Activity

Marinda Sendadianotik

Download

Trail photos

Photo ofMarinda Sendadianotik Photo ofMarinda Sendadianotik Photo ofMarinda Sendadianotik

Author

Trail stats

Distance
2.04 mi
Elevation gain
1,220 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
0 ft
Max elevation
3,092 ft
TrailRank 
23
Min elevation
1,957 ft
Trail type
One Way
Time
one hour
Coordinates
380
Uploaded
November 1, 2019
Recorded
March 2019
Be the first to clap
Share

near Sendadiano, País Vasco (España)

Viewed 120 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofMarinda Sendadianotik Photo ofMarinda Sendadianotik Photo ofMarinda Sendadianotik

Itinerary description

Marinda mendia Gibijo mendizerrako gailurrik altuena duena izateaz gain arreta gehien deitzen duena da. Arabako erdialdeko mendilerroan kokatzen da Arabako mendebaldean.
Mendiz inguratuta egon arren ingurukoetatik bereiztuta dago eta urrunetik arreta deitzen duen bere piramide forma ederrak mendi berezi bihurtu du. Mendiaren barrena kareharri gogorrez osaturik badago ere bere gainean arreta deitzen du higaduraren aurrean oso bigunak diren margak baitaude.

Ibilbidearen hasiera: Autoa Sendadiano herriko eliza alboan utzi daiteke, bertan dauden aberentzako hazka eta iturriaren alboan.
Ibilbideari hasiera emateko eliza paretik herriko punturik altuenera igo behar da bere forma bereziagatik edertasun handikoak diren etxeen artetik. Etxeak amaitzean asfaltaturiko bidea ere amaitu egiten da eta harri txintxorrezko pista zabal batek jarraitzen du. Puntu honetatik Marinda mendia argi eta garbi ikusten bada ere ez da bere gailurra ikusten

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofMetalezko ateza berria

Metalezko ateza berria

Ateza hau gurutzatu eta bidean aurrera (ezkerretara) jarraitu behar da, aldapa beheruntz eskuinetara doan bidea albo batera utziz. Ateza honetan arreta merezi duen kartel metaliko bat dago, eta honek adierazten du mendian abeltzantza estentsibora dedikatzen direla eta lurralde horietan otsoen presentzia dagoenez bertan dauden abereak mastinekin babestuta ibili oi direla, ondorioz bidean goazela mastinekin topo egin dezakegula. Hau gertatuz gero jarraitu beharreko hainbat gomendio ematen ditu kartelak, esaterako abereengandik urrundu behar garela, mastinak guregana gerturatuz gero ozen hitzegin behar zaiela baina inolaz ere ez korrika hasi, harriak bota edota makilekin mehatxatzeko. Ateza zeharkatu ostean pista zabala jarraitu behar da, bidean harpilak daude bidea markatuz. Aurrera egin ahala ldapa pixka bat gogortu egiten da.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofLepoa

Lepoa

Puntu honetan aldapa bukatu egiten da eta bertatik iada aurrez aurre ikus daiteke Marinda mendia, edo hobeto esanda honen ekialdeko aurpegia. Ondoren, tarte batetan mendiaren barrenera gerturatu arte inolako aldaparik gabeko jarraitzen du bideak.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Puntu honetan Marinda mendiaren magalean aurkitzen gara eta bidegurutzean ezkerretara jo behar da. Metro gutxiren bueltan burdinezko ateza txiki bat gurutzatu eta berriro ezkerretara jo behar da tarte txiki batetan ondoren puntu horretatik gailurreraino aldapa nabarmen haunditzen da. Bidean aurrera egin ahala Basabe bailararen ikuspegi ezin hobeaz gozatu daiteke eta bidea gero eta estuago eta aldapatsuago bihurtzen dela ikusiko dugu. Hau txarrantxaren albotik doa eta punturen batetan zeharkatu ere egiten du. Azkenengo metroetan bidezidorrak bihurgune txikiren bat hartzen du eta azkenik gailurrera garamatza

Comments

    You can or this trail