Mantxibio, Gustaldapa eta Soila Korrestik
near Korres, País Vasco (España)
Viewed 342 times, downloaded 19 times
Trail photos
Itinerary description
Herriko plazan autoa utzi, botak jantzi eta marka txuri-horiei jarraituz, basoan sartuko gara berehala, ameztian. Handik gora lehenengo tontorraren lepoa dugu, eta berehala, basoaren ertz batean gordeta, Mantxibio tontorraren buzoia. Handik behera, bidezidorra gero eta ahulagoa da, eta ez dago apenas markarik. Ameztitik pagadira pasa gara. Hesiaren kontratik egingo dugu behera eta egurrezko pasalekua igaroko dugu. Hurrengo puntua portua da, errepidera aterako gara; metro batzuk pistatik egin eta soroa zeharkatu ondoren, basoan sartuko gara. Hortik gora Gustaldapa dugu. Hasiera batean bidea badago, gero baso itxia, eta zenbaitetan ez da erraza asmatzea nondik jo. Labar moduko baten ertzetik jarraituko dugu Soilara igotzeko eremu laura heldu arte. Handik gora ametzak, ezpela eta harria. Bukaeran harria baino ez. Bukaerako ibilbidea, Korreserako jaitsiera, beste bidetik egin genuen, leku seguruagotik.
Waypoints
Intersection
2,306 ft
Eskubira
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Oso ibilbide polita eta ikaragarria goitik ikusten dena. Garrantzitsua da GPSa eta praka luzeak eramatea batzutan ibilbidea argi ez delako ikusten baina pasatzeko bidea hala edo nola aurkitzen da.