I14. Oiartzun Bidasoa arroan: Altzigaña, Amezti, Maradizabala, Muinterrigaña, Arrategaña, Okelarre
near Gurutze, País Vasco (España)
Viewed 30 times, downloaded 15 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilaldia Gurutze auzoan hasiko dugu, Errotondan. Ekialdera eta beheraka doan hormigoizko pista hartu eta erreken batura pasa ondoren gorantz doa lehendabiziko gailurrera gerturatuz. Bidean, Algorrietako mairu baratza ikus daiteke. Bidegurutzera iritsita ezkerrera hartu eta berehala utzi egingo dugu, basoan gora doan bidea hartuz. Altzizarra baserrira iritsi eta eskuinera punturik gorena aurkituko dugu. Bertan ur biltegia dago. Altzigaña (243m).
Aurrera jarraitzeko, berriro bide gurutzera jaitsiko gara. Hemen ipar ekialdera doan bidea jarraituko dugu (Irun aldera, Santiago bidea). Txirripa baserrira iritsitakoan, hormigoizko bidea utzi eta eskuinera Iturburu aldera hartuko dugu. Iturburu etxera iritsi arte eskuinerako bide denak baztertu. Etxea pasa eta pista jarraitu; hurrengo bidegurutzean, eskuinera hartu. Hurrengo bidegurutzean bi aukera daude, bata zuzen jarraitu gero eskuinera egiteko (Nire arrastoa bezala) edo eskuinera hartu gero ezkerrekoa hartzeko. Bide berdinera aterako gara, justu Aizarte etxearen azpikoaldera. Orain bidexka ia altuera berdinean doa errekara iritsi arte. Irun eta Oiartzun arteko muga-mugan goaz. Erreka gurutzatu eta bidexka gorantz hasten da. Laster gara hurrengo erreka gurutzatzen, Epele erreka. Hau Amezti mendiaren iparraldetik dator eta irun-Oiartzun muga zehazten du. Errekan zehar ezin daiteke igo, beraz iparraldera jarraitu behar da bidea pista zabal eta zuzen batera iritsi arte. Hau hartu eskuinera eta goian, pista bidexkan bihurtzen da. Ia punturik altuenean, erreka gurutzatu eta bideak Amezti mendiari ia bira erdia ematen dio, suabe-suabe igoaz. Pikoketa bistan dugula ezkerrera hartu eta Amezti gailurra. (474m).
Hurrengo gailurra egiteko, Amezti jaitsi eta egin dugun bira horren erdia desegin eta beherantz hartu bidexka jarraituz. Ehiza postura iritsi eta hemen bidea galtzen da. Metro batzuek zuzenean behera egin eta berriro aurkituko dugu bidexka. Ia apenas ezer igo gabe, Maradizabalara (380m) iritsiko gara. Ibilbidea jarraitzeko, norabide berdinean jarraitu, hego mendebal aldera; hasieran bidexka ongi zehaztua dago baina berehala bidexka ugari agertuko zaizkigu. Gutxi gora-behera norabidea mantendu pista batera heldu arte.
Pista jarraituz, Gorrintzulo baserrira aterako gara. Hau eskuinera utziz, bi aldiz eskuinera egingo dugu hormigoizko bidean. Maldan behera goaz Aitzarte etxe aldera; bidean, eskuinera Muinterrigaña (303m) egin (bidetik 60m) eta Aitzarte etxe eremura iritsitakoan, ezkerreko bidexka hartu. Bidegurutzera heltzean, eskuinera hartu hormigoizko pistara. Justu aurrean daukagu hurrengo tontorra. Hemen ezkerrera hartu eta hesiak uzten duen momentuan eskuinera egin eta gainera atera:
Arrategaina (249m).
Berriz hormigoizko pistara jaitsi, gorantz metro batzuk egin eta eskuinera doan pista hartu. Pista honek Telleri etxera garama. Bere aldamenetik doan bidea berriz Gurutzera doa, beraz eskuinera hartu eta amaierara iritsi baino lehen azken gaina egingo dugu. Horretarako, eskuinera bigarren bidea hartu eta ur biltegiaren bazterretik igota berehala gera Okelarren (206m). Berriz bide nagusira atera eta minutu gutxi barru Gurutzeko errotondan gara berriro.

Waypoints
Waypoint
673 ft
Gurutze. Errotonda
Intersection
797 ft
Ezkerrera. 20m. Pista utzi
Intersection
607 ft
Eskuinera 1
Intersection
636 ft
Eskuinera 2
Intersection
784 ft
Zuzen
Waypoint
837 ft
Gora
Intersection
863 ft
Ezkerrera 3
Intersection
915 ft
Eskuinera 3
Intersection
1,588 ft
Ezkerrera 4
Intersection
1,588 ft
Ezkerrera 5
Intersection
1,250 ft
Eskuinera bi aldiz
Intersection
1,161 ft
Eskuinera 4
Intersection
1,047 ft
Ezkerrera 6
Intersection
997 ft
Eskuinera 5
Intersection
928 ft
Ezkerrera bi aldiz
Intersection
922 ft
Eskuinera 6
Intersection
899 ft
Eskuinera 7
Intersection
797 ft
Eskuinera 8
Intersection
666 ft
Eskuinera 9
You can add a comment or review this trail
Comments