Activity

Mekolande-Abrain erreka-Buruñao-Mekolande

Download

Author

Trail stats

Distance
5.5 mi
Elevation gain
1,316 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,316 ft
Max elevation
1,713 ft
TrailRank 
21
Min elevation
413 ft
Trail type
Loop
Coordinates
1701
Uploaded
September 6, 2021
Recorded
June 2021
Be the first to clap
Share

near Mekolalde, País Vasco (España)

Viewed 16 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Ibilbide hau egiteko, Mekolalde industrialdetik irtengo gara, errepidea igarotzen duen zubiaren ondotik. (Nahi izanez gero, Bergara erdigunetik ere atera gaitezke)
Asfaltatuta eta lau dagoen bide bat hartuko dugu, hainbat baserri eta baratzetatik pasatzen dena.
Lazpiurreko bulegoetara iritsi, eta zuzen jarraituko dugu, desbideratu gabe, fabrika urdinarekiko paralelo.
Fabrika igaro ondoren, aparkaleku batera iritsiko gara. Pasa eta ezkerretara doan bide bat hartuko dugu.


Aldapa bat igotzen hasiko gara. Ez gara hortik desbideratu behar egurrezko etxe batera iritsi arte. Han, eskuinera egingo dugu igotzen jarraitzeko.
Beste baserri batera iritsiko gara. Bideak beste bihurgune bat egiten du eskuinera, igotzen jarraitzeko. Beldur pixka bat ematen duen zakur handi bat hurbilduko zaigu, baina mimo batzuk baino ez ditu nahi.
Desbideratu gabe igotzen jarraituko dugu.

Asfaltozko bidea amaitzean, bidezidor bat hasten da.
Metro batzuk aurrerago bidea bitan banatzen da, eta eskuinetik jarraituko dugu. Igoera pixka bat zailtzen den arren, bidean aurrera jarraittuko dugu, desbideratu gabe.
Bidea jaisten hasten den puntu batera iritsiko gara, eta pixka bat aurrerago eskuinetara 180 graduko bihurgune bat egingo dugu. Bide horretatik joan gaitezke zerbait azkarrago itzultzeko eta hasierako bidearekin elkartzeko. Baina kasu honetan zuzen jarraituko dugu ibilbide zirkularra egiteko.
Bide horretatik zuzen jaitsiko gara.
Bidea bihurgune itxi batera iristen da ezkerrerantz, eta bertatik bi bidezidor irteten dira. Ezkerrerago doan bidezidorra hartuko dugu.
Jaisten jarraituko dugu, desbideratu gabe, hesi bat igaroko dugu.
Etxe zahar batetik pasa eta zuzen jarraituko fugu berde eta menda askoko ibilaldi basatiago batetik.
Errekatxo polit batera iritsiko gara.

Landaretza asko duen bide berde batetik jarraituko dugu.
Asfaltatutako bide zabalago eta lauago batean sartuko gara. Bide horrek hainbat banku ditu.
Bide horretan eskuinera hartu eta pixka bat aurrerago, ibilbidearen hasierako igoera gurutzatuko dugu zuzen jarraitzeko.*
Bide zabal eta zuzen batetik jarraituko dugu, ibilbidearen hasierara iritsi arte.
Bergarara oinez itzuli nahi badugu, joaneko bidetik itzuliko gara.

Comments

    You can or this trail