Oiartzun (Errekarte)-Arditurri-Miaketa-Gurutze-Oiartzun
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 722 times, downloaded 25 times
Trail photos
Itinerary description
Lehenengo zatia Arditurriko bidegorritik egiten da. Meategietara joateko auto aparkalekuan, ertz batean, gora hartu eta Pikoketa azpiko errepidera ateratzen da bidea. Hemendik Gurutzeraino PR marka txuri-horiak jarraituz egingo dugu. Bidean Hondarribia eta Hendaiaren panoramika ederrak ditugu eskuin aldera. Berriro errepide gainera aterako gara eta Gorrintzulo Berri baserritik aurrera, Guardiako lepoan, Mairubaratza pasako dugu. Hemendik aurrera Ameztoieta baserrira aterako gara, errepidera, eta Gurutzerako bidegurutzeraino egingo dugu asfalto gainean. Aurretik Babiloniatik pasako gara, gerra ostean Trabajadoreen, gudako presoen, kuartel izana.
Errepidea utzi eta hormigoizko pistatik egingo dugu aurrera Gurutze auzora heldu arte. Hemendik aurrera, Oiartzuneraino -Beko Plaza auzoraino- Donejakue bideko markak jarraituz egingo dugu. Tartean utziko ditugu Urkabe mendia eta malda pikoan dagoen Learre auzoa.
Oiartzunetik norabide bat baino gehiago har daitezke. Nik etxerakoa hartu nuen Beko Plazatik barrena.

Waypoints
Waypoint
509 ft
Bidean gora
You can add a comment or review this trail
Comments