Munaingo mendatea-Txumartegi-Txumarregi-Bikuñako mendatea eta Zalanportilako arkua Opakuatik.
near Opakua, País Vasco (España)
Viewed 190 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Opakuako mendatearen gainaldera heldu eta berehala hartuko dugu ezkerrera. Aurrera jarraitu eta berehala utziko dugu ezkerraldera sartuta. Iparraldera egingo dugu ibilbidearen hasieran pistatik. Berehala joango gara ezkerraldera eta lehenengo garai bateko artzain etxolak ikusiko ditugu. Lainoa dago eta hurbildu egin behar argazkiak ateratzeko. Bigarren txabolen gunetik aurrera, berehala, ezkerrera, Munaingo mendatea begiztatuko dugu. Lehenengo tontorra, Txumartegi, segituan dago, baina aurretik ekialdera jiratuko dugu. Txumarregi handik ordu erdi baino gutxiagora dago, harkaitzaren gaineko harri handi batean errotulagailuz idatzita tontorraren izena, jada higatuxea. Basotik aurrera egingo dugu Bikuñako mendatea topatu arte. Handik hegoaldera luzatuko ditugu pausuak, Zalanportilloko arkua ikustera. Ikusgarria bertako argazkia. Labirinto formakoa da pago eta harkaitzez osatutako espazioa. Inguru horretatik hurbil egonez gero, ikusi beharreko lekua. Aurrera joko dugu eta gutxira mendebalderantz joango. Ur tuberiak dauden eremura ailegatuko gara eta hor eskuinera hartuko dugu, zelai eremutik aurrera, autoa utzi dugun lekura heldu arte.
Waypoints
Intersection
3,329 ft
Ezkerrera
Intersection
3,299 ft
Eskuinera
You can add a comment or review this trail
Comments