Activity

Oiartzun estazio megalitikoa (2)

Download

Trail photos

Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2) Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2) Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2)

Author

Trail stats

Distance
7.12 mi
Elevation gain
1,142 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,142 ft
Max elevation
1,371 ft
TrailRank 
44
Min elevation
415 ft
Trail type
Loop
Coordinates
781
Uploaded
September 1, 2014
Recorded
September 2014
Be the first to clap
Share

near Gurutze, País Vasco (España)

Viewed 2532 times, downloaded 50 times

Trail photos

Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2) Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2) Photo ofOiartzun estazio megalitikoa (2)

Itinerary description

Oiartzungo Gurutze auzotik abiatzen da ibilbide hau. Algorrieta bidea jarraituz 900 metro egin ondoren eskuinean izen bereko harrespila aurkituko dugu. Bidea aurrera eginez berehala eskuinera egin beharko dugu. Aldapan gora egin eta minutu gutxira GI-3454 (Irunera Erlaitz-gainetik doana) errepidera iritsiko gara. Errepide hau 300 metroz jarraiturik eskuineko bidea hartu beharko dugu eguneko bigarren monumentu megalitikoaz gozatzeko, Egiar harrespila. Benetan ikusgarria, bai berez aberatsa eta “magikoa” delako eta bai bertatik izango ditugun ikuspegietatik ere. Donostia eta bere inguruak, Jaizkibel eta Txingudiko badia gure begien haurrean izango dira.

Errepidera itzuli ondoren beste 500 metro egin beharko ditugu bertatik eta aldapa leun batetik berriro lehengo errepidearekin topo egingo dugu. Oraingoan errepidetik atzera 350 metro egin beharko ditugu eta ezkerreko bide bat hartu, egoitza batzuetara abiatzen dena. Behin hauek utzita 500 metrotara eguneko hirugarren monumentu megalitikoa aurkituko dugu, Urkullu Txiki Egia harrespila.

Itzulera bide beretik egingo dugu, baina Astakasoro ingurura itzultzean eskuinera egin beharko dugu, ibilbideko laugarren eta azkeneko monumentu megalitikoa ikusteko, Guardiako lepoa harrespila. Hemendik aurrera ibilbideak ez du galtzerik eta gainera ez dugu berriro errepidera itzuli beharko.

Kontuz ibili:
1. Algorrieta bidea hormigoizko pista bat da eta bustita dagoenean labainkorra izan daiteke.
2. Urkullu Txiki Egia harrespilera iritsi baino lehen zakurren bat egon daiteke bertako egoitzetan.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera, guztiak harrespilak (ordenan):
1. Algorrieta.
2. Egiar.
3. Urkullu Txiki Egia.
4. Guardiako lepoa.
Iturriak: aranzadi-zientziak.org eta euskal-herria.org

Waypoints

Photo ofALGORRIETA Photo ofALGORRIETA

ALGORRIETA

Harrespila

Photo ofEGIAR Photo ofEGIAR Photo ofEGIAR

EGIAR

Harrespila

Photo ofGUARDIAKO LEPOA Photo ofGUARDIAKO LEPOA Photo ofGUARDIAKO LEPOA

GUARDIAKO LEPOA

Harrespila

PictographCar park Altitude 533 ft
Photo ofABIAPUNTUA Photo ofABIAPUNTUA

ABIAPUNTUA

ABIAPUNTUA

Photo ofURKULLU TXIKI EGIA Photo ofURKULLU TXIKI EGIA

URKULLU TXIKI EGIA

Harrespila

Comments

    You can or this trail