Activity

MURUA-GORBEIA-MURUA

Download

Trail photos

Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA

Author

Trail stats

Distance
11.74 mi
Elevation gain
2,881 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,881 ft
Max elevation
4,657 ft
TrailRank 
42
Min elevation
1,861 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 44 minutes
Time
6 hours 3 minutes
Coordinates
3273
Uploaded
November 19, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Murua, País Vasco (España)

Viewed 28 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA Photo ofMURUA-GORBEIA-MURUA

Itinerary description

Ibilbide klasikotako bat Gorbeia gailurrara joan nahi izanez gero, baina Muruako harrobitik egiten den igoera baino ezezagunagoa. Muruan bertan dagoen aparkaleku seinalizatutik abiatzen da mendi pista bat, ia gailurreraino iristen dena. 8,5 kilometro dira, eta 2 ordu eta 40 bat minutuko igoera. Gailurretik, berriz, Muruako harrobira jaitsi gara, motzagoa eta malkartsuagoa dena. Baina, aparkalekuan lagatako kotxera joateko, berriz, 3 kilometro egin ditugu asfaltatutako bidetik, baina bide batez ezezagunak diren Gorbeiako urtegiak eta errota ezagutu ditugu. Polita ibilibidea; are ederragoa udazkena delako, eta basoak zorragarriak daude.

Waypoints

PictographCar park Altitude 2,047 ft
Photo ofAPARKALEKUA

APARKALEKUA

Gorbeiak igoera hasiera asko dauzka. Murua herrian dagoen aparkalekutik atera gara Gorbeiara; 8,5 kilometro dauzkagu bertaraino. Aurreikuspenak, 2 ordu eta 40 bat minutu gailurreraino; eta bete direnak. Bidea erosoa da, ia mendi pista bat jarraituz.

PictographTree Altitude 2,045 ft
Photo ofHARIZTIA-PAGADIA Photo ofHARIZTIA-PAGADIA

HARIZTIA-PAGADIA

Baso bikoitza da hasierakoa, haritza eta pagoa tartekatuz.

PictographIntersection Altitude 2,936 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Hemendik aurrera, noizbehinka, mendi pista laga eta bidetzurrak hartuko ditugu.

PictographSummit Altitude 4,148 ft
Photo ofPAGAZURI (1307) Photo ofPAGAZURI (1307)

PAGAZURI (1307)

Dagoeneko ikusten dugu Gorbeiako gurutzea.

PictographIntersection Altitude 4,264 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Goitik behera gatozela ere bat egingo dugu seinale honekin, helburu baita Muruako harrobira joatea.

PictographSummit Altitude 4,698 ft
Photo ofGORBEIA (1482) Photo ofGORBEIA (1482)

GORBEIA (1482)

Gorbeia Araba eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendi bat da, herrialde bietako eta Gorbeiako mendilerroko tontorrik garaiena, Bizkaiko bost deiadar mendietako bat. Zeanuri, Orozko, Ubidea, Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatuta dago. Bide batez albiste txar bat: gailurrean geunden 80 bat mendizale izenekotik, bat berak ere ez zuen elkarrizketetan euskaraz egiten. Nora goaz? Kezkatuta egiten dugu alde gailurretik, Muruako harrobira. 1906ko otsailaren 12an, astelehena, bigarren gurutzea erortzen da, eta, azkenik, orain dagoen hirugarren gurutzea eraikitzen da Gorbeia mendiaren gailurrean 17 metro altuerakoa. Alabaina, hirugarrenaren inguruan ez daude datu zehatzik bere inaugurazioaren inguru, hortaz ezin da jakin inaugurazioa egon zenik ala ez.

PictographMonument Altitude 4,521 ft
Photo ofIGITAIA TUMULUA ETA TRINTXERA. Photo ofIGITAIA TUMULUA ETA TRINTXERA.

IGITAIA TUMULUA ETA TRINTXERA.

Berriro behera goaz, bide alternatibo bat hartuz, Igitaia izeneko tumulura. Eta bide batez, tumuluaz gain, dagoeneko jendeak ez badizkio arretarik jartzen, Gerra Zibileko trintxerak ere ikustera goaz. Hemendik aurrera beherako bidea hartuko dugu Murua harrobiraino, batez ere pagadi ederrak zeharkatuz.

PictographPicnic Altitude 2,273 ft
Photo ofMURUAKO HARROBIA

MURUAKO HARROBIA

Muruako aparkalekura iristeko gutxi falta da. Gaur egun aisialdiko gune bihurtutako ustiapen zahar honetan aisegune derra dago. Gainera, Gorbeiara igo edota Mairuelegorretako haitzuloan sartu ahal izango zara.

PictographIntersection Altitude 2,107 ft
Photo ofMURUAKO HARROBIAK Photo ofMURUAKO HARROBIAK

MURUAKO HARROBIAK

Egiari zor, Gorbeiara igotzeko ohiko abiapuntua da. Ingurua oso polita da, eta batez ere harrobi inguruko parkeak merezi du bisita bat. Gure helburua orain kotxea laga dugun aparkalekura itzultzea da. 3 kilometroko distantzia, baina aldi berean interesgarria normalean kotxez ikusten ez diren inguruak ikusteko aukera dugulako: urtegiak, errotak, basoak, urruti antzematen den Gorbeia gaina ...

PictographLake Altitude 2,126 ft
Photo ofGORBEIA 1 URTEGIA (ZUBIALDE)

GORBEIA 1 URTEGIA (ZUBIALDE)

Agian ez dira ezagunak urtegiak jendeak kotxez egiten duelako bide zati hau. Gasteizko udalak kudeatzen ditu bertako urak.

PictographPanorama Altitude 2,134 ft
Photo ofGORBEIA ATZERA BEGIRA

GORBEIA ATZERA BEGIRA

Mendian atzera begiratzeko ez dugu ohitura handirik, baina noizbehinka ariketa polita da, nondik gatoz konturatzeko ez bada ere.

PictographLake Altitude 2,078 ft
Photo ofGORBEIA 2 URTEGIA (ZUBIALDE)

GORBEIA 2 URTEGIA (ZUBIALDE)

Agian ez dira ezagunak urtegiak jendeak kotxez egiten duelako bide zati hau. Gasteizko udalak kudeatzen ditu bertako urak.

PictographMonument Altitude 2,005 ft
Photo ofMURUKO ERROTA

MURUKO ERROTA

Bidean bat egingo dugu ere Muruako errota xarmantarekin. Osagarri guztiak ditu. Zharberritua dago. Hemendik, gertu dugu aparkalekua.

Comments

    You can or this trail