OHITURA, URA ETA BASOA
near Ondarre, País Vasco (España)
Viewed 27 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Mendi irteera batean daukagun helburu nagusia inguru ederrak ezagutzea izatea da. Beraz, ariketa fisikoa eginez aparte, beste zentzumen batzuk lantzea nahi izaten dira. Ibilbide honetan herriko artea, historia eta natura nahastu nahi dira, Antigua auzotik hasita. Goiz edo arratsalde batean egiteko ibilbidea bada ere, momenturen batean, erreka ertzean ibiliko garenez, erne ibiltzea ere komeni da. Sarritan edertasunaz disfrutatzeko ordaindu behar izaten den peajea izaten da. Ibilbidea, baina, ezaguna da: Antigua auzotik Koroso aldera joko dugu. Hemendik, berriz, Lizargaratera Korosomuño gainetik. Ondoren, Egiandi pagadira, Arrandariak baserrietara doan antzinako bidea hartuz (eta egoera oso onean ez dagoena).
Waypoints
River
1,229 ft
UR SALTOA ETA KANALA (ESKAILARAK)
Olarango lantokiaren indarra sortzeko erabiltzen zen ur saltoa eta kanala da.
River
1,237 ft
UR KANALA (HASIERA)
Ur saltoan dagoen ur kanal hau desagertuta dagoen Mendibil izeneko ur biltegiraino joaten zen. Hemengo ura, berriz, Antigua auzoan zegoen argindarretxeraino.
You can add a comment or review this trail
Comments