OBA (DIMA)-LEUNGANE-ARAMOTZ MENDI ZERRA-ARTAUN-OBA
near Oba, País Vasco (España)
Viewed 180 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra da. Aramotz mendizerra (Urikolako parke naturalean) ezagutzea nahi bada ibilbide aproposena, eta aldi berean esan genezake paisaia eta batez ere karst erlibearen ikuspuntutik Bizkaiak duen natura ingurune ederrenetakoa dela. Aukera ugari eskaintzen ditu han edo hemen ibiltzeko, eta ondo seinalizatuta daude ibilbide ezberdinak (PR-BI 81-82 eta 83). Guk Oba auzotik hasi gara, eta PR-BI 82 ibilbidea (Ikazkinena) jarraituz Leungane mendi tontorreraino joan gara. Hemendik Mugarrikolanda inguru paregaberaino. Hemen, berriz, Mugarra gaina alde batera lagata, Zornotzara aldera doan bidea hartu dugu, momentu batean PR-BI 82 laga eta PR-BI 83a hartuz. Bide hau jarraituko dugu Artaun auzoraino. Hemendik, txuri-hori seinaleak jarraituz, Obara beste 30 bat minutu. Ibilbide lasaia da. Hori bai, inguru karstikoa denez, zenbait unetan kontuz ibiltzea komeni da, batez ere lurra buztita baldin badago, irristagarria bihurtzen baita ibilbidea.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments