Activity

Markina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio

Download

Trail photos

Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio

Author

Trail stats

Distance
17.62 mi
Elevation gain
3,993 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
4,245 ft
Max elevation
2,303 ft
TrailRank 
55
Min elevation
5 ft
Trail type
One Way
Time
8 hours 2 minutes
Coordinates
3207
Uploaded
June 26, 2021
Recorded
June 2021
Be the first to clap
Share

near Markina, País Vasco (España)

Viewed 182 times, downloaded 10 times

Trail photos

Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio Photo ofMarkina - Zapola - Urregarai - Bedartzaundi - Kalamendi - Lekeitio

Itinerary description

Lea-Artibaiko bi hiribildu batzen dituen ibilbidea da hau, zenbait tontor eta era desberdinetako ondarea ezagutzea ahalbidetzen duena. Ondare horretan, aipatzekoak dira erlijiosoa (baselizak), industriala (harrobia) eta baita guda zibilari lotutako ondare belikoa ere. Tontorren artean Urregarai, Bedartzaundi eta Kalamendi dira ezagunenak, nahiz eta beste batzuk ere zapaltzen diren.

Ibilbide honetan Santutxutik zuzenean Amoroton zehar Lekeitiorantz abiatu beharrean (GR 38.1a hartuta), Ondarroarantz Merelludiko (Milloi) mendatera doa (GR38.2a erabilita), Kalamendi igo eta gero egiteko Lekeitiorantz. Bide luzeagoa den arren, Kalamendira igo eta inguruko ikuspegiak merezi dute.

Zailtasun tekniko minimo bat izan dezaketen tarteek pista utzi eta Urregarairako igoera zuzena da eta Iduinagara igoera. Lehenengoa pista jarraitu daiteke buelta emanda eskaileratara heltzeko, eta bigarrena igotzea ez da bidearekin jarraitzeko.

Ibilbidea Markina-Xemein. Aulesti, Berriatua eta Mendexatik igarotzen da Lekeitiora heldu aurretik.

Tontorrak (igoera ordenean)
- Zapola (562 m)
- Urregarai (704 m)
- Bedartzaundi (700 m)
- Iduinaga (554 m)
- Arraskea (514 m)
- Kalamendi (315 m)

Iturriak:
- Markina
- Santutxu baselizan
- Asterrika auzoan (pixka bat desbideratuta bidetik)
- Ondarroa eta Lekeitio artean

Erabilitako bidezidorrak:
- PR BI 27 (Urregaraiko bidea), Urregarairako tartean
- MX2 (Markina-Xemeingo bigarren gudalerroko bidea), Zapola inguruetan
- GR38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea (bere aldaera desberdinetan), Bedartzaunditik Asterrikaraino (Kalamendira eta Txepetxabiagako harrobietarako bidean desbideratuta)
- GR123 Bizkaiko bira (Asterrikatik Lekeitioraino)

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,279 ft
Photo ofBedartzandi (700 m) Photo ofBedartzandi (700 m) Photo ofBedartzandi (700 m)

Bedartzandi (700 m)

Bedartzandi edo Bedartzaundiko tontorra. Erpin geodesikoa eta gutunontzia ditu bertan. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/388

Photo ofZapolako bunkerra Photo ofZapolako bunkerra Photo ofZapolako bunkerra

Zapolako bunkerra

Espainiako guda zibilaren testuinguruan eraikitako bunkerra

PictographIntersection Altitude 489 ft
Photo ofEzkerrera

Ezkerrera

Asfaltoa utzi eta ezkerrera egingo dugu, bidean gora eta marka zuri-horiak jarraituz.

PictographIntersection Altitude 1,352 ft
Photo ofGR 38.1en bidegurutzea Photo ofGR 38.1en bidegurutzea

GR 38.1en bidegurutzea

Hemen batzen dira zuzenean Bedartzaunditik datorren bidea (Txepetxabiagara jaitsi aurretik hartu duguna) eta Jantzilekukoa (Txepetxabiaga eta gero hartutakoa). Eraikin baten (baserri antza du) aztarnak daude inguruan.

PictographSummit Altitude 1,022 ft
Photo ofKalamendi (315 m) Photo ofKalamendi (315 m) Photo ofKalamendi (315 m)

Kalamendi (315 m)

Berriatuko tontorra. Herrigunea, itsasoa eta orain arteko ibilbideko tontorrak ikus daitezke bertatik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/429

PictographSummit Altitude 1,825 ft
Photo ofIduinaga (554 m) Photo ofIduinaga (554 m)

Iduinaga (554 m)

Bidetik hurbil geratzen den tontorra. Lenarra ikusiaz batera bidetik, igoera bat eta gero, bertatik jarraituta erraz heltzen da tontorrera (GPX arrastoan jaitsierako bidea dena) Bedartzaundiko lerroaren ikuspegia ikus daiteke bertatik Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/15907

PictographSummit Altitude 1,692 ft
Photo ofArraskea (514 m)

Arraskea (514 m)

Aurreko tontorrak ez bezala, honek ez du ikuspegirik eskaintzen. Erraz heltzen da tontorrera ordea eta cairn batek adierazten du berau non dagoen. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/15905

PictographReligious site Altitude 627 ft
Photo ofSan Antolin baseliza Photo ofSan Antolin baseliza Photo ofSan Antolin baseliza

San Antolin baseliza

Merelludi edo Milloi auzoko baseliza. Monumentu dago izendatuta eta Berriatuko lehen eliza izan ote zenaren ustea dago.

PictographReligious site Altitude 1,076 ft
Photo ofSantutxu baseliza Photo ofSantutxu baseliza Photo ofSantutxu baseliza

Santutxu baseliza

Markina-Xemeingo baseliza. Bertan banatzen dira GR38.1 eta GR38.2 (Lekeitiora eta Ondarroara doazen adarrak). Iturria dago bertan

Photo ofTrintxera Photo ofTrintxera Photo ofTrintxera

Trintxera

Zapola inguruetako trintxerak, bunkerrean amaitzen duena.

PictographMine Altitude 1,549 ft
Photo ofTxepetxabiaga harrobia Photo ofTxepetxabiaga harrobia Photo ofTxepetxabiaga harrobia

Txepetxabiaga harrobia

Txepetxabiagako (ahoz Txepetxabixe) harrobi zaharra

PictographFountain Altitude 692 ft
Photo ofIturria Photo ofIturria Photo ofIturria

Iturria

Latro-zuloko iturria izena duen iturri hau, Mendexa eta Berriatua harteko muga-mugan dago kokatuta.

PictographSummit Altitude 2,270 ft
Photo ofUrregarai (704 m) Photo ofUrregarai (704 m) Photo ofUrregarai (704 m)

Urregarai (704 m)

Aulestiko gailur ezaguna, Santa Eufemia baseliza eta bertara igotzeko eskailerak dituelarik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/490

PictographSummit Altitude 1,826 ft
Photo ofZapola (562 m) Photo ofZapola (562 m) Photo ofZapola (562 m)

Zapola (562 m)

Markina-Xemeingo gailurra, Lea eta Artibai ibarren muga markatzen duena. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/614

Comments

    You can or this trail