Murumendi estazio megalitikoa (1)
near Mandubia, País Vasco (España)
Viewed 983 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Honako megalitoak ezagutuko ditugu (ordenan):
1. Mandubi Zelai: Trikuharri.
2. Trikuaizti I: Trikuharri.
3. Trikuaizti II: Tumulua.
4. Larrarte: Trikuharri.
Ibilbidearen abiapuntua Mandubiko Bentan ,GI-2635 errepidea, kokatzen da. Errepidetik Azpeitirantz harturik 120 metrora ezkerrera egingo dugu, Ormaiztegirantz Done Jakue bidetik doan bidea harturik. 400 metrotara ezkerrean ibilbideko lehenengo megalitoa kokatzen da, Mandubi Zelaia trikuharria.
Mandubiko Bentara itzulita oraingoan ekialderantz egin eta 500 metrora beste bi megalito bisitatu ahal izango dugu, Trikuaizti I (trikuharri) eta Trikuaizti II (tumulu). Zoritxarrez biak sasiz estaliak.
Bidea jarraituz eta San Gregorio baselizatik pasa ondoren Txoritegi eta Portamosegi mendixkak inguratuko ditugu, Larrarteko lepora iritsi arte. Bertan Larrarte trikuharria kokatzen da, ibilbideko azkena.
Itzulera ibilbide beretik egingo dugu.
Zenbait zatitan, eguraldiaren arabera, bidea lokaztuta egon daiteke.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments