I7. Oiartzungo errekak: Urkabe; Markelainburu, Egieder, Otaluzeta, Lerun, Beltzaitz; Iruarrita, Urkullu
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 33 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Abia puntua Altzibarko zubia izango da. Bidegorrira sartu eta metro batzuek beherantz egin ondoren, eskuinera hartu eta kiroldegiaren bazter-bazterretik pasa ondoren, Herriko plazara igotzen den oinezko bidea erabiliko dugu. Norabide berdinean jarraituz Learre eta Urkabe aldera egingo dugu, bide aldapatsua igoz.
PR-1011 “Oiartzundik Aiako Harrira” bidea jarraituz goaz (marka hori/txuriak). Urkabe (233m). Markak jarraituz Feloaga bidera aterako gara (hormigoizko bidea). Hemen GRa utzi eta eskuinera lehen eta ondoren ezkerrera, behera, hartuko dugu. Errepidera iristean, lehendabizi eskuinera eta berehala ezkerrera hartu. Hemen ikus daiteke Ursoroeta errekaren adar bat. Metro batzuek egin ondoren ezkerretara doan lehen bidea hartu eta Mirandazabal baserrira aterako gara; bere bide normala hartu eta Pikoketako errepidera iritsiko gara. Errepide hartu eta gure ezkerretara Galtzerdimuno (206m) geratuko zaigu (lur pribatuan dago eta ez du igotzeko biderik). Frontez, Markelainburu ageri zaigu; igotzeko, errepidea utzi eta eskuinera doan pista hartu. Puntu honetan Antsilles erreka ikus daiteke. Ondoren lehen bidea ezkerrera hartu eta hasieran erraz iritsiko gara goi-tentsioko postera. Hemendik gora, sasi tartean bidea ezin aurkiturik, nola edo hala, gailurra zanpa daiteke. Markelainburu (237m).
Beste biderik aurkitu ez nuenez, bide berdinetik berriro errepidera atera; goragoxeago errepide utzi eta pista hartu ezkerrera. Eskuinean daukagun basoan bidea aurkitu arte, aurrera jarraitu. Bidexka honek Urkietagainara (270m) eramango gaitu. Ehiza postuak jarraituz, lur hesitua ageriko zaigu eskuinera; aurrera jarraituz, Ameztoieta gainera heldu gaitezke. Ameztoietagaina (294m).
Pausu batzuek desegin eta hesiaren atakatik pasa eta berehala ikusiko dugu Ameztoieta zaharra lehen eta Ameztoieta berria ondoren; honen aurretik pasa eta errepidean gaude berriro.
Errepidean gora egingo dugu, aldapa amaitu arte. Hemen ezkerrera hartuko dugu eta berehala gaude beste gailur batean: Egieder (331m); bidean, Mairu Baratzak dauden gunea ezagutuko dugu.
Berriro errepidera itzuli, eta jaitsi Ameztoieta-berri aldera. Hor ikus daiteke Goya errekaren hasiera. Ezkerrerako bihurgunean, bidexka bat abiatzen da eskuinera; berehala ikusiko dugu nola beste bidexka bat doan ehiza postuak lotzen mendian gora; hau jarraituz iritsiko gara gailurrera: Otaluzieta H (362m). Bi puntu ditu altuenak eta bidexka jarraituz Otaluzieta I (361m) aurkituko dugu.
Gainez gain jarraituz, Guardiako lepora aterako gara; bertan Mairu baratza dago. Baita ere, hesiak ataka dauka Gorrintzulo-berri baserrira joateko. Norabide berdinean jarraituko dugu, hesia gure eskuinean dugula, ehiza postuak jarraituz. Puntu altuenean hesiaren oinezko pasabidea erabili eta sasi artean aurkituko dugu Airekogaina (361m).
Aurrera jarraitzeko, ehiza postuak jarraituz atera gintezke pista batera, eta Gorrintzulora iritsi, baina itzuli handia egiten da alperrik. Askoz hobe da Guardiako lepora itzuli, ataka pasa eta Gorrintzulo-berri etxearen aurretik pasa.
Justu frontean, dauzkagu Lerun/Leun harkaitzak. Ezker aldetik igoko dugu garaiena Lerun I (401m). Bestea igotzea gaur egun ezinezkoa da: hemen sasiak agintzen du eta ez du gehiegi hurbiltzen uzten. Lerun H (392m).
Bien arteko lepoan gaudela, hurrengo mendia bista-bistan daukagu; berriro ere ehiza postuak jarraitu eta gailurra: Beltzaitz (424m).
Hurrengo mendiak egiteko norabidea aldatu behar dugu, hegoaldera. Errepidera itzuli behar da. Biderik errazena baina luzeena, ehiza postuak jarraitzen joatea da eta bostbidietara jaistea (ekialdera). Biderik gabe, sasi ugari eta aldapa handi bat tarteko, nahiko zuzen daiteke. Honetarako, jarraitu erdi-tentsioko linea eta zutabe bikoitza dagoen puntura iristean, hesia beti eskuinera utziz, errepidera jaitsi. Errepidearen punturik altuenean, hegoaldera doan pista hartu. Eremu pribatuak eskuinera utzi eta hesiak uzten duen momentuan eskuinera gora egin Iruarrieta (414m) egiteko. Hurrengo gailurra bistan dago eta zuzen-zuzen joan daiteke: Urkullu (388m). Hegoaldera jarraituz, Urkullu-txiki (379m) aurkituko dugu, bere magalean Mairu baratza bat pasa ondoren.
Ibilbideko azken mendia egin ondoren, Arditurriko bidegorrira jaitsi behar dugu. Horretarako, bidexka jarraitu pista batera iritsi arte; hau ezkerrera hartu beste zabalagora heldu arte. Hemendik aurrera beti behera eta eskuinera joan behar dugu.
Behin bidegorrian, oso metro gutxitara Ordosolegi erreka gainetik pasako gara eta ibilbidea Altzibarren amaitu bitartean beste lau errekak ere pasako ditugu, ordena honetan: Sorgin, Argiñene, Auzokalte eta Ursoroeta.

Waypoints
Waypoint
266 ft
Altzibarko zubia
Intersection
262 ft
Ezkerrera 1
Intersection
97 ft
Eskuinera 1
Intersection
550 ft
Ezkerrera 2
Intersection
567 ft
Eskuinera 2
Intersection
548 ft
Ezkerrera 3
Intersection
456 ft
Eskuinera eta ezkerrera 1
Waypoint
440 ft
Ursoroeta erreka
Intersection
434 ft
Ezkerrera 4
Waypoint
530 ft
Mirandazabal
Waypoint
559 ft
Kaxkua
Waypoint
553 ft
Ezkerrera Galtzerdimuño. Lur pribatua
Intersection
546 ft
Eskuinera eta ezkerrera 2
Waypoint
515 ft
Antsilles Erreka
Summit
777 ft
Markelainburu
Intersection
567 ft
Ezkerrera gero eskuinera
Summit
874 ft
Urkietagaina 1
Waypoint
937 ft
Urkietagaina 2
Summit
961 ft
Ameztoieta gaina
Waypoint
956 ft
Ameztoietazarra
Waypoint
1,028 ft
Goya erreka
Summit
1,177 ft
Oteluzeta
Summit
1,173 ft
Airekogaina
Intersection
1,118 ft
Eskuinera 3
Summit
1,224 ft
Lerun hegoa (sasia)
Summit
1,344 ft
Iruarrieta
Waypoint
1,226 ft
Urkullu txiki mairubaratza
Summit
1,231 ft
Urkullu txiki
Waypoint
510 ft
Sarobe. Ordosolegi erreka adarra
Waypoint
195 ft
Ordosolegi erreka
Waypoint
164 ft
Sorgin erreka
Waypoint
146 ft
Argiñene erreka
Waypoint
118 ft
Auzokalte erreka
Waypoint
108 ft
Ursoroeta erreka
You can add a comment or review this trail
Comments