Activity

Madarixa-Atxurigain-Otaerre-Madarixa

Download

Author

Trail stats

Distance
5.79 mi
Elevation gain
1,302 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,302 ft
Max elevation
2,394 ft
TrailRank 
21
Min elevation
1,786 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 29 minutes
Coordinates
899
Uploaded
December 30, 2018
Recorded
December 2018
Be the first to clap
Share

near Madariaga, País Vasco (España)

Viewed 157 times, downloaded 11 times

Itinerary description

Zaldua Mendi Taldeak Wikiloc-en jarritako track-a jarraitu dugu gaurkoan, Azkoitiko Madariaga (Madarixa) auzoa baino goraxeago dagoen Otarre jatetxearen parkinean hasita (GI-3210, https://goo.gl/maps/rSbso6x3gUm). Hor Atxuri baserrira doan pista hartuko dugu eta ia 2km egin ondoren bidegurutze batera helduko gara, ezker-eskubian animalientzako itxiturak dauden toki bat. Hor bidea utzi eta ezkerreko langa pasa ondoren (itxi) maldan gora egingo dugu zuzen ala zelaian ondo markatuta dagoen pista jarraituz. 400 metro gorago Atxurigaina tontorra izango dugu.
Apur bat jaitsita, eskubi aldera doan bide bat hasiko zaigu, dagokion langarekin eta berehala txabola-baserri batera helduko gara. Hortik 200 metro zuzen jaitsi behar ditugu, berriz ere lehen ekarri dugun pista aurkitu arte eta, gure kasuan behintzat pinu asko botata zegoelako, inolako biderik gabe eta txarrantxazko hesiarekin itxita. Pista jarraituz, laister parean ditugun Larrazkondo baserriak ikusiko ditugu (Goikoa eta Azpikoa) eta bigarren honetan gora hartuko dugu seinaleak esandako bidetik eta nabarmen ikusten den antena erreferentzia hartuz, Otarre edo Otaerre izeneko mendiraino.
Bueltan, Larrazkondo Goikoa pasata ezkerrera egingo dugu, ekarri gaituen bidea eskubira utziz eta Arrospide baserriraino jarraituko dugu. Hau pasa ondoren eskubitara maldan gora egin beharko dugu, errekatxo bat erreferentzia bezala hartuz eta inolako markarik gabe, hesiola pare bat pasatuta eta apur bat trakets ume txikiekin ibiltzeko. Horrela, beste 500 metrotan Atxurigainera joateko pista utzi dugun tokian egongo gara eta bertatik lasai lasai bueltatzea geldituko da.
Guztira, 7 eta 12 urte bitarteko umeekin 3 bat ordutan egin dugun buelta, presarik gabe eta hamaiketakoa janez.
Kontuz langa eta etaza ezberdinak pasatzerako orduan. Itxitura batzuk ez daukate pertsonendako irekitako pasorik eta abilezia apur bat behar da pasatzeko.
Gailurretatik bista oso politak daude.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,795 ft

Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 1,783 ft

Ezkerrera3

PictographWaypoint Altitude 1,808 ft

Eskuinera aldapa behera

PictographWaypoint Altitude 2,131 ft

Otarre

PictographWaypoint Altitude 1,861 ft

Ezkerrera-Bueltan bestetik

PictographWaypoint Altitude 2,106 ft

Ezkerrera gora

PictographWaypoint Altitude 1,962 ft

Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 2,001 ft

Bidea

PictographWaypoint Altitude 2,411 ft

Atxurigaña

Comments

    You can or this trail