MUNIELLOS HARIZTIA
near Moal, Asturias (España)
Viewed 14 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
APARKALEKUA-ATERPEA (TABLIZAS)
Hauxe da Muniellos parkearen harrera etxea, Tablizas. 20 pertsona sar daitezke egunero bertan. Parketxeko zaindariak etorritakoen fitxa egiten du eta jakinarazten digu ze ibilbide dauden eta ze ordutarako itzuli behar garen. Ez dago estaldurarik, ez bada goiko mendiko hainbat zonaldetan.
ZUBIAK
Erreka bazterreko bidea nahiko lasai egin daiteke. Hori bai, kontuan izan mendian gaudela eta horretarako prestatuta joan behar garela, eta, goitik jota, 20 pertsona besterik ez daudela zure eremuan.
INFORMAZIOA
Udaberria buztitik dator eta bidean errekatxo ugari daude. Igoera, berriz, harri artean egiten da, baina arriskurik gabe.
BIDEGURUTZEA (ERNE!)
Bidegurutze honetan (basozainak esan zigunez hartz batek botatako seinalea ikusiko dugu lurrean) putzuetara joango gara, lehendabizi, ondoren bertara itzuli eta eskuma aldeko zeharkaldiari ekiteko. Aintzira bidea nahiko laua da, eta gaina, berriz, oso polita, Pirinioetan aurkitzen ditugun putzuekin, ezberdina, nahiz eta jatorria bera izan. Bidean zein gainean Munielloseko basoa ikusteko inguru paregabea da.
BEHEKO AINTZIRA
Beheko aintziran gaude. Goian beste bi omen daude, baina mendizaleentzat momentuz debekatuta (edo itxita) daude.
MUNIELLOS HARIZTIA
Itzulera goiko aldetik egingo dugu. Ez da ohikoena, basozainak esan zigun bezala, normalean mendizaleok igo egiten direlako bertatik. Bidetzurra nahiko traketsa da, gora-behera askotarikoa, eta ibiltzeko sarri astuntxoa. Hala ere, Muniellosen handitasuna bertan antzeman daiteke.
BEHATOKIA
Bidean, argi guneetan, basoaren handitasunaz zein edertasunaz konturatuko gara; baita isiltasunaz ere.
FUENCULEBRERA ITURRIA
Ibilbide osoan, ez bada hemen, eta apenas dator urik, ez dago ura dakarren iturririk. Beraz, ura hartzea komeni da. Gu behera gozenez, kontuz ibiliko gara hemendik aurrera, bidea traketsagoa bihurtzen delako.
TABLITAS
Bueltan gara Tablitasen eta erakusketa arretaz ikusteko denbora erabili dugu. Baita foileto bat eskatzeko ere. A, eta bidea, ez ahaztu hartzengandik babesteko erlategiak bisitatzea, bide ertzean daude.
You can add a comment or review this trail
Comments