Activity

Mieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03

Download

Trail photos

Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03 Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03 Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03

Author

Trail stats

Distance
6.98 mi
Elevation gain
1,476 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,476 ft
Max elevation
2,228 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,078 ft
Trail type
Loop
Time
8 hours 7 minutes
Coordinates
1478
Uploaded
February 4, 2023
Recorded
August 2021
Be the first to clap
Share

near Mieza, Castilla y León (España)

Viewed 56 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03 Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03 Photo ofMieza Arribes del Duero zirkularra 2021-08-03

Itinerary description

IBILBIDEA OSORIK IRAKURRI ETA ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/02/mieza-arribes-del-duero.html

Mieza herritik abiatuta ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Arribes del Dueron kokaturiko herri honetatik, Duero ibaiak sorturiko arroila eta bere paisai bereziak ezagutzeko balioko zaiguna. Ibilbidearen aurreneko eta bukaerako zatia pistetatik izango da, baina arroilako partea bidexketatik burutu beharko da eta eremu hau despopulatua egoteaz gain, ez da oso ibilia beraz erne ibili behar da batzutan bidea landarean era bat estaltzen dute eta. Eremu antropizatua izandakoa, egun naturak berreskuratzen hasia da baina garai batetako bizi modu gogorraren lekuko dugu, hots, terrazetan, eremu isolatu eta emankortasun gutxikoak erabiltzearen beharra zegoenean, bizi modu tradizional horien krudelkeriaren isla dira. Guzti honi, muga eremua dela gehitu behar zaio.

Ibilbidea Arribes del Duero Parke Naturala. 1990. urtean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) gisa katalogatu zenetik burutuko dugu, eta horrek bere berezko edertasunaren ideia ematen digu. 

Ibilbidea eta altimetria.Ibilbidea Miezatik abiatuta
Altimetrian Duero ibairaren jaitsiera nabaria da
Miezan autokarabanentzako area bat dago eta bertan gaua eman ondoren goizean goiz ibilbide bat burutzeko asmoz aterako gara. Toki zabal eta lasai honetan kotxeak ere aparkatu daitezke.Autokarabanak eta kotxeentzako aparkalekuaUdako egun beroak pairatzen ari garenez, goiz altxatu eta martxan jarriko gara. Hasieran herriko erdi aldera gerturatuz.Aldapan beherantz topatuko dugun aurreneko monumentua hauxe izango da:Santutxoko Kristoren baseliza: Harrizko ermita da, granitoz egindako gurutzadura du, kanpandorrez egindako kanpai-horma.
Santutxoko Kristoren baselizaMieza Salamancako udalerri eta herri espainiarra da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan kokatua. Vitigudino eskualdean eta Erribera azpieskualdean (Arribes) dago. Vitigudinoren barruti judizialekoa da.Udal-mugartea biztanle-gune bakar batek osatzen du, 34,82 km²-ko azalera hartzen du guztira, eta EINek 2017an egindako udal-erroldan jasotako datu demografikoen arabera, 222 biztanle ditu.Dueroko Arribeak ikusita, Arribes del Duero parke naturalaren barruko herri bereziki turistikoa da.Santutxoko Kristoren baselizaApur bat beherago eta herriko plazan kokatuta eliza izango dugu. Hauxe ere granitozko harlandu ederrez osaturik dago.
San Sebastian eliza parrokialaSan Sebastian eliza parrokiala: XII. mendeko eliza parrokiala, harriz egina, kanpaiak dituzten hiru arkuko kanpai-horma nabarmentzen da.
San Sebastian eliza parrokiala
San Sebastian eliza parrokialaPlazara iritsi eta Ezkerreko karrikatik, Vilvestre izenekotik, gorantz abiatuko gara herritik ateratzeko.
Ezkerretik Vilvestre karrikatik
Miezako eraikin motaHerriko azken etxeetara iritsi eta bidegurutze bat izango dugu. Guk zuzenean jarraituko dugu.
Zuzen jarraitu
Zuzen doan pistatik segiHorma batean informazio ohola izango dugu. Dueroko ibilbidearen informazioa topatu daiteke bertan.
Informazio oholaIbilbidearen aurreneko zatian nekazaritzako bide zabaletatik, alboetan lur-zatia mugatzen duten harrizko hormak dituena izango dugu. Gereziondoak, almendrondoak, olibondoak, udareondoak, irasagarrondoak eta itxura airosoa duten beste fruta-arboladi batzuk larreekin txandakatzen dira eremu honetan.Apur bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan eskuineko pista hartu beharko dugu.Bidegurutzean eskuineko pistatik segi
PistatikMetro gutxi batzu aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ere eskuineko norantza jarraitu beharko dugu.
Bidegurutze honetan eskuinetik joHarrizko horma apartez hesitutako belardiak dira ibilbide honen hasierako ardatza, penillanura zati bat zeharkatuz, biodibertsitate handiko naturgune baliotsua, non granitozko berrukoek paisaia menderatzen duten, bertze zatian aldiz, arribesetan murgilduko gara bertze landaredi eta paisaia ezagutuz.
Pista inguratzen duten harri lehorreko hormakBalcoiso-ko trokatxora iritsiko gara eta egun pista berrian eraikitako zubitik igaroko garen arren, aldamenean ikusgai dago aintzineko granitozko zubi zaharra. Arkitektura eredu ederra dugu ikusgai bertan.
Balcaiso trokaren zubi zaharraPista edo bide zaharretik aurrera jarraituko dugu eta aurrerago topatuko dugun bidegurutzean zuzen jarraitu beharko dugu. Egia da behatokira iristeko badel pista zuzenagoa, baina eremu honetatik ibiltzea eta bide zahar hauek eskainiko dizkiguten landaredia, eraikin zaharrak eta paisaiak ederrak oso direla, beraz gomendagarria da bertatik bidea osatzea.
Zuzeneko bide zaharretik jarraituTarte honetan harrizko hormen artean, bide zaharretik ibiliko gara. Las Escarbajas eremua du izena eremu honek.

Waypoints

PictographCar park Altitude 2,202 ft
Photo ofArea ac

Area ac

Autokarabanentzako eremua.

PictographSummit Altitude 1,262 ft

1054

PictographWaypoint Altitude 2,130 ft
Photo ofTABERNA Photo ofTABERNA

TABERNA

Herriko ostatu bat. Plazan.

PictographWaypoint Altitude 2,093 ft
Photo ofAskaltokia Photo ofAskaltokia Photo ofAskaltokia

Askaltokia

Behatokiaren aurretik dagoen askaltokia.

PictographWaypoint Altitude 1,878 ft
Photo ofATAKA Photo ofATAKA Photo ofATAKA

ATAKA

Ataka bat gainditu beharko dugu arribesetan murgiltzeko.

PictographWaypoint Altitude 1,900 ft
Photo ofEtxola Photo ofEtxola

Etxola

Etxola tradizionala.

PictographReligious site Altitude 2,118 ft
Photo ofEliza Mieza Photo ofEliza Mieza Photo ofEliza Mieza

Eliza Mieza

Mieza herriko eliza.

PictographIntersection Altitude 2,193 ft
Photo ofBidegurutzea 01 Ezker Photo ofBidegurutzea 01 Ezker

Bidegurutzea 01 Ezker

Herritik ateratzean, ezkerreko pistatik jarraitu bidegurutze honetan.

PictographIntersection Altitude 2,234 ft
Photo ofBidegurutze 02 Eskuin Photo ofBidegurutze 02 Eskuin

Bidegurutze 02 Eskuin

Bidegurutze honetan eskuineko pistatik jo.

PictographIntersection Altitude 2,216 ft
Photo ofBidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze honetan ere, eskuinetik segi

PictographIntersection Altitude 2,147 ft
Photo ofBidegurutze 04 Zuzen Photo ofBidegurutze 04 Zuzen

Bidegurutze 04 Zuzen

Bidegurutze honetan zuzen doan bidetik segi.

PictographIntersection Altitude 2,134 ft
Photo ofBidegurutze 05 Eskuin Photo ofBidegurutze 05 Eskuin Photo ofBidegurutze 05 Eskuin

Bidegurutze 05 Eskuin

Bidegurutze honetan eskuineko pistatik segi.

PictographIntersection Altitude 2,150 ft
Photo ofBidegurutze 06 Eskuin Photo ofBidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze 06 Eskuin

Pistara berrira atera eta eskuinetik metro batzuk egin beharko dira.

PictographIntersection Altitude 2,166 ft
Photo ofBidegurutze 07 Ezker Photo ofBidegurutze 07 Ezker

Bidegurutze 07 Ezker

Bidegurutze honetan ezkerretik segi. Zutoin batek norantza adierazten du.

PictographIntersection Altitude 2,115 ft
Photo ofBidegurutze 08 Eskuin

Bidegurutze 08 Eskuin

Eskuinetik jo, askaltokia dagoen tokirantz.

PictographIntersection Altitude 2,099 ft
Photo ofBidegurutze 09 Ezker Photo ofBidegurutze 09 Ezker Photo ofBidegurutze 09 Ezker

Bidegurutze 09 Ezker

Pista utzi eta ezkerretik bidetxo batetik abiatuko gara Arribes del Dueroko natura parkean murgiltzeko.

PictographIntersection Altitude 1,921 ft
Photo ofBidegurutze 10 Ezker Photo ofBidegurutze 10 Ezker Photo ofBidegurutze 10 Ezker

Bidegurutze 10 Ezker

Troka gainditu eta metro gutxi batzuk pistatik egin eta ezkerreko bidetik baztertu beharko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,261 ft
Photo ofBidegurutze 11 Ezker Photo ofBidegurutze 11 Ezker Photo ofBidegurutze 11 Ezker

Bidegurutze 11 Ezker

Puntu honetan ezkerreko bidexkatik jarraitu beharko dugu, apurtxo bat altuera jaisteko eta magaletik jarraitzeko.

PictographWaypoint Altitude 2,120 ft
Photo ofHARRASKA Photo ofHARRASKA

HARRASKA

Miezako harraska.

PictographReligious site Altitude 2,178 ft
Photo ofHUMILLADERO Santutxoko Kristoren baseliza Photo ofHUMILLADERO Santutxoko Kristoren baseliza

HUMILLADERO Santutxoko Kristoren baseliza

Santutxoko Kristoren baseliza. Informazio gehiago https://mendikosterak.blogspot.com/2023/02/mieza-arribes-del-duero.html

PictographPanorama Altitude 2,089 ft
Photo ofMIRADOR Del ÁGILA Photo ofMIRADOR Del ÁGILA Photo ofMIRADOR Del ÁGILA

MIRADOR Del ÁGILA

Arranoaren behatokia.

PictographIntersection Altitude 1,924 ft
Photo ofPISTA Eskuin Photo ofPISTA Eskuin

PISTA Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik herrirantz jarraitu.

PictographWaypoint Altitude 2,137 ft
Photo ofMiezako PLAZA Photo ofMiezako PLAZA

Miezako PLAZA

Mieza herriko plaza.

PictographWaypoint Altitude 1,399 ft
Photo ofCachón troka Photo ofCachón troka Photo ofCachón troka

Cachón troka

Cachón troka

Comments

    You can or this trail