beraz zuzen-zuzen igotzeko aukera ere badago. Horren ordez, guk bide bat jarraitu genuen eta puntu honetan igoera zuzenari ekin

PictographSummit Altitude 4,953 ft
Photo ofAlto de las Corvas N

Alto de las Corvas N

Gailur hau eta hurrengoaren izen zuzena Alto de las Corvas omen da, nahiz eta Pico de la Miel izenaz ezagunagoak diren. Sasoi baten gailur altuena hau zela uste zen, eta hau da buzoia daukana

PictographSummit Altitude 4,982 ft
Photo ofPico de la Miel (Alto de las Corvas S)

Pico de la Miel (Alto de las Corvas S)

Gailur hau eta aurrekoa Pico de la Miel izenaz ezagu izan dira, baina ez da guztiz zuzena: https://www.mendikat.net/com/mount/1523 Tradizio handiena iparraldeko gailurrak dauka, baina hau altuena da

PictographSummit Altitude 5,414 ft

La Pirulera

PictographSummit Altitude 5,473 ft
Photo ofCastro Valnera Photo ofCastro Valnera

Castro Valnera

PictographWaypoint Altitude 4,991 ft

Pasabide estua

Cubada Grandera heltzeko haitz artean dagoen tunel labur eta estu batetik igaro behar da. Ez dauka zailtasunik, baina motxila kentzeko modukoa da

PictographSummit Altitude 5,110 ft
Photo ofCubada Grande Photo ofCubada Grande

Cubada Grande

Hemendik Cubada Pequeñarantz bidea eroso hasten da, haitz artean, belardian sartu eta gero eta deserosoago egin arte. Ez dago bide argirik, baina ez da zaila

PictographSummit Altitude 4,352 ft
Photo ofCubada Pequeña

Cubada Pequeña

Tontor aurreko lepora jaitsiera eta igoera malkartsu samarrak dira. Lepotik gailurrera heltzeko 3-4 metroko horma bat igo behar da. Hainbeste kilometroren ostean ez genuen itzulinguru gehiagorik nahi eta zuzen-zuzen igo genuen, baina III gradukoa izango da. Ezkerretik inguratzen duen track-en bat ikusi dut, seguru hortik errezagoa dela

PictographRisk Altitude 4,019 ft

EZ

Horma labur bat dago eta hemen ingurutik track-en bat jaisten da, baina oteekin ez zegoen modurik

PictographRisk Altitude 4,056 ft

Hemen bai

Horma jaisteko puntu despejatu bat

PictographWaypoint Altitude 3,909 ft

Sastrakatatik atera

Sastraka artetik atera... Apur bat aurrerago berriro sartzeko

PictographMountain pass Altitude 3,925 ft
Photo ofCurro lepoa Photo ofCurro lepoa Photo ofCurro lepoa

Curro lepoa

Argazkietan eskuinean kanaltxo bat ikusten da (pentsatzen dut hortik eramango zuela ikusi nuen track-ak). Ezkerretik jaitsi nintzen

PictographRisk Altitude 3,836 ft
Photo ofBide arrastoak

Bide arrastoak

Bide arrasto bat aurkitu genuen (munarri eta guzti), baina ezin izan genuen aurrera egin. Azken hilabetean hemendik inor ere pasatu ez dela ematen du

PictographWaypoint Altitude 3,733 ft
Photo ofUr depositoa

Ur depositoa

Etxolaren bateko ur depositoa. Ondo zaindua edo berria ematen zuen, beraz hemendik jendea ibiliko da... Agian kontrako norantzan (behetik gora) bidea aurkitzea errezagoa izango da

PictographWaypoint Altitude 3,623 ft

Pista (egoera txarrean)

Aurrerago El Bernachora doan pista onarekin bat egiten du

PictographCar park Altitude 3,456 ft

Hasiera eta amaiera

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofBecerril

Becerril

Comments

    You can or this trail