Mener
near Parzán, Aragón (España)
Viewed 38 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Tontor hau circu glaciar izcutatu batean dago non bi iboi ttipi dauden, Mener iboiac.
Hasteco lekua ancinaco aduana da, Parzán herritic goiti.
Igoera oihanean barna da eguiten, PR-HU 180 delacoari lothuac, Tringonier sacanetic, ur jaucien soinuarequin batera eta neholaco buruhausteric gabe, haric eta oihanetic athera eta çurezco seignale çuthoin bat aurkitu artio, non escuineranz biratu beharco garen. Utzirico bidea, PR-HU 180 hori, Tringonier mendatheranz doa.
Une horretaric aitzinat gogoan içan beharco dugu bidecidor arrastoac eta cairn batzuc baicic ez ditugula edirenen. Gu çucenago (bainan aguian nekeçago) joan guinen igoeran jaitsieran baino; içan ere, jaistecoz, 08 eta 09 waypointen artean xendra moduco bat hatcheman guenuen, macelaren erdialdean barrena cihoana, eta hortic beretic beheititu guinen. Hobe içan liçateque, ciur asqui, xendra horretaric ere goititzea.
Igoeraren hondarreco unean harchingadi bat dago, bainan ez da ez lucea ez çaila. Ohi denez, nolanahi ere, arreta pixca bat behar da jarri.
Ibilbidearen edderra, cascotico vistac eta bakartassunaren sacona nabarmencen ditut. Tringonier iraganguiatic jaisten ari cen ibiltari bat içan ecic, ez çatequeen berce nehor içan egun ossoan. Tira, bai, sarrio iciren batzuc ere ikussi guenituen.
Mereci duten bazterrac dira, inguru arras eceçagun batean. Nahi ukan deçana, halaber, gandorretic eta lepho bat iraganez, ekialdeco tontorreraino hurbilcen ahal da, ceina nagussia baino metro batzuc beheitiago dagoen.

Waypoints
Waypoint
5,319 ft
03 - Errecaren vixta
Leku ona iduri du oinen frescatzecoz, bainan hobea da, hala ere, goitico çubicoa
Intersection
6,362 ft
05 - Çuthoina
Hemen uzten da PR-HU 180 deritzona; hemendic aitzinat bide arguiric gabe hassico gara tarte lucetan, cairn eta xendra batzueri so
Waypoint
6,799 ft
08 - Mener iboien haraneco sarcea
Hemen eguiten dute bat igoeraco eta jaitsieraco ibilbide çathiec
Intersection
7,379 ft
09 - Cairna
Thoqui hunetaric, guibelerat eta escuinalderat behatuz, xendra bat ikusten da arguiqui, eta horixe hartu guenuen jaistecoz, 08 waypointeraino
Mountain pass
7,937 ft
13 - Lephoa
Harchingadia ceharcatzecoz, hobe dateque hemen hastea jaisten, goitico iboiraino; hemendic ere ekialdeco tontorrerat joaiten ahal da
You can add a comment or review this trail
Comments