Martutene-Mendiaundi-Menditxiki-Txoritokieta-Larrain-Akullarte-Antoña-Antondegi-Martutene
near Martutene, País Vasco (España)
Viewed 25 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Martutene eta Txoritokieta tarteko mendiak igotzeko egin dudan ibilbidea.
Hasiera batean Atondegiko gaina igo nahi nuen lehendabizi baina, itxiak zeuden bi bidetatik saiatu ondoren, ibilbidearen zentzua aldatu eta lehendabizi Mendiaundi igotzea erabaki dut.
Lehendabizi kaletik abiatzen den bidezidor batetik igotzen saiatu naiz, baina metro gutxira laharra rekin erabat itxita zegoenez, berriro errepidera itzuli naiz. Ondoren, mapan eta wikilokeko mapan Elenategi baserritik gurdibide bat abiatzenzala ikusi eta bertaraino iritsi naiz. Elenategiko nagusiak esan dit bide hau ere erabat itxita zegoela eta berriro errepidera bueltatu izan behar izan naiz.
Bidegorritik Astigarraga aldera joan naiz eta Alorrenea sagardotegiaren parera iritsitakoan, bertara joan naiz. Sagardotegi ondotik beraien sagastietara igotzen den pista hartu eta Mendiaundira iritsi naiz.
Mendiaunditik Borda baserrira jetxi eta handik Petretegi aldera daraman pista eta bidea hartu dittut. menditxiki parera iritsitakoan, langa pasa eta oso erraz igo naiz tontorrera.
Berriro errepidetxoan, Añarbeko instalazio aldamenetik pasa eta Usategieta baserri parera iritsitakoan, eskubitara gora igotzen den pistatik joan naiz. Gutxira beste bidegurutze batekin egin dut topo. Hemen ere, aldapa gogorretik eskubitara joan naiz. Pista hori utzi gabe Txoritokietako gainera atera naiz. Pista gero eta naturalagoa bihurtu da igoeran, bidezidor batetik iritsi naizelarik.
Txoritokietako gotorlekutik sekulako ikusmira daukagu alde guztietara. Benetan ikusgarria.
Antenara igotzen den errepidetik jexten hasi eta lehen bihurgunean, ezkerretara, ataka bat pasa eta lurrak pilatzeko erabilitako eremu batean sartu naiz Txoritokieta izena duen beste tontortxo bat egiteko asmoz. Tontorrera dexente arrimatu naizen arren, tontorra bera landareak janda dago eta ezin izan naiz iritsi.
Berriro errepidera itzulita, Berrozpineko lepora jetxi naiz. Bertatik, oso errez eta gertu, Berrozpin tontorra igo det.
Tontorretik errepidera itzuli eta, San Markos gotorlekuaren azpian, ezkerretara Altza alderako zentzuan jarraitu det. Perretxikolekueta bidegurutzera iritsitakoan, zuzen jarraitu dut eta , gutxira, hesia gurutzatu eta Larraingo kaskoa igo dut. Begiraleku politta hau ere. Tontorretik behera jaisten den gurdibidea jarraitu eta, Bordazar baserri parean, errepidera bueltatu naiz.
Putzueta inguruan beste bidegurutzera iritsi naiz. Bertan ezkerretara hartu eta gora egin det. Metro batzuk aurrerago, Añarbeko ur-deposituen parean eskubitara behera jaisten den bidea hartu det.
Ubarburu baserri parean dagoen bidegurutzean, eskubitara, sorora sartzeko ataka haundi bat dago. Hori gainditu eta sorora sartu naiz. Negua izanda, ezer aldatu gabe zegoen, edo belar hazia botata ere izan zitekeen, baina ikusten da laboratzen den eremu bat dela.
Nire mapan bi Akullartetxiki tontor agertzen dira. Goikoa, behintzat, soro erdian zegoen puntu bat besterik ez da. Behekoak, ordea, tontor txiki baten itxura dauka. Biak zeuden landutako soro eremuan.
Berriro errepideraino igota, Ubarburu baserrira eta bere ondoan dauden lantegietarantz joan naiz. Lantegi parera iritsitakoa, oso erraz, Akullarteaundi igo dut.
Bideara bueltatuta, pistan behera abiatu naiz. Antoña mendia igo nahi nuenez, ikusia neukan mapan pista bat bazegoela Poligono 27ra jetxi gabe hara iritsi zitekeena eta hala egiten saiatu naiz. baina metro sorta bat ibilia nuenean, bapatean erabat bukatu eta ezin zen jarraitu. Horrela ba, atzera errepidera bueltatu eta Poligonora jetxi behar izan naiz.
Poligonotik Petritegirantz doan errepidea hartu eta goiko kaxkora atera naizenean, ezkerretara behera zijoan bidea hartu det, Telleribea parean ezkerretara igotzen zen bidetik jarraitu eta hori ere ia goraino iritsitakoan, langa bat gurutzatu eta Antoña tontorreraino igo naiz. Bidea belazetik egin arren, tontorra basoan dago eta beraz ikusmira gehiegirik ez.
Berriro errepidera jetxi eta atzera Poligono 27tik Petritegirantz eramaten zuen errepide nagusira bueltatuko gara. Behin errepidean, gurutzatu eta parez pare igotzen den pistatik jarraituko dugu. Pista jarraituta Parada baserriraino iritsiko gara. Parada baserritik oso gutxi aurrerago daukagu Antondegiko gaina tontorra.
Tontor ondotik abiatzen da, Martutene aldera gurdibide bat. Gurdibide horrek hasieran aipatu dugun Elenategi baserrira eraman beharko gintuen baina itxita dagoenez, ur-depositu parera iritsitakoan, honen hesiaren kontra bertara daraman bideraino joango gara. Bide hori Martuteneko futbol-zelairaino jetxiko dugu eta iristear gaudenean, ezkerretara abiatzen den bidezidortxo bat hartu eta futbol zelaiaren aparkalekura atera naiz.
Aparkalekutik, segituan Martuteneko tren geltokira iritsi naiz.
Buelta politta gaurkoa eta hainbat lekutan ikusmira ederrerkoak.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments