MÓNNATURA-PLA DE LA FONT-QUARTIULES-PAS DEL CORO-MÓNNATURA
near Son, Catalunya (España)
Viewed 71 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Son herri gainean kokatuta dagoen Mónnatura Pirineus izeneko interpretazio zentrotik aterako gara Pla de la Font aterpera. Ondo markatutako ibilbidea da, pintura horiz eta egurrezko zutabeak erabiliz. Hala ere, aterpetxetik Fogueruix lepoa hartuta, Quartiules gainera joateko harripilak jarrituko ditugu. Behin gain ikusgarriak eskaintzen digun behatokia aprobetxatuz, Fogueruix lepora itzuliko gara. Hemendik, Bosc de la Palomera izeneko eremua (pinadia) zeharkatuz, La Planell-era joan gara. Komeni da, hala ere, ondo orientatzea, dagoeneko marra horiak ez daudelako. Behin, La Planell-en dauden ikusmira ikusgarriak disfrutatuz, eta aurrez aurre Pic del Pinetó dugula, lehen aipatutako Pla de la Font aterpera itzuliko gara bertan dauden marra horiak aproBetxatuz. Hemen hasten da Pas del Cororaino eramango gaituen zeharkaldia, zelai ederrez osatuta, eta erne ibiliz gero oreinak ikusteko aukera ere paregabea da. Behin Pas del Coro-ra iritsita, Son herrira doan bidea hartuko dugu beherantz. Markatuta dago.
Ibilbide zirkularra da, ez duena aparteko zailtasunik. Natura balio handiko eremua da, eta oreinak, hegaztiak, tximeletak, sugegorriak, ... ikusteko aukera ederra. Aldi berean ohiko Pirinio eremu ibilbide klasikoetatik ateratzen den inguruneak dira. Oso jende gutxi dabil bertan. Hortik dator animali ugari ikusteko aukera.
Ibilbide zirkularra da, ez duena aparteko zailtasunik. Natura balio handiko eremua da, eta oreinak, hegaztiak, tximeletak, sugegorriak, ... ikusteko aukera ederra. Aldi berean ohiko Pirinio eremu ibilbide klasikoetatik ateratzen den inguruneak dira. Oso jende gutxi dabil bertan. Hortik dator animali ugari ikusteko aukera.
Waypoints
Intersection
5,100 ft
REFUGIO PLA DE LA FONT
Igoera lasaia egiten da. Oso polita. Erne ibili, animaliak hor inguruan daude zuk noiz argazkiak aterako!!!
Mountain hut
6,653 ft
PLA DE LA FONT ATERPEA
Bertan norabide askotariko geziak ikusiko dituzue; baita Quartiules izeneko gainera doana.
Summit
7,344 ft
QUARTIULES GAINA
Lehendabizi, Pla de la Font aterpetxetik Fogueruix lepora igo dugu. Hemen, ezkerretara jo dugu, harripilak jarraituz gaineraino.
Panorama
6,993 ft
MIRADOR DE FOGUERUIX
Hemen gaudela, La Planell aldera joango gara, horretarako pinadi bat zeharkatuz. Hemen dagoeneko ez dago marra horirik ezta harripilarik ere. Hala ere, jendea eta behiak nahiz zaldiak ibilitako bideak badaude.
Panorama
7,380 ft
LA PLANELL
Erne! Hemen berriro marra horiekin topo egingo dugu, Pla de la Font aterpera bueltan eramango gaituztenak.
You can add a comment or review this trail
Comments