Mariseka Ermita - Jarindo - Albina urtegia - Mariseka
near Marin, País Vasco (España)
Viewed 292 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Gaurkoan Jarindora joango gara Mariseka ermitatik irtenda.
Jarindo ezkutuan dagoen mendi bat dugu. Albertia eta Kruzeta mendatearen artean kokatua dagoena. Igotzeko aukera desberdinak daude, Landatik, Gatzagainetik, Marinetik, gu geuk Albina urtegiaren ondoan dagoen Mariseka ermita ondotik joango gara.
Aramaiotik Kruzeta mendatea igo ondoren, beherantz goazela Albinako urtegiaren parean dagoen parking bakarrean utziko dugu autoa.
Errepidea zeharkatu eta Kruzeta aldera egingo dugu errepide bazterretik erromara batekin topo egin arte; erromara zeharkatu eta bertan jaiotzen den bidetik eskuma aldera egingo dugu. Jarindora begira dagoen bide hau jarraituko dugu bidegurutze nabarmen batekin topo egin arte, orain ezkerrekotik joango gera eta gero eskumakotik etorriko gara. Pista hau jarraituko dugu 500 metro inguru ezkerraldean ehiza postu bat agertu arte errebuelta batean, pista utzi eta ehiza postu aldera joango gara eta parean gaudela senda bat zuzen gorantz doana ikusiko dugu, (oso nabarmena ez da), senda horretatik jarraituko dugu lehen utzitako pistarekin topo egin arte, zeharkatuko dugu pista eta zuzen gorantz jarraituko dugu, laster basoan sartuko gara eta bidea erdi galtzen da, zuzen joango beharko gara eta beti saiatu gandorrean egoteaz; momentu batean hito baten ondoan bidea nabarituko dugu zuzen doala, baina gu hito horren parean bidea utzi eta baso barnean jarraituz ezkerraldera egingo dugu, beti gandorra jarraitzen, ia goian gaudenean pagoak pinudi bihurtzen dira eta aldapa baretu egiten da, zuzen jarraituko dugu pinudia bukatu arte, orain zelai batean sartuko gara eta gure parean tontorra ikusiko dugu. Tontorretik Gorbeia, Anboto, Udalaitz, Kurtzeberri…. Ikusten dira.
Panoramikaz gozatu ondoren, tontorraren ertza jarraituko dugu ezkerraldera, vertice geodesiko bat pasatu eta laster gure azpian Albertia aldera doan pista bat ikusten da, zelaitik jaitsiko gara pista hori hartzeko, berehala pinudi batekin topo egingo dugu, bidea eskuma aldera doa baina pare parean erromara bat dago, gu erromara zeharkatu eta pinudi barnean sartuko gara, apenas ikusten da biderik baina zuzen jarraituko dugu nora bide berdinean eta laster agertuko zaigu bide zabal bat. Km. Bat inguru jarraituko dugu bide zabal hau, eta bat-batean eskumatik ,hasieran gutxi ikusten den bide bat hartu behar dugu (90° biratuz), bide berri hau segiko dugu, berehala beste batekin topo egin arte, 90° biratuz ezkerraldera jarraituko dugu bide berri hau, eta berehala bide gurutze batekin topo egingo dugu, orain 180° biratuz eskumakotik jarraituko dugu beherantz. Bide berri hau ia Albina urtegiraino jarraitu behar dugu, urtegira heldu aurretik eta errebuelta bat hartu aurretik zuzen jarraitu behar dugu bide hau utziz, orain pittin bat goraka goaz bide zabal berri honetatik, laster beste bide gurutze batean ezkerrekotik jarraituko dugu Albina aldera eta laster berri ere ezkerrekotik, bide hau urtegia inguratzen du, batzuetan uraren ondoan beste batzuetan pittin bat urrunduz, hiru bat kilometro egingo dugu hasierako bide gurutzearekin topo egin baino lehenago; gero berriz bide berdinetik Marisekako parkinera helduko gara txangoa bukatuz.

Waypoints
Waypoint
2,709 ft
bide berria ezkerretara
Waypoint
2,032 ft
Bidea utzi zuzen doana hartu
Waypoint
2,703 ft
Bidegurutze eskumara
Waypoint
2,271 ft
Ehiza postua
Waypoint
2,701 ft
Eskumara beherantz
Waypoint
2,921 ft
Jarindo buzoia
Waypoint
2,026 ft
Joan ezkerretik eta etorri eskumatik
Waypoint
2,011 ft
Mariseka Ermitako aparkalekua
You can add a comment or review this trail
Comments