Activity

Meazuriko itzulia

Download

Trail photos

Photo ofMeazuriko itzulia Photo ofMeazuriko itzulia Photo ofMeazuriko itzulia

Author

Trail stats

Distance
6.54 mi
Elevation gain
2,461 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,461 ft
Max elevation
1,634 ft
TrailRank 
44
Min elevation
988 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 40 minutes
Coordinates
422
Uploaded
March 11, 2017
Recorded
March 2017
Be the first to clap
Share

near Bidasoa, País Vasco (España)

Viewed 936 times, downloaded 21 times

Trail photos

Photo ofMeazuriko itzulia Photo ofMeazuriko itzulia Photo ofMeazuriko itzulia

Itinerary description

Aiako Harriaren inguruan ugari dira gizakiak historian zehar utzitako aztarnak eta ibilaldi honetan horietako batzuk bisitatuko ditugu. Alde batetik Erlaitz eta Pagogainako eraikinen hondarretan bilatuko ditugu beren historiaren atalik garrantzitsuenak eta bestetik, Meazuriko meatzetan gizakiak utzitako arrastoak irakurri ahal izango ditugu. Bide batez, natura-ondarea den Aiztondoko ur-jauzi ederraren ikuspegi bikaina izango dugu.

Pagogaina
Erlaitzeko informazio gunetik abiatu gara aurrez aurre dugun maldari helduz. Belarrezko bide zabaletik berehala igo gara Pagogainako gotorlekuaren hondakinak dauden mendiaren muinora. Erlaitz eta Endarlatsako dorreekin batera eraiki zuten hirugarren karlistada amaitu eta muga beste matxinadetatik babesteko. Gerra Zibilean kalte handiak izan eta gero, abandonatu egin zuten, baina ondoren, II. Gerrate Mundialean, inguru hauek lagun askoren igarobide bihurtu zen. “Red Cométe”ko kideek, lurrera botatako hegazkinetako pilotu aliatuei laguntzen zieten muga pasatzen. Haiei esker, ehunka iheslari salbatzea lortu zuten.
Atzean laga ditugu geratzen diren aurriak eta ondo markatutako bidetik (PR-Gi 1012) margo zuri eta horiek erakutsi digute jarraitu beharreko norabidea. Ibilbide osoa primeran balizaturik dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Endarlatsara doan bidea ezkerrera utzi (GR-T2) eta geureari heldu diogu. Hasieran baserri pare baten ondotik pasa eta baso desberdinetan (pinudi, pagadi, harizti…) murgiltzen den bide zabalean zehar bete ditugu hurrengo bizpahiru kilometroak, aurrez aurre dugun Aiako Harriko ikuspegi ezezagunenari so. Maldan gora erraz iritsi gara Soro Txikiko lepora. GR 121 eta GR 11 albo batera utzi eta errepidea gurutzatu dugu.

Meazuri
Bide zabala pinudian sartu eta azkar galdu dugu altuera. Aitzondo errekastoaren ondora heltzean, xenda batek Meazuriko meategi eta eraikinen aurrien ondora eraman gaitu. Erromatarrak izan ziren lehenak Aiako Harriko erraietan sartu eta bertako aberastasunak ateratzen, hala ere XX. mendaren hasierako urteetan izan zen meatze-jarduerarik garrantzitsuena Irun inguruko mendietan. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko inguruetan ateratzen zen burdin karbonatoa, Aitzondoko mehargunean dagoen Irugurutzetako labeetan kiskaltzen zuten. Labeetaraino bagonetaz edota kableen bidez garraiatzen zuten minerala.
Bagoneta hauek egiten zuten bidean barna eman ditugu hurrengo urratsak. Berehala heldu gara Aitzondoko ur jauziaren gain aldera. Aurrera segi eta lauzpabost tunel igaro ondoren, ur jauzia bere osotasunean ikusi ahal izan dugu. Laurogei metroko salto ederra! Ikuspegi bikain honetaz gozatu eta gure ibilbidearekin jarraitu dugu. Bidegurutzean, Irugurutzetako labeetara jaisten bidea ezkerrera utzi eta maldan gora abiatu gara.

Erlaitz
Basoaren itzalean erraz bete ditugu hurrengo bi kilometroak eta errepidera atera aurretik, Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igo gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Markos, Txoritokieta eta Guadalupe. 1891n hasi zituzten Erlaitzeko gotorlekua eraikitzeko lanak baina hurrengo urtean eten egin zituzten. Gerora, eta muga zaintzeko asmoz, diktadura frankistak bunker batzuk eraiki zituen. Langileen barrakoiak izandakoei bizkarra eman eta Erlaitzeko tontorrera doan xenda bilatu dugu. Gutunontziaren ondoan eseri eta aurrez aurre dugun Txingudiko badiaren ikuspegi ederraz gozatu dugu.
Abiapuntura iristeko, maldan behera garo artean jaitsi gara eta aparkalekura heldu aurretik, Soroetako muga edo “Iheslarien Harria” izenez ezaguna den mugarriaren ondotik pasa gara. Nonbait, XVIII. mendean muga zaintzen zuten soldaduei desertatzeak zekarren arriskuaz ohartarazteko egina. Serapio Mugicaren ustez, harri hau XVIII. mendekoa da eta itxuraz ihesaldiak edo desertzioak ekiditeko jarri zen. Bertan hauxe jartzen du: “Hemendik ihes egitea bizitzarekin ordainduko da”.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Erlaitz

PictographWaypoint Altitude 1,470 ft

Soroetako mugarria

PictographWaypoint Altitude 1,526 ft

Pagogaña

PictographWaypoint Altitude 1,490 ft

Sorotxiki

PictographWaypoint Altitude 1,191 ft

Meazuri

PictographWaypoint Altitude 1,053 ft

Aitzondo ur-jauzia

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofErlaitz

Erlaitz

Erlaitz

PictographWaypoint Altitude 1,470 ft

Soroetako mugarria

Soroetako mugarria

PictographWaypoint Altitude 1,526 ft
Photo ofPagogaña

Pagogaña

Pagogaña

PictographWaypoint Altitude 1,490 ft
Photo ofSorotxiki

Sorotxiki

Sorotxiki

PictographWaypoint Altitude 1,191 ft
Photo ofMeazuri

Meazuri

Meazuri

PictographWaypoint Altitude 1,053 ft
Photo ofAitzondo ur-jauzia

Aitzondo ur-jauzia

Aitzondo ur-jauzia

Comments

    You can or this trail