Mendaro-Oliturri-Kanpanzar-Arno-Arnoko gurutzea-Birular-Txoriaitz-Mendaro
near Azpilgoeta, País Vasco (España)
Viewed 113 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Ruta circular desde Azpilgoeta pasando por:
- Oliturri (4.5 km)
- Kanpanzar (5.2 km)
- Arno (6.8 km)
- Refugio de Arno (7.2 km)
- Ormola (8.8 km)
- Birular (9.4 km)
- Txoriaitz (10.8 km)
ARNOKO MENDIAK
Mendarora hurbildu ginen atzo, iparralderantz luzatzen den kareharrizko mendilerro basatia ezagutzeko asmoz. Artadiak eta sastrakek estalia, karst-a da nagusi bertan; pauso bakoitzean arreta guztia ipintzera behartuko gaitu honek. Baina aldi berean, abentura giro aparta biziko dugu.
Autobide azpitik igarota, mendian gora doan pista jarraituz egiten dira lehenengo pausoak, kantera zahar batera iristen garen arte. Bertan hartuko dugu Lurkortako lepora eramango gaituen bidezidorra; baina lehenengo, harrobian dauden eskalada bideak miatzera geldituko gara.
Lepora iritsita, butano koloreko margoek mendilerroaren ertza jarraitzera lagunduko gaituzte, Olitturriko gailurra lehenengo, eta Kanpantzargo dorrea eta Kanpantzar zapalduz gero; azkeneko hau, Ehun Mendien lehiaketarako baliagarria.
Iparrerantz behera eginez, Presoletako ingurua zeharkatu eta joan-etorri batez Arno eta Arnoko gurutzearen gailurrak bisitatuko ditugu, bien artean Xabier Errastiren omenezko harrespila topatuz.
Lepora bueltatuz, Ormolako putzura daraman xenda segiko dugu, goroldioz estalitako harri eta zuhaitzen artean. Tartean, leize sakon batek gure arreta deituko du.
Ormolako putzutik hurbil, Birular mendiaren gailurrera daraman pista topatuko dugu; antena bat besterik ez dago goian, baina gailur gosea asetzeko, hau ere igo beharra dugu.
Behin gaina zapalduta, lepora bueltatu eta bideak hego-ekialdera jarraitzen du, mendian behera. Laister baina, aurrez aurre Txori Aitz mendia agertuko zaigu; desnibela handia iruditu arren, bizkor igotzen da baina. Lainoak irentsita gaitu oraindik, eta bistarik gabe zapalduko ditugu eguneko gailur guztiak ondorioz.
Lepora bueltatuta, seinaleak Mendarora jarraitu beharreko bidea adierazten digu; agian, ibilbideko zatirik politena, Tranpaitz izeneko sakan hezean zehar behera egiten duena, galtzada zahar eta goroldio artean.
Batzutan, mendi ez hain ezagunetan topa dezakegu gailur famatuetan topatuko ez dugun abentura eta bakardade sentipen hori.

Comments (2)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Ibilbide honek denetatik du: igoera jarraiak, inguru karstikoak, kostaldeko ikuspegi ederrak... gomendagarria oso
Mila esker, pozten nau gustoko izateak