Activity

Malla Harria (Mollarri)

Download

Trail photos

Photo ofMalla Harria (Mollarri) Photo ofMalla Harria (Mollarri) Photo ofMalla Harria (Mollarri)

Author

Trail stats

Distance
5.7 mi
Elevation gain
1,165 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,165 ft
Max elevation
532 ft
TrailRank 
36
Min elevation
10 ft
Trail type
Loop
Coordinates
299
Uploaded
December 19, 2022
Be the first to clap
Share

near Orio, País Vasco (España)

Viewed 251 times, downloaded 7 times

Trail photos

Photo ofMalla Harria (Mollarri) Photo ofMalla Harria (Mollarri) Photo ofMalla Harria (Mollarri)

Itinerary description

Gaurko ibilaldi honetan, Gipuzkoako kostaldean dagoen ingurune harrigarria bezain ikusgarria ezagutuko dugu. Industria ondareak eta naturak bat egiten duten Malla Arriako (bertakoek Mollarri izenez ezagutzen dute) paisaiaz gozatu ostean, Beastegiko gaina zapaldu eta Iñurritzako biotopo babestua bisitatzeko aukera izango dugu.
Orioko portura zuzentzen den errepidearen bidegurutzearen ondoan dagoen San Pablo ermitatik abiatuko gara. Gipuzkoako Birari (GR-121) dagozkion bide-seinale zurigorriek erakutsiko diguten norabidean segituz erraz helduko gara Oribazarreko hondartzaren ondoan dagoen Txurruka aterpetxera. Mahastien artean mendebalderantz marrazten den errepidetik Talaimendiko leporaino igo eta gertu dagoen kanpin aldera joko dugu. Harrerako eraikinaren ondotik altuera irabazten jarraituko dugu, baina laster, hesi batek pasoa eragotzi eta ezkerraldetik gorantz igotzen jarraituko dugu erpin geodesiko baten ondora iritsi arte. Beastegiko gaina gertu dago, baina ezinezkoa gertatu zaigu berataraino heltzea, zonalde pribatua dela adierazten duten seinale eta hesiek tontorra zapaltzea eragotzi digute.
Garo artean, labarren gainetik marrazten den xenda batek berriro kanpinera eramango gaitu eta hau ezkerrera utzita jaisten jarraituko dugu Malla Harriako eraikinen hondakinen ondora ailegatu arte. XIX. mendeko azken urteetan, Bizkaiko burdin meategietan izandako gehiegizko ustiapenaren ondorioz eta ustiatzeko teknologia berrien garapenak lagunduta, Begikako, Frantziako eta Ingalaterrako konpainiek Gipuzkoako meategi-esparruak begiz jo zituzten: Zerain, Mutiloa, Berastegi, Irun, Arditurri eta Andazarratekoak. Leku honetako eraikuntzak, tokiko meatzaritzaren lekuko harrigarriak dira. Andazarratetik, aireko tranbiaren linea baten bidez, burdin mineralez betetako bagonetak eraikin hauetaraino iristen ziren. Garraio-sistema honen bidez, zuzenean lotzen zituen karga eta deskarga lekuak. XX. mendeko lehen urteetan, Frantzia edo Ingalaterrara abiatzen ziren itsasontziek Malla Harriako zubi zamatzaile hauetan betetzen zituzten beren upategiak.
Gure historiaren pasarte hauek gogora ekarri eta gero, gure ibilbidearekin jarraituko dugu. Porlanezko bide zabaletik gorantz egin eta bat batean Zarautzeko panoramika osoa zabalduko zaigu. Kanpinera doan bidea utzi eta hondartza aldera jaisten den bidetik azkar galduko dugu altuera. Hondartzara pasatzeko dagoen zubia eskuinera utzi eta ezkerretik ikusiko dugun pistatik aurrera egingo dugu. Gure eskuinean, Iñurritzako biotopo babestua izango dugu. Herrigunetik oso metro gutxira dagoenez, hasieran nekazaritzagatik eta gero hirigintzak ekarritako hazkundearengatik, ia paduraren desagerpena ekarri zuen. Gaur egun zati txiki bat besterik geratu arren, hamaika hegaztiren pausaleku izaten da.
Abiapuntura itzultzeko lehen zatia nahikoa urbanoa gertatuko zaigu. Asti kirol gunera doan errepidetik abiatuko gara eta futbol zelaira iritsi aurretik, autobidearen azpitik zabaltzen den errepidea hartuko dugu. Metro batzuk aurrerago eskuinera joko dugu Sasikoa baserrirantz zuzenduz. Baserria atzean utzi, trenbidearen ondora iritsi eta honen eskuinetik marrazten den lurrezko bidetik erraz iritsiko gara Orioko gainera. Errepidea gurutzatu eta baserriaren ondotik pasatzen den bidea jarraituz gain txiki batera igo eta aldapa bizian azkar jaitsiko gara abiapuntura.

Waypoints

Photo ofSan Paulo ermita

San Paulo ermita

PictographMountain hut Altitude 13 ft

Txurruka aterpetxea

PictographSummit Altitude 610 ft

Beastegi

PictographWaypoint Altitude 181 ft
Photo ofMalla Harria (Mollarri)

Malla Harria (Mollarri)

PictographWaypoint Altitude 9 ft
Photo ofIñurritza

Iñurritza

PictographWaypoint Altitude 64 ft

Sasikoa

PictographWaypoint Altitude 303 ft

Orioko gaina

PictographWaypoint Altitude 395 ft

Kanpina

PictographWaypoint Altitude 21 ft

Orio

PictographWaypoint Altitude 39 ft

Zarautz

Comments

    You can or this trail