MOGAN GAINEKO GURUTZEAK
near Mogán, Canarias (España)
Viewed 29 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
VENEGUERA HERRIA
Bertatik hasiko gara ibilbide zirkularra. Gure norabidea izango da 2,8 metroko luzera izango duen pista bat hartzea behera, lehortutako dagoen errekatxoren aztarnak jarraituz. Alde batera lagako dugu gurutzera garaman bide ofiziala, bertatik itzuliko gara eta.
SEINALEAK
Alde batera laga Mogan gainera garaman bidea. Pistatik jarraitu, bertako baratzetatik.
KOBAZULO-ETXEAK?
Inguru hauetan sarri erabiltzen zituzten kobazuloak erabilera anitzetarako; baita etxebizitzarako ere.
BIDEGURUTZEAK (ERNE)
Ez da ia bidea antzematen; ezta harripilak ere, baina behetik gora, salbuespenak salbu, bidelagun izango ditugu harripilak eta noizbehinkako egurrezko zutikoak. Lasai hartu beharreko bidea da, nahiz eta arriskurik ez izan (behetik gora egiten bada igoera, batez ere).
SEINALEAK
Harripilak dira nagusi. Bidea ere nahiko adierazita dago, zatiren bat ez bada ere (Gu despistatu ginen).
BEHATOKIA
Goranzko bidean ez ahaztu behera begiratzea. Edo gora? Hain ezezaguna da paisaia eta erliebea guretzat!
BEHATOKIA
Hauskorra da erliebea eta bide ingurua. Asmatu dugu bertatik igotzea eta ez jaistea. Landaretza ere ikusgarria da: kaktusak, margaritak, ...
MOGAN LEPOA-BIDEGURUTZEAK (ERNE)
Dagoeneko bat egin dugu Moganetik eta Veneguaratik datorren beste bidearekin. Gure asmoa ez da gurutze handira joatea, baizik eta mendiaren azpitik joatea.
MOGAN LEPOA
Veneguara herria azpian ikusten da. Behera goaz, bidezidorra jarraituz.
MOGAN LEPOA (GURUTZE TXIKIA)
Jende askok erabiltzen du garai bateko erregebide hau herri bietara (Mogan eta Veneguara) joateko edota Mogan gainean dagoen gurutze handira joateko. Gure helburua Veneguara herrira itzultzea denez, goitik behera hartzen dugu erregebidea. Txukun dago, ez igoera egiteko ekarri dugun bidezidorra bezala!
You can add a comment or review this trail
Comments