Munain-Munain mendatea-Iturbeltz-LAZKUETA (1123m)-Zalanportillo-Baio-Mirutegi-Atau-Bikuña-Munain
near Munain, País Vasco (España)
Viewed 371 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
6 orduko ibilaldia + bazkal-atsedenaldia
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Muniain, herria, hasiera puntua
Txangoaren hasiera Muniain herrian, Donemiliaga udalerrikoa dena. Bertan autoa uzteko tokia ere dago. Herritik Zadorra ibaiaren ondotik irtengo gara mendira bidean.
Haritzmotzak
Herritik irten eta Haritzmotzen bidea hartuko dugu, inguru honetan haritzmotz izugarriak ikusteko aukera izango dugu.
Munaingo mendatea
Basoan gora joanez Zadorra ibaiaren iturburura ere iritsiko gara, ni joan nintzenean ez zen ur askorik ikusten baina hortxe dago. Munaingo mendatea ere toki ederra da ikusteko, bertan mendialdeko gaina hartuko dugu, bere mendebaldera dagoen erpin geodesikoa duen muinora igo eta borden ingurutik Txumartegi gaintxora igoko gara.
Lezana arrasoa eta Txumartegi trikuharriak
Megalito pare bat, ez dira oso ikusgarriak baina...
Iturbeltz
Txumartegi gaintxotik zati labur bat mendi ertzetik egin ondoren basoan barneratuko gara hegoalde norabidean Iturbeltz errekaren ondotik aintzira aldera iristeko. Aintzara honetan jende ugari ibiltzen da atseden-gune bezala atonduta dagoenez. Ibilgailuz ere ondorainok igo daiteke.
Lazkueta (postontzia) (1087m)
Aintzira utzi eta Lazkueta (postontzia) aldera joko dugu, senda lau bati jarraituko diogu eta azken zatian aldapa gainditu ondoren bertan egongo gara. Hemen postontzia, oroigarriak eta abar ikusiko ditugu.
Lazkueta (1123m)
Lazkueta (1123m), mendiaren tontor garaiena, basoan egin behar da bidea baina ez da zaila. Inguru ikusgarria da harkaitz, pago eta goroldio artean.
Zalaportillo haitz-zubi naturala
Lazkuetatik Bikuñako mendatera doan senda jarraituz iritsiko gara hona, harkaitz-zubi ikusgarria, bere azpitik pasatu ahalko gara sendatik.
Baio I zutarria
Inguru honetan hain ugariak diren megalitoetako bat. Harri puzketa ikusgarria.
Baio (1197m)
Eguneko puntu gorena. Bikuñako mendatetik igotzen den sendatik igoko gara. Ikuspegi ederrak daude bertatik bai lautada aldera baita Atauko zelaietara.
Mirutegi (1167m)
Amildegi ertzean dagoen beste tontora bat. Gurutze erraldoi bat du tontorrean.
Atauko megalitoak
Atauko inguru megalitoa, tumulu ugari aurki daitezke bertan. Azken urte hauetan hauen atontze eta seinaleztatze lanetan aritu dira bertan.
Atauko Haitza
Mendi ertzeko beste tontor bat. Hemendik behera jeitsiko gara lautada aldera.
Bikuña
Lautadara jeitsita Bikuña eta Munain arteko bidea egingo dugu galsoroz inguratuta txangoa amaitzeko.
Munain, herria, amaiera puntua
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Ruta muy bonita, y entretenida de hacer, un poco de barro en las pistas del principio y del final, pero por lo demás totalmente recomendable.
Gracias Chusvi. Me alegro que te halla gustado.
Yo tambien pase un dia fenomenal por alli.