MARKINA-BEDARTZAUNDI-URREGARAI (SANTA EUFEMIA)-ZAPOLA-MARKINA
near Markina, País Vasco (España)
Viewed 123 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
ATXONDOKO POLIKIROLDEGIA/PARKEA
Bertatik hasiko dugu ibilbidea. Iturria ere bertan dago. Bide gorria hartuko dugu.
BIDEGURUTZEA
Hori eta txuriak diren seinaleak laga eta aurrean dugun pistatik gora egingo dugu. Bidea ona da.
TXEPETXABITZE HARROBIA
Berriro behera (25 metro), egingo dugu, eta mendira gora doan bidetzurra hartuko dugu.
BEDARTZAUNDI (699)
Ikusmira aparta eskaintzen du gainak: Santa Eufemia ermita, Oitz, Axpela, Aulesti ingurua, itxasoa...
MALATS (AULESTI)
Merezi du gelditu eta inguruaz disfrutatuz. Hemendik, pausu batzuk ekarritako bideari kenduz, Urregarai (Santa Eufemia) aldera joango gara.
BIDEGURUTZEA
Mendi gainetik hasiko gara (ez dauka aparteko zailtasunik) eta berehala azalduko diren GR seinaleak jarraituko ditugu beheruntz, leporaino (Oharra: Hobe da aukera hau jarraitzea eta ez guk egindakoa, zertxobait nahasteko arriskua dagoelako).
URREGARAI-SANTA EUFEMIA (687)
Urtero, irailaren 16an, Santa Eufemia egunez, Aulestiko herritarrak jaieguna ospatu eta baselizan goizeko 10etako mezara joan ondoren eguerdian alboko larreetan erromeria ospatzen dute, bola joko, txapel jaurtiketa lehiaketa eta trikitixa doinuaz lagundurik.
ERNE (ARRISKUA)
EZ HARTU BIDE HAU, MOZTUTA DAGOELAKO. BERAZ, BERRIRO JAITSI ATXAGARAIKO ATERPERA ETA PORLANEZKO BIDEA HARTU BEHERA.
DEBEKATUTA (ITZULI)
Bidea moztuta dago; beraz, berriro gora hartu eta ATXAGARAIra itzuli.
ATXAGARAIKO AISIGUNEA
Inguru ederra da aterpea eta aisigunea. Guk porlanezko bidea hartuko dugu behera.
ZAPOLA
Trintxerak eta defentsak ikusita, mendi gainera joko dugu. Kontuz seinaleekin, desagertzen direlako. Harripilak jarraitu.
ZAPOLA (562)
Mendi gainetik behera, Zapolaren ibilbidea jarraituko dugu Markinaraino, bidean dauden aztarnak begiratuz.
ZAPOLAZPIAKO DEFENTSA POSIZIOA
Harrigarriena da 2018an aurkitu zutela defentsa gune honen aztarnak. Ordura arte ezkutuan egon ziren!!! Hemendik dena behera izango da. Kontuz ibili, izan ere jaitsiera buztita badago labana egon litekeelako. Duela gutxi zabaldutako bidetzurra da. Meabe auzora garama bide honek.
MEABE AUZOA
Errepidea hartu Markina aldera. Pare bat kilometro dira. Kontuz trafikoarekin.
HARROBIAK
Markina da harrobien herria. Ugariak dira han ete hemen. Nazio eta nazioartean oso ospetsua da bertako marmola (beltza eta zuria). Merezi du arreta jartzea ere.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Dana earto!